Rage Against the Machine
Rage Against The Machine | |
---|---|
Rage Against The Machine 2008an. | |
Datuak | |
Ezizenak | RATM Rage |
Jatorria | AEB Los Angeles, Kalifornia, AEB |
Musika mota | Rap metal Funk metal |
Urteak | 1991–2000 2007 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Sony BMG Music Epic |
Taldekideak | |
Tom Morello Zack de la Rocha Brad Wilk Tim Commerford | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.ratm.com | |
|
Rage Against the Machine edo RATM 1991n Los Angelesen sortutako musika taldea da, hard rock, funk eta rap musikak (rapcore deritzona) nahastean aitzindaria. Ikusmolde ezkertiarra edukita, mezu soziala duten hard rock talde ospetsuenetakoa izan zen 1990eko hamarkadan. Bere garaian, laukoteko hiruk, Tom Morellok, Tim Commerfordek, eta Brad Wilkek, (Zack de la Rocha falta da) Soundgardengo Chris Cornell abeslari ohiarekin batera, Audioslave osatu zuten.
Euskal Herrian behin jo dute: Donostian izan zen, 2000ko otsailaren 13an, Asian Dub Foundation taldearekin. Zazpi urteko etenaren ondoren, 2007an berriro jotzeari ekin zioten, lehen kontzertua Kaliforniako Coachella jaialdi famatuan emanez
Hard rockaren instrumentazioa zein Public Enemy edo Afrika Bambaataa rap musikariak haien eragin nagusiak dira. Errimak nahiz Tom Morelloren ezohiko gitarra teknikak zaildu egiten dute taldea genero batean sailkatzea.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rage Against the Machine (1992)
- Evil Empire (1996)
- The Battle of Los Angeles (1999)
- Renegades (2000)