Posidonio
Posidonio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ποσειδώνιος |
Jaiotza | Apamea, K.a. 135 |
Heriotza | Erroma, K.a. 50 (83/84 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Panezio |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, historialaria, filosofoa, idazlea, fisikaria eta geografoa |
Influentziak | Panezio |
Mugimendua | Estoizismoa |
Posidonio, (antzinako grezieraz: Ποσειδώνιος Poseidonios, esanahia "Poseidonena"), Apameakoa (ὁ Ἀπαμεύς, Apamea) edo Rodaskoa (ὁ Ῥόδιος, Rodas) (Apamea, Siria, K.a. 135 - Erroma, K.a. 50) Antzinako Greziako filosofo estoikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofiako ikasketak Paneziorekin egin zituen Atenasen. Rodasen eman zuen ia bizitza osoa, eta han eskola estoikoaren buru izan zen. Helenismoaren garaiko jakinduria bildu eta erromatarrei irakatsi zien: Zizeron, Lukrezio, Virgilio, Manilio, Seneka Gaztea eta Plinio Zaharraren maisu izan zen.
Eragin handia izan zuen filosofia estoikoaren garapenean; filosofiaren eta erlijioaren arteko kontraesanak adosten saiatu zen, Aristotelesen eta Platonen doktrinak Zenonen estoizismoarekin bat egiten, eta estoizismoaren hastapen nagusi bat garai hartako greziarren eta erromatarren erlijiora egokitzen. Berrogeita hamabi liburu idatzi zituen historiaz. Geografoa, astronomoa eta etnografoa ere izan zen. Haren idazlan guztiak galdu egin dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Posidonio |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.