Edukira joan

Rayo Vallecano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rayo Vallecano
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila, Espainiako futbol ligako lehen maila eta Espainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaVallecasko futbol zelaiaVallecas
40°23′31″N 3°39′32″W / 40.3919°N 3.659°W / 40.3919; -3.659
 14.708
Agintea
EntrenatzaileaIñigo Pérez
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1924ko maiatzaren 29a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: rvmoficial Twitter: RayoVallecano Instagram: rayovallecano Youtube: UCUTkI-vFAO7BjfpqIDFO8rQ TikTok: rayovallecano Edit the value on Wikidata
Zaragozaren aurkako partida.

Rayo Vallecano de Madrid Madrilgo Vallecas auzoko futbol taldea da. 1924an sortu zen, eta gaur egun bigarren mailako taldea da. Etxeko partiduak Vallecasko futbol zelaian jokatzen ditu.

Sorrera eta hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agrupación Deportiva El Rayo izenarekin jaio zen taldea Madrilgo Vallecas auzoan. Taldea sortu zenean herri askea zen Vallecas baina 1950 urtean Madril hiriak bereganatu zuen. Hasiera hartan zuria zen taldearen kolorea. 1947 urtean Agrupación Deportiva Rayo Vallecano izena hartu zuen eta udaletxeko armarria hasi zen erabiltzen.

1949/50 denboraldian Atlético de Madrid taldearekin adiskidantzazko erlazioa eratu zuen. Honek hainbat jokalari utzi zizkion baina ordainetan kolore gorria erabiz zezan eskatu zion, bestela Real Madrilen menpeko taldea zela ematen baitzuen. Rayok beraz gaur egun ezagutzen dugun kamiseta jantzi zuen. Hurrengo urtean Atletico Madrilekin zuen akordioa hautsi bazen ere kamiseta polita iruditu eta berdinarekin jarraitzea erabaki zuen.

Lehenengo mailarako igoerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo mailara igo zen aurreneko urtea 1976/77 denboraldian izan zen. Denboraldi bikaina egin zuen gainera lehen mailan, "matagigantes" ezizena eman baitzioten. 1978an Buenos Airesko River Plate taldearekin anaitu zen kamiseta bera zeukatela aitzaki hartuta eta urte hartan Vallecasen elkarren artean partida bat jokatu zuten. Argentinarrak nagusitu ziren 0-1. Ez zuen ordea lehen mailan asko iraun.

1982an Errege kopako finalerdietara iritsi zen. 1988/89an izan zen bigarren igoera baina urte bakarra eman zuen lehen mailan.

Ruiz-Mateos aldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 urtean Elkarte Anonimo bihurtzean José María Ruiz-Mateosek klubaren akzio gehienak erosi eta taldearen nagusi bihurtu zen. Bere emazte Teresa Rivero jarri zuen presidente eta futbol zelaiak ere Teresa Rivero izena hartu zuen.

Hurrengo urteetan gora eta behera aritu zen Rayo. Orain arteko sailkapenik onena 1999/2000 urtean izan zuen 9. izan zelarik. Urte hartan lau jardunalditan sailkapeneko liderra izan zen baina denboraldia luze egin zitzaion. Hurrengo urtean UEFA Kopan aritu zen, hau izanik bere Europako txapelketa bakarra. Final laurdenetan Alavések kanporatu zuen. Lau urte jarraian lehen mailan egin ondoren 2002/03an bigarren mailara itzuli zen. Hurrengo urtean 2.B mailara jeitsi zen eta bertan lau denboraldi egin zituen.

Zaletuen presioaren eraginez Ruiz-Mateos familiak taldearen zuzendaritza utzi zuen 2011eko maiatzean.

2010-11 denboraldian bigarren mailan bigarren egin ondoren igo zen lehen mailara eta larri ibili ibili ondoren salbatu egin da, azken partidako 89. minutuan Raúl Tamudok sarturiko gol bati esker. Hurrengo denboraldia nabarmen lasaiagoa izan zuen eta 8. postuan amaitu zuen liga, hau da Ligaren historian lortu duen posturik onena gainera. 2013-14an 12.a izan zen eta 2014-15ean 11.a. 2015-16 denboraldian ordea 18. gelditu eta maila galdu zuen. Bi denboraldi egin ondoren 2017-18an Lehen mailara igo zen, urtebeterako ordea. 2021ean seigarren egin zuen bigarren mailan baina play-offak jokatu eta igotzea lortu zuen.

2021-22 denboraldia bikain hasi du eta Errege Kopako finalerdietara iritsi da 40 urte beranduago. Betisek utzi du finaletik kanpo

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1924-1948
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1949
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1950-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-etik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-2024

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 21
  • Denboraldiak 2. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. B mailan: 5
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Ligako posturik onena: 8.a Lehen mailan (2012-13)

Espainiako txapelketak: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zortzigarren 2012-13 denboraldian

2017-18

finalerdiak 1982an eta 2022an.

Nazioartean: 0

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

final laurdenak 2000-01 denboraldian

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa
1999-00 9.a 1/4
2000-01 14.a 1/16 1/4 (UEFA Kopa)
2001-02 11.a 1/4
2002-03 20.a 1/64
2003-04 21.a (2. mailan) 1/64
2004-05 3.a (2.B mailan) 1/64
2005-06 5.a (2.B mailan) 3. itzulia
2006-07 2.a (2.B mailan) 1/16
2007-08 1.a (2.B mailan) 3. itzulia
2008-09 5.a (2. mailan) 1/32
2009-10 11.a (2. mailan) 1/16
2010-11 2.a (2. mailan) 3. itzulia
2011-12 15.a 1/32
2012-13 8.a 1/32
2013-14 12.a 1/16
2014-15 11.a 1/32
2015-16 18.a 1/16
2016-17 12.a (2. mailan) 3. itzulia
2017-18 1.a (2. mailan) 2. itzulia
2018-19 20.a 1/16
2019-20 7.a (2. mailan) 1/8
2020-21 6.a (2. mailan) 1/8
2021-22 12.a 1/2
2022-23 11.a 1/16
2023-24 17.a 1/8

2023/2024 Taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailaren 19an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Ipar Mazedoniako Errepublika ATE Stole Dimitrievski
7 Espainia AUR Isi Palazón
8 Argentina AUR Óscar Trejo
9 Kolonbia AUR Radamel Falcao
12 Espainia AUR Andrés Martín
14 Espainia AUR Salvi Sánchez
15 Argentina ATZ Pep Chavarría
16 Ghana ATZ Abdul Mumin
17 Euskal Herria ERD Unai López
18 Espainia AUR Álvaro García
20 Albania ATZ Iván Balliu
21 Senegal ERD Pathé Ciss
Zbk. Postua Jokalaria
22 Espainia ERD José Pozo
23 Espainia ERD Óscar Valentín
25 Espainia AUR Raúl de Tomás
30 Espainia ATE Miguel Ángel Morro
- Espainia ERD Joni Montiel
- Uruguai ATZ Pacha Espino
- Portugal AUR Bebé
- Espainia ATZ Aridane
- Angola ERD Randy Nteka
- Espainia ATZ Martín Pascual
- Euskal Herria AUR Sergio Moreno
- Espainia ATZ Jorge Moreno

Ereserki ofiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
El Rayo Vallecano siempre que juega
derrocha valentía, coraje y nobleza.
En todos los partidos da el corazón
y el pecho, ambicionando ser el mejor.
El triunfo de la mano nadie puede arrebatar,
al Rayo Vallecano cuando sale a golear.
El Rayo Vallecano, del jugar hace virtud.
El Rayo Vallecano, es fuerza y juventud.
Por ver el limpio triunfo de tus colores
te sigue la hinchada, y no le importa donde,
y unánime pregona su alegre voz.
El Rayo tiene temple de campeón.
El triunfo de la mano nadie puede arrebatar,
al Rayo Vallecano cuando sale a golear.
El Rayo Vallecano, del jugar hace virtud.
El Rayo Vallecano, es fuerza y juventud.
¡Alabí! ¡Alabá!
¡El Rayo Vallecano!
¡Ra, ra, ra!

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal