Edukira joan

Poprad (ibaia)

Koordenatuak: 49°35′20″N 20°39′01″E / 49.5889°N 20.6503°E / 49.5889; 20.6503
Wikipedia, Entziklopedia askea
Poprad (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera174 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°35′20″N 20°39′01″E / 49.5889°N 20.6503°E / 49.5889; 20.6503
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.081 km²
Arro hidrografikoaVistula basin (en) Itzuli
Ur-emaria223 m³/s
IturburuaTatra Garaiak
Bokalea
()
Dunajec

Poprad (hungarieraz: Poprád; alemanez: Popper) erdialdeko Europako ibaia da, Dunajecen ibaiadarra dena. 170 kilometroko luzera eta 2.077 km²-ko arroa ditu.

Eslovakiako Tatra Garaiak mendilerroan sortzen da 1.302 metrotako altueran. Berehala iparralderanzko norabidea hartzen du eta Poprad, Kežmarok eta Stará Ľubovňa hiriak zeharkatzen ditu. Ondoren, 31 kilometrotan zehar, Eslovakia eta Polonia arteko nazioarteko muga eratzen du. Ondoren Poloniara sartzen da eta Krynica-Zdrój, Muszyna, Piwniczna-Zdrój, Rytro, Stary Sącz eta Żegiestów igarotzen ditu. Azkenik Dunajec ibaian isurtzen ditu urak.

Parke naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniako zatian Poprad Parke naturala sortu zen 1987an bertako paisaia babesteko helburuarekin. 54.000 hektarea inguruko azalera hartzen du.

Geografia
Eslovakia
Artikulu hau Eslovakiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.