Edukira joan

Persepolis

Koordenatuak: 29°56′04″N 52°53′29″E / 29.93444°N 52.89139°E / 29.93444; 52.89139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Persepolis
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaFars
Irango eskualdeaMarvdasht County
Irango barrutiaCentral District
Rural district of IranKenareh Rural District
Kokapen fisikoaKuh-e Rahmat
Koordenatuak29°56′06″N 52°53′24″E / 29.935°N 52.89°E / 29.935; 52.89
Map
Altitudea1.627 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 510(e)ko hamarkada
Izenaren jatorriapersiar herria
Jamshid (en) Itzuli
SuntsipenaK.a. 330
Arkitektura
EstiloaAchaemenid architecture (en) Itzuli
Azalera12,5 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii) eta (vi)
Erreferentzia114
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1979 (III. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Persepolis[1] (antzinako grezieraz: ΠερσέπολιςPersepolis, «persiar hiria»; antzinako persieraz: Pars; gaur egungo persieraz: تخت جمشید, [ˌtæxtedʒæmˈʃiːd] Takht-e Jamxid, literalki, Jamxid-en tronua. Persiako Akemenestar Inperioaren hiriburua izan zen, akemenestar dinastiaren garaian. Irango Fars probintziako Xiraz hiritik 70 kilometro ingurura dago, Pulwar ibaiak Kur edo Kyrusen bere urak isurtzen dituen tokitik gertu.

Haren eraikuntza, Dario I.ak hasia, bi mende baino gehiagoz luzatu zen, Alexandro Handiak Persiar Inperioa konkistatu zuen arte.

UNESCOk Persepolisko hondakinak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1979an.

Eraikuntzen ustezko historia.[2]
Lehen aroa: Dario I.a
(K. a. 518 a K. a. 490)
  • Terraza
  • Apadana (jauregia, ekialdeko eskailera)
  • Altxorra
Bigarren aroa: Dario I.a - Xerxes I.a
(K. a. 490 - K. a. 480)
  • Tachara
  • Persepolisko eskailera
  • Nazio guztien atea
  • Apadana (iparraldeko eskailera)
Hirugarren aroa: Xerxes I.a
(K. a. 480 - K. a. 470)
  • Hadix
  • Harena
  • Tripilona
  • D jauregia
Laugarren aroa: Artaxerxes I.a
  • 100 zutabeen jauregia
  • Artaxerxes I.aren jauregia
  • Guarnizioa
Bosgarren aroa
Ezezaguna
  • Hegoaldeko eraikuntzak

Persiako Akemenestar Inperioaren lehen hiriburua Pasargada izan zen, baina, K. a. 512 inguruan, Dario I.ak jauregi multzo erraldoi horren eraikuntza hasi zuen, ondoren, haren seme Xerxes I.a eta haren biloba Artaxerxes I.ak hedatua. Akemenestar erregeen hiriburu administratiboak Susa, Ekbatana eta Babilonia ziren bitartean, Persepolisek hiriburu zeremoniala izatearen funtzioa mantendu zuen eta han ospatzen ziren Urteberri eguneko jaiak. Urruneko lurralde menditsu batean eraikia, Persepolis ez zen errege bizileku oso gomendagarria eta nagusiki udaberrian bisitatzen zen.

K. a. 330ean, Alexandro Handiak Ekialdeko bere kanpainan, Persepolis hartu eta arpilatu zuen, baita Xerxesen jauregia erre ere, beharbada persiarren aurkako mendekuzko gerra panhelenikoaren amaiera sinbolizatzeko.

K. a. 316an, Persepolis oraindik Persiseko hiriburua zen, Mazedoniar Inperio berriaren probintzia. Hiria pixkana-pixkana gainbehera joan zen Seleukotar Inperioaren aldian eta ondorengo garaietan. III. mendean, gertu zegoen Istakhr hiria, Sasandar Inperioaren erdigune bihurtu zen.

Pasargadan Ziro II.aren lana jarraitu ondoren eta Susan abian jarritako eraikuntza lanekin batera, Dario I.ak beste hiriburu bat ezartzea erabaki zuen; erabaki hori, orokorrean, akemenestarren adar nagusitik bereizteko nahia zela interpretatzen da, izan ere, Pasargada adar nagusi horrekin oso lotuta baitago.

Horretarako, Uvādaicaya (Mattezsi babilonieraz) izenaz identifikatu den hiria aukeratu zuen. Hiri horrek, jada, garrantzi politiko nabaria izan behar zuen, Dariok bere persiar aurkari nagusi Vahyazdāta hilarazi baitzuen K. a. 521ean. Beste alde batetik, Ziro eta Kanbises II.aren garaietako ate monumental eta jauregien lekukotasuna dago, baita beharbada, Kanbisesentzat zen amaitu gabeko hilobi bat ere. Babiloniar taulatxoek, hirigune garatu, aktibo eta populatu bat zela adierazten dute, Babiloniarekin merkataritza harremanak zituena, eta tamaina horretako lan baterako logistika eta janari baliabideak bermatzeko gai zen; Susan eta Persepolisen, denbora gutxiren buruan, lan garrantzitsuak abian jarri izanak baliabide handi erabili behar izan zirela dio Pierre Briant akemenestar Persiaren historialariak. Izan ere, eraikuntza horiek errege bizilekuen egokitze plan orokor baten alorrean sartzen dira, guztiei "errege berriaren etorrerak inperioaren berpiztea adierazten duela" erakusteko asmoarekin.

Akemenestar Inperioko hiriburuak

Dariok, bere eraikuntza berriarentzako kokapen gisan, Kuh-e Rahmat eraketa harritsuaren beheko zatia aukeratu zuen, honela, akemenestar dinastiaren ikur bihurtu zena. Terraza, jauregiak (Apadana, Tatxara), Altxorraren gelak eraikiarazi zituen, baita harresiak ere. Zaila da monumentu bakoitzaren eraikuntza zehaztasunez datatzea. Zalantzarako aukerarik ematen ez duen argibide bakarra Persepolisko Gotorlekuko Taulatxoek ematen dute, bertan, gutxienez K. a. 509tik eraikitzen ari zenaren lekuko direnak, gotorlekuak eraiki ziren garaia.

Eraikuntza gehienak, baina, ondorengo erregeen erregealdietan egin bide ziren. Darioren ondorengoek eraikuntzak amaitu eta osatu zituzten: seme Xerxes I.ak multzoari Nazio Guztien Atea, Hadixa eta baita Tripilona ere gehitu zizkion; [Artaxerxes I.a]]ren erregealdian, K. a. 460an, 1149 artisau aurkitzen ziren lanetan. Tokia eraikitzen jardun ziren K. a. 424 arte gutxienez, eta, beharbada, Persiar Inperioa erori zen arte: ate bat amaitu gabe geratu zen, baita, ustez, Artaxerxes III.aren erregealdian eraikitako jauregi bat ere.

Beste antzinako eraikuntza monumental batzuk ez bezala, erromatar eta greziarrak kasu, Persepolisen eraikuntza ez zen esklaboekin aurrera eraman: langileak inperioko bazter guztietatik bertaratuak ziren, adibidez, Babilonia, Karia, Jonia edo Egiptotik.

Akemenestar Inperioa

Akemenestar Inperioaren bihotzean zuen kokapenagatik babestua, Persepolisek ez zuen defentsa sendorik. Gainera, Kuh-e Rahmataren oinean zuen posizioa, puntu ahul bat da, haren garaiera txikiaren ondorioz, terraza eta lurraren artean. Albo hori harresi batek eta dorreek babesten zuten.

Alexandro Handiak Persepolis konkistatu eta suntsitu izanari buruzko informazioa nagusiki antzinako historialarien testuetatik dator, batez ere Diodoro Sikulo, Plutarko eta Kinto Kurtzio Ruforen aldetik.

Zenbait elementu arkeologikok euren epaiak berresten dituzte, baina hiriaren suntsipenaz azaldu zuten bertsioa eztabaidatu da: Duruyk zalantzan jartzen du "konkistatzailea hil eta gutxira, Pauzestes satrapak Filipo eta Alexandroren arimak bertan sakrifikatzen dituela ikusten baitugu".

Plutarko, Diodoro Sikulo eta Kinto Kurtzio Ruforen arabera, Persepolisen erorketaren ondoren, bertako biztanleen hilketa eta bertako aberastasunen arpilaketa etorri ziren. Tiridatasek, altxorraren zaintzailea zenak, Alexandroren aurrera, haren armada hurbiltzen ari zelarik, amore emate gutun bat eramanarazi zuen, Persepolisen garaile gisan sar zedin eskainiz; horrela, Alexandrok berehala bereganatu ahal izango zituen hiriko aberastasunak. Testuek, baina, ez dute mazedoniarraren erantzunik aipatzen. Diodorok eta Kintok, aldi berean, mazedoniar armada 4.000 greziar preso moztuekin edo persiarren aldetik tratu txarrak jaso zituztenak topatu izanari erreferentzia egiten diote, Persepolisa zihoazela.

Alexandro Handiaren soingaina. Londresko British Museum-a

Hiria K. a. 331n hartu ondoren, Alexandrok bere armadaren zati bat utzi eta aurrera jarraitu zuen. Ez zen Persepolisa handik denbora batera arte itzuli. Garaipenaren ohoretan hartutako mozkorraldi egun baten amaieran, Persepolis errea izan zen konkistatzailearen aginduz K. a. 330ean. Suntsipen horren arrazoiak eztabaidagarriak dira. Alexandro ardoz mozkorrak Xerxes I.aren jauregira lehen zuzia bota zuela kontatzen dute Plutarko eta Diodorok, Taisekek konbentzitua, Ptolomeoren emaztea izan zenak; Ptolomeok berak bigarrena bota zuen. Taisek akuilatu omen zituen Alexandro eta bere soldaduak, horrela Xerxes erregeak Atenas arpilatu izana mendekatzeko. Hipotesi horiTripilon eta Hadixeko suntsipenaren intentsitateak berrets litzake. Xerxes erregeak eraikitako eraikin horiek beste batzuek baino sutea gehiago jasan behar izan zituzten. Egile batzuek diotenez, presoen gorputz adarrak moztuta ikusi izanak Alexandroren tristezia eta haserrea eragin zuten: hura mendeku hartzeko beste arrazoi bat izan bide zen.

Egia esan, historialariek, gaur egun, Persepolisen suntsipenaren arrazoia politikoa zela diote, eta Alexandrok ondo pentsatutako erabakia izan zelakoan daude. Garaileak hartu zituen hiriak —bereziki Babilonia— salba zitzan agindu zuenean, persiarrekin bakeak egiteko inongo keinurik aurreztu gabe, Persepolisen, persiar testuinguruak adierazitako irismen sinboliko handiko keinu bat egin zuen: akemenestar boterearen bihotz ideologikoa, beti persiar hiriburuetan zegoen. Biztanleriak, bere gogoz edo derrigorrean, konkistatzaile berriaren mende zegoela erakutsi zuen, baina, hala ere, ideologikoki, oraindik Dario III.arekin lotua zegoen, subirano legitimoa zena, eta ez zegoen batere gustura konkistatzaileekin. Erabakia, beraz, persiar santutegi dinastikoa erretzea izan zen, biztanleriari, botere aldaketa argi adierazteko. Duruyk "Alexandrok, Ekialde osoari, santutegi nazionalaren suntsipen honekin, persiar domeinuaren amaiera adierazi nahi izan zion" dio.

Antzinako idazkiek, bere jokaeragatik damutua zegoen Alexandroren damua aipatzen dute. Briantentzat, damu honen atzean, Alexandrok, politikoki porrot egin izana onartzen zuela dago.

Persepolisen suntsipenak, akemenestar boterearen ikurraren amaiera adierazten du. Lehen Persiar Inperioa erabat desagertu zen Dario III.aren heriotzarekin, bere dinastiako azken enperadorea izan baitzen. Helenizazioa seleukotarrekin hasi zen. Persepolis baina, oraindik erabilia izan zen ondorengo persiar dinastien aldetik. Terrazaren oinean tenplu bat dago, beharbada akemenestarrek eraikia eta seleukotarrek berrerabilia, ondoren fratadarek.

Beheko hiria, pixkana-pixkana utzia izan zen, handik gertu zegoen Istakhr hiriaren mesedetan partiar garaian. Partiar dinastiako azken errege persiarren edo sasandar dinastiako lehen erregeei eman ahal zaizkien grafitiak, baina, tokia, persiar monarkiari lotua geratu zela adierazten dute, sinbolikoki behintzat. Beste alde batetik, pahlevieran idatzitako inskripzio batek, Hormizd I.a edo Hormizd II.aren seme batek, oturuntza bat ospatu eta Persepolisen gurtza zerbitzu bat eman zuela kontatzen du, gurtza leku bezala jarraituko zuena K. a. 330eko sutetik zenbait mendetara. Persepolis, aldi berean, erreferentzia arkitektoniko bezala hartu zen sasandar eraikuntzen elementu batzuentzako, Firuzabaden jauregia kasu.

Lehen bisitak hondakinetara: bidaiarien garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Persepolis hegoaldetik ikusia, Jean Chardinena (1711)

Sasandarrek, hondakinak st stwny (ehun zutabeak) persiera ertainezko izenpean ezagutzen dituzte), eta XIII. mendetik Chehel minār izenpean (berrogei zutabeak). Gaur egungo Takht-e Jamxid izena, dirudienez, erliebeen interpretazio batetatik dator Jamxid heroi mitikoarekin lotzen dituena. Tokiak, mendebaldetarren bisita asko jaso zituen XIV. mendea eta XVIII. mendea bitartean. Hasierako behaketa anekdotiko soilak, pixkana-pixkana, geroz eta deskribapen xehetuagoko lanengatik ordeztu ziren.

  • Kataira bidean, 1318an, fraide bidaiari bat, Odoriko izenekoa, Chehel minārretik igaro zen hondakinetan atzeratu gabe. Tokia aipatzen duen lehen europarra da. Bere ondoren, veneziar bidaiari bat etorri zen, 1474an: Josaphat Barbaro.
  • Antonio de Gouvea portugaldar misiolariak, tokia bisitatu zuen 1602an. Inskripzio kuneiformeak eta "giza burudun animalien" irudikapenak ikusi zituen.
Baxuerliebea, Eugène Flandinena (1840)
  • Abas Handiaren aurrean Espainiako enbaxadore zen Garcia de Silva Figueroak, luze deskribatu zion toki arkeologikoa gutun batean Bedmarreko markesari 1619an. Testu greziarren laguntzarekin, argi aurkitu zuen Persepolis eta Chehel minārren arteko lotura.
  • 1615 eta 1626 bitartean Pietro della Valle erromatarrak, ekialdeko herrialde asko bisitatu zituen. Persepolistik, beranduago idazkera deszifratzeko balioko zuten inskripzio kuneiformeak ekarri zituen.
  • Della Valleren ondoren Dodmore Cotton eta Thomas Herbert ingelesak joan ziren, 1628 eta 1629 bitartean, euren bidaiaren xedea, ekialdeko idazkerak aztertu eta deszifratzea zelarik.
  • 1664tik 1667 arte, Jean Thévenot eta Jean Chardin frantziarrek bisitatu zuten. Thévenotek, inongo arrazoirik gabe, bere "Voyage au Levant" lanean, hondakin hauek, antzinako Persiako erregeen bizilekua izateko txikiegiak zirela idatzi zuen. Chardinek, tokia, berehala lotu zuen Persepolisekin. Guillaume-Joseph Greloten zerbitzuak gehitzen dira, errege hiria, bere kalitatea Rousseauk berak loriatzen duen lan batean deskribatzen duena.
  • 1694an, Giovanni Francesco Gemelli-Carreri italiarrak, heltzen den hondakin guztien neurriak idatzi eta inskripzioak aztertu zituen.
  • 1704an Cornelis de Bruijn herbeheretarrak, hondakinak ikusi eta marraztu zituen. Bere lanak 1711n argitaratu zituen: Reizen over Moskovie, door Persie en Indie, ondoren, 1718an, frantsesez: Voyages de Corneille le Brun par la Moscovie, en Perse, et aux Indes Orientales.

Misio arkeologikoak: zientzialarien garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Persepolis airetik ikusia, Charles Chipiezena (1884)

XIX. eta XX. mendeetan ugaldu egin ziren Persepolis aztertzeko misio zientifikoak.

  • 1840 eta 1841ean, Eugène Flandin eta Pascal Costek, Persiako zenbait hondakin bisitatu zituzten, horien artean, Persepolis. Deskribapenezko lotura eta lotura topografikoa ezarri zuten.
  • Lehen benetako indusketa arkeologikoak, 1878an egin ziren. Motamed-Od Dowleh Farhad Mirzak, Farseko gobernariak, ehun zutabeen jauregiaren zati bat argitara atera zuten lanak zuzendu zituen.
  • Handik gutxira, Charles Chipiez eta Georges Perrotek, tokiaren indusketa garrantzitsu bat egin zuten. Hondakin eta industutako arrastoen azterketa arkitektoniko bati esker, Chipiezek, jauregien berregite sinestezinak marraztu zituen, bere iritziz akemenestar garaian izango ziren bezala.
  • F. Stolzek Farseko toki arkeologikoak esploratu zituen, eta emaitza 1882an argitaratu zuen.
  • Jane eta Marcel Dieulafoyk, bi misio arkeologiko egin zituzten Persian (1881-1882 eta 1884-1886). Persepolis esploratu zuten, nondik lehen aldiz itzuli ziren argazkiekin. Berreraikuntzak egin eta atal arkeologiko asko ekarri zituzten.
  • 1931tik 1939ra, lehenik Ernst Herzfeldek eta ondoren E. F. Schmidtek egin zituzten indusketak, Chicagoko Unibertsitateko Oriental Instituteak komisionatuak.
  • 1940ko hamarkadan, A. Godard frantziarrak eta ondoren A. Sami irandarrak jarraitu zituzten indusketak Iranian Archeological Servicioaren kontura (IAS).
  • Gero, IASk, A. Tajvidiren zuzendaritzapean eta Istituto Italiano per il Medio ed Estremo Orienteko G. eta AB. Tiliarekin elkarlanean, indusketa eta zati baten berrizte lanak zuzendu zituen. Indusketa hauek, jada desagertuta dauden Artaxerxes I.a eta Artaxerxes III.ari eman ahal zaizkien beste bi jauregiren ustezko existentzia argitara eman dute.

Oraindik ez dira Persepolisko egitura guztiak industu. Bi muino geratzen dira Hadix eta TatxXararen ekialdean, horien jatorria ezagutzen ez dena.

Azken garaietako historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Persepolis, Kuh-e Rahmataren ikuspegia

1971n, Persepolisen, monarkiaren 2500 urteak ospatu zituzten zeremonia handiak egin ziren hiru egunez. Mohammad Reza Pahlavi Sahk, nazioarteko pertsonaia garrantzitsu ugari gonbidatu zuen. Zeremonien handitasunak, oturuntzetarako Frantziatik etorritako 200 zerbitzari mugiarazi zituena, polemika handia sortu zuen prentsan, eta Sahren irudia zikintzen baino ez zuen lagundu. Gastu guztiak kontutan hartuta, kopuru osoa AEBetako 22 milioi dolar baino gehiagora iritsi zen, eta finantzaketa, beste egitasmo batzuen kaltetan egin zen, urbanistikoak zein gizartekoak. Gainera, jaiak, Sahren kontrakoen errepresioarekin lagundu ziren.

Irango iraultzaren ondoren eta Islam aurreko garaiko erreferentzia kultural garrantzitsua ezabatzeko asmoarekin, Sadeq Khalkhali aiatola, bere aldekoekin batera, bulldozerren bidez Persepolis suntsitzen saiatu zen. Nosratollah Aminiren parte-hartzeak, Fars probintziako gobernadorea zena, eta Xirazko biztanleen mugitzeak, bulldozerren aurrean jarririk, tokia suntsipenetik salbatzea ahalbidetu zuten.

Persepolis oso toki hauskorra da, honen mantentzea giza aktibitateak oso arriskuan jartzen duelarik. Nekazaritzak eratutako kutsadurako zenbait osagai kimikoren toxikotasuna planteatu da. Tokiaren babesaren programa bat berriki hasi da, higadura eta bisitarien igarotzeak eragindako kalteak mugatzeko asmoz: Apadanako ekialdeko eskailera bezalako elementuren batzuk babesteko estalpe batzuk jarri dira, eta igarotokien lurzorua estaltzea aurreikusita dago. Pasargadatik gertu egongo den hesi baten eraikitzeak polemika piztu du Irango arkeologia ministerioa eta kultura eta ondarearen ministerioaren artean. Uren goraldiak, lurraldeko toki arkeologiko asko kaltetu litzake. Gainera, bere ibilbidea Persepolis eta Naqsh-e Rostametik igaro daitekeen trenbide baten eraikuntzak, kalteak ekar ditzake. Aldi berean, Persepolis, sarri, antigoaleko gauzen trafikoarekin zerikusia duten lapurreten biktima da. Museoaren zabaltze bat aurreikusita dago, oraindik erabat zehaztu gabe dagoena: Izan ere, tokia Gizateriaren Ondare izendatu izanak, edozein aldaketa debekatzen du.

Persepolisko artea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiarrek, ez zuten berezko arkitektura propiorik: artzain eta zaldizkoen herri erdi nomada bat zen. Baina, hori bai, Ziro II.ak sortu zuenetik, Akemenestar Inperioa eraikuntza monumentalez hornitzen da. Hasieran, konkistatu zituzten herrietan inspiratutakoak, akemenestar arkitektoek eragin hauek barneratzen dituzte eta laster proposatzen dute jatorrizko arte bat. Pasargadan, plan orokorrak, oraindik eragin nomadak bere eraikin luzeekin erakusten baditu, parke handi batean sakabanatuta daudenak, berrogeita hamar urte geroago, Persepoliskoa, arrazionalizazio eta orekaren froga da: plano karratua sistematizatua da, zutabeak oso zorrotz jarriak dira (6x6 Apadanan, 10x10 Ehun Zutabeen Jauregian...) eta Harem-erako gela txiki eta jauregietako eranskari gehienak hartzen ditu. Arkupeetatik alboetarako trantsizioak dorre angeluarrek lotzen dituzte Apadanan. Bi ate handiek eta pasabide ezberdinek eraikin nagusietarantz banatzen dute zirkulazioa.

Eraikuntza hauek jatorrizko sorpenak dira, euren estiloa, menderatutako zibilizazioen elementuen konbinaketaren emaitza delarik. Ez da hibridazio bat, baizik eta, hobekiago esanda estilo berri bat sortzen duten estilo fusioa. Inperio osoko langile eta arkitektoen egite jakintzaren emaitza, persiar arkitektura, ohiko erabilerakoa, errituala eta enblematikoa da. Persepolisek, honela, iturri anitz hauen lekuko diren elementu asko erakusten ditu.

Izan ere, Jonia inperioaren satrapien artean gehitzearekin batera, persiar arkitekturan greziar joniar eragin nabarmena ikusten da, bereziki ikusgai dena Persepolisko jauregietako arkupe eta gela hipostiloetan. Joniar estiloaren gorakada, bat-batean ezereztua da persiar inbasioaren ondoren, baina oso modu distiratsuan agertzen da Persian, monumentu handien bidez. Arkitekto lidiar eta joniarrak kontratatzen dira Pasargadako lanetarako, ondoren Persepolis eta Susakoetarako. Eurak dira elementu nagusienak egiten dituztenak, eta, honela, grezieraz idatzitako graffitiak daude Persepolistik gertu dauden harrobietan, harginen nagusien izenak aipatzen dituztenak. Paper protagonista bat dute persiar estiloaren piztean. Greziarren parte-hartzea zutabeen altxatzean eta jauregien apainduran Persian, Susako inskripzioan aipatzen da, eta gauza bera egiten du Plinio Zaharrak. Persepolisko zutabeak, hain zuzen ere, joniar estilokoak dira, ildokatutako fuste mehe batekin: diametroa, altueraren hamargarren zatia baino gutxiago da, Persepolisko zutabe bakar batek ere ez du 1,9 metroko zabalera baino gehiago. Kapitel batzuek greziar brontzezko grifo arkaikoetan inspiratutako grifoak daramatzate.

Erraz ezagutzen diren Egiptoko faraoien estiloko elementuen artean, ateetan kanpora irteten diren erlaitzen eusteak aipa daitezke, baita kapitelen hasiera ere. Batzuk, egiptoarrei ematen diete, baita ere, arkupearen ekarpena.

Mesopotamiaren eragina oso nabarmena da, bereziki bi jauregirekin lotutako jauregi formulan, bata audientzia publikorako eta beste bat audientzia pribaturako. Eragin hau, nabarmena da, baita ere, erliebeak eta jauregia apaintzen dituzten palmondo edo lore erako arrosa leihoetan edo ziguraten forma gogorarazten duten hozkatutako merloietan, eta jauregietako eskailerak apaintzen dituztenak. Erliebe esmaltatu eta polikromatuak, babiloniar inspiraziokoak dira. Apadanako baxuerliebeekin apaindutako ortostatoak eta ateetako zezen-gizon hegodunak asiriar estilokoak dira.

Ekialde Ertainean persiarren aurretik jada bazegoela, zurezko sabai eta eusguneentzako sortutako barne espazioen printzipioa, gela hipostiloa jauregiko elementu zentrala izatera iristen da. Greziar tekniken ekarpenak, persiar arkitekturari, eraikuntza ezberdinak espazioak funtzio ezberdinak dituen tokietan ondo burutzea ahalbidetzen dio: Gune zabalak zutabe fin eta garaien bidez hustea, Persiako propioa den iraultza arkitektoniko bat da. Gela hipostiloak jendetzarentzako dira, eta ez apaizentzako bakarrik, Grezia eta Egipton gertatu izan zen bezala.

Apadanako zutabea, Eugène Flandinena (1840).

Zutabe gehienak zurezkoak ziren, eta, noiz behinka, harrizko oinarri baten gainean egoten ziren, guztiak desagertu egin dira. Altuera nahiko errespetagarria zenean bakarrik erabiltzen zen harria zutabeak egiteko, Apadanan edo Nazio guztien atean adibidez. Egundaino mantendu diren harrizko zutabeak, oso heterogeneoak dira eta inperioko zibilizazio ezberdinen eragina adierazten dute, beharbada, oso xaloa ez dena: kanpai erako oinarria akemenestarren sorkuntza bat da, baina, inongo zalantzarik gabe, hititar inspiraziokoa, ildokatutako fustea joniarra da, kapitela, itzelezko neurria izan dezakeena, zutabearen luzera osoaren heren bat hartuz, egiptoar estiloko kapitel batetik hasten da, honi, boluta bikoitzeko zutabe karratu batek jarraitzen diolarik, asiriar motiboetan inspiratua dagoen irandar sorkuntza bat, multzo osoa, inposta teriomorfo batekin koroatzen da, inportatutako beste motibo bat, kasu honetan Mesopotamiatik, baina, habeak eusteko bere funtzioa, ordu arte ikusi gabea da. Han, inperioaren dibertsitatearen laburpen bat ikus daiteke.

Akemenestar jauregi guztiek bezala, Persepoliskoek, sistematikoki, adobezko harresiak zituzten, harrigarria dirudiena eraikuntza harria ugari aurki daitekeen eskualde batean. Izan ere, Ekialdeko herri guztien amankomuneko ezaugarri bat da, harrizko harresiak tenplu eta harresientzat bakarrik erabili dituztenak. Eta, beraz, Persepolisko harresietako bakar bat ere ez da egundaino mantendu. Oraindik zutik dauden elementu bakarrak ateen markoak eta harrizko zutabeak dira.

Bere eraikuntza bi mendez luzatu zen arren, Persepolisek, akemenestar artearen bereizgarri den estilo batasun nabarmengarri bat adierazten du: Pasargadan hasia, Darioren erregealdian amaitua Persepolisen ez da eboluzio nabarmenik nabaritzen ez arkitekturan ezta apaindura eta tekniketan ere. Bakarrik azken errege hilobiek galdu dute bereizpen hori Naqsh-e Rostamekoekiko, inongo zalantzarik gabe, leku faltagatik, baina bere baxuerliebeak Dariorenen berdin-berdinak dira.

Akemenestar eskulturaren formarik ezagun eta hedatuena baxuerliebea da, bereziki Persepolisen adierazten delarik. Sistematikoki, eskailerak, jauregien plataformetako alboak eta baoen barnealdeak apaintzen dituzte. Uste denez, erabiltzen zen, baita ere, gela hipostiloen apainduran. Egiptoar eta asiriar inspirazioak ikus daitezke, baita greziarra ere, egite moduaren fintasunagatik. Antzinako ekialdeko irudikapenen estereotipo gehienak daude: pertsonaia guztiak profilez irudikatuta daude. Perspektiba noiz behinka ikus badaiteke, plano ezberdinak, orokorrean, bata bestearen gainean islatuak dira. Pertsonaia, animalia eta zuhaitzen arteko proportzioak ez dira errespetatzen. Gainera, isozefalia edo buruberdintasun printzipioa, oso zorrotz jarraitzen da, baita eskailera maila ezberdinetan ere. Irudikatutako gaiak, inperioko herrien ordezkarien desfileez osatuta daude, noble persiar, guardiak, audientzia eszenak, errege irudikapenak eta borroka irudiak, non benetako heroi batek animalia mitologiko edo benetakoen aurka borrokatzen duen. Baxuerliebe hauek nabarmengarriak dira bere egitearen kalitateagatik, xehetasun bakoitza fintasun handiz islatzen da.

Txakur baten estatua, Apadanako hegoekialdeko dorretik datorrena. Teherango Museo Nazionala

Oso gutxi ezagutzen da konkor biribildun eskultura akemenestarrei buruz. Dariorena, Susan aurkitutakoa da ezagunena, baina ez da adibide bakarra. Herodoto eta Plutarkok erreferentzia egiten diete Darioren emazte zen Artistonaren urrezko estatua bati Herodotoren kasuan eta Persepolisen bertan dagoen Xerxes I.a erregearen estatua handi bat Plutarkoren kasuan.

Dena dela, apaindurako elementu asko, goierliebetzat har daitezke. Batez ere, benetako animalia edo animalia mitologikoen irudikapenerako erabiltzen da, sarritan, ate eta kapiteletan elementu arkitektoniko bezala. Nagusiki zezenak dira, ateen zaindari bezala irudikatzen direnak, baita Ehun Zutabeen gelako arkupean ere. Zutabeetako kapitelak, animalien protomeen inpostetan amaitzen dira: lehoiak, zezenak, grifoak... Animaliak oso estilizatuak daude, inongo aldaketarik barik. Goierliebean eginiko estatua batzuk aurkituak izan dira, txakur bat irudikatzen zuena bezala, Apadanako dorre angeluar bat apaintzen zuena.

Koloreen erabilera gaitzetsia izan da, sarritan, pigmentuek denboran zehar jasaten dituzten aldaketa ugariengatik. Klimaren eragina, geruzen hauskortasuna edo pigmentu organikoen suntsipena, dira arrazoi nagusiak. Beste aldaketa batzuk, erabilpenengatik, kontserbazio tratamenduengatik eta lanen zaharberritzeagatik gerta daitezke. Garbiketak, berniz emateak, geruza babesleak, baita koloredun ukituak ere, tindaketa faltsuen agerpenaren arrazoiak izan dira, edo objektuak kaltetzeena. Erabilpen hauek, lanen batzuetan, egungo margoen osagai artifizialen ebidentziek bezala, zientzialariak, akemenestar eskultura eta objektuetako koloredun arrastoak zuhurtzia eta xehetasun osoz aztertzera behartzen ditu.

Persepolisko jauregi eta eraikin gehienetako lan askotan kolore askoren erabilpenaren ebidentziak, Persepolisen, margo polikromoen nonahikotasun eta aberastasunaren lekuko dira. Ez dira bakarrik objektuetan mantentzen diren pigmentu arrastoetan dauden frogak bakarrik, baizik eta froga sendoak, pikorrak eratzen dituzten margo aglomeratuak bezala, ontzietan barra-barra aurkitu diren kolorezkoak, lekuko toki anitzetan.

Aipaturiko kolore horiek ez ziren bakarrik elementu arkitektonikoetan erabiltzen (harresiak, erliebeak, zutabeak, ateak, lurzoruak, eskailerak, estatuak, etab...), baizik eta baita ehun eta beste apaindura batzuetan ere. Bernizatutako adreiluak, okre gorriz koloreztaturiko karezko lurren estalkia edo berde-grisaxka koloreko igeltsuzko lurrak, margotutako zutabeak eta beste zintzilikatze batzuk apaintzen zituzten, horrela, kolore anitzez, jauregien barnealde eta kanpoaldeak. Irango hiriburua den Teherango Museo Nazionalean kontserbaturik dagoen Darioren estatuan gorri koloreko arrasto gutxi aurkitu da.

Aurkitutako kolore aniztasunak, aberastasun polikromoaren ideia bat ematen du: beltza (asfaltoa), gorria (beira gorri opakoa, bermiloia, okre gorrizko hematitea), berdea, urdin egiptoarra, zuria, horia (okrea edo urrea). Landare pigmentuen erabilera, irudikatua da, baina oraindik ez da pigmentu horien erabileraren frogarik aurkitu.

Dena dela, zaila izan daiteke toki zehatz batetako benetako kolore aniztasuna zehaztasunez berregitea, zaharberritutako zenbait erliebe eta jauregik, zenbait tokitik datozen atal edo zatiak erabiltzen dituzte. Flandinek eginiko erliebe zehatz batzuen eta hauen aurreko marrazkien arteko ezberdintasunen azterketak, adibidez, esfinge baten zaharberritzearen akatsak argitan uztea ahalbidetu du. Persepolis, pinturan hiri aberatsenetako bat bezala ezagutzen zen.

Multzo nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Persepolisen planoa

Persepolisko jauregi multzoa, 450 metroko luzera, 300 metroko zabalera eta 14 metroko garaiera duen terraza baten gainean dago, bi metroko lau maila dituena. Sarrera, delegazioentzako erreserbaturiko mailan amaitzen da. Nobleen auzoak maila garaiago batean daude. Zerbitzuei eta administrazioari erreserbaturiko auzoak, behereneko mailan daude. Errege auzoak, mailarik gorenean daude, guztiek ikusteko moduan. Eraikuntzarako harririk erabiliena, kareharri grisa da. Eraikuntzen antolaketak, plano ortogonal edo plano hipodamiko zorrotz bat jarraitzen du.

Terrazaren ekialdeko aldea, Kuh-e Rahmatak osatua dago, honen pareta harritsuan, tokia domeinatzen duten errege hilobiak zulatuta daudelarik. Beste hiru aldeak, euste harresi batez eratuak daude. Harresi honen garaiera, 5 metrotik 14 metroraino doa. Harresia, landutako harri handiekin osatua dago, morterorik gabe elkartuak daudenak eta iltze metalikoen bidez finkatuak. Mendebaldeko fatxada da multzorako sarrera, eta terrazarako sarrera nagusia du, eskailera monumental baten eran.

Lur harritsuaren berdinketa, sakonuneak lur eta harriekin betez ziurtatua dago. Azkeneko terrazaketa, euren artean, iltze metaliko bidez elkartutako harri astunekin egina dago. Prestaketaren lehen zati honetan zehar ur abdukzio eta drainatze sarea abian jartzen da, batzuetan, arrokan bertan tailatua. Blokeak, beran eta meatzaritza tresnen bidez zizelkatu eta formateatuak izan dira, harriak, azal lauetan zatitzea ahalbidetuz. Harrien altxaketa eta kokaketa, zurezko hagen bidez ziurtatuak izan dira.

Hegoaldeko fatxadan, hiru hizkuntzetan eginiko inskripzio kuneiformeak aurkitu dira. Testua, elamiteraz idatzia, Susako jauregiko inskripzio batekin alderatua da.

Inskripzio hauek, beharbada, multzoaren hasierako sarrerarekin bat letozke, eskailera monumentala eraiki eta Nazio guztien atea gehitu aurretik.

Terrazaren antolaketak, hau pentsatu izanak, erasoren bat gertatuz gero ere, tokiaren defentsarako aginduak kontutan hartu dituela iradokitzen du. Harresi batek eta dorreek osatzen zuten perimetroa, ekialdean, lubeta bat eta dorreen bidez gotortua. Harresien angelutasunak, defentsan ari direnei, kanpoaldeko ikus-eremurik handiena hartzea ahalbidetzen die.

Terrazak, eraikin erraldoi mordo bat jasaten du, ondoko menditik ekarritako kareharri grisez eginak. Eraikin hauek, kolomadi eta zutabeen erabilera ugariagatik bereizten dira, horietako asko, oraindik zutik daudelarik. Espazio hipostiloak jarraikakoak dira, bere neurria edozein dela ere. 99, 100, 32 edo 16 zutabe dituzten gelak lotzen dituzte, aldakorrak diren aldaerez jarraituak (20x5 Altxorraren Gela baterako, 10x10 Ehun Zutabeen Jauregirako...). Eraikin hauetako batzuk, ez dira amaituak izan. Langileek erabilitako material eta hondarrak ere aurkitu dira, garbitu gabe geratu direlarik. Margoa izateko balio izan zuten ontzien zatiak, kasualitatez argitara eman ziren 2005. urtean, Apadanatik gertu. Margoak jauregiak apaintzeko erabili zirela lekukotzen duten zantzu ezagunak berresten dituzte.

Eskailera nagusia (edo Persepolisko eskailera)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrazara, mendebaldeko fatxadatik sartzen da, eskailera monumental baten bidez, simetrikoa, eta ondoren elkartu egiten diren elkarrengandik urruntzen diren bi zatikoa. Sarrera honek, Xerxesek gehitu zuena, terrazaren hegoaldeko jatorrizko sarreraren lekukoa hartzen du. Eskailera, orduan sarrera garrantzitsu bakarra bihurtzen da. Bigarren mailako beste sarrera batzuk beharbada existitu ziren ekialdeko zatian, hauen altuera, txikiagoa zena, lurraren okerdura zela eta. Iltzeekin elkartutako moztutako harrizko bloke trinkoekin eraikia dago. Tarte bakoitzak, 111 maila ditu, 6,9 metroko zabalera eta 31 zentimetroko sakonera dutenak, 10 zentimetroko okerdurarekin. Behealdeko zatiak, zaldizkoak eta euren zaldiak sartzea ahalbidetzen du. Harriren batzuekin, bost maila zizelkatu ahal izan ziren. Eskailera, goian itxia zegoen zurezko ateen bidez, hauen gontzak, lurrean zizelkaturiko albeoloetan biratzen zutelarik. Nazio guztien aterantz irekitzen zen patio txiki batean amaitzen zen.

Nazio Guztien Atea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Guztien Atea, edo Xerxesen Atea, Darioren seme eta ondorengo izan zen Xerxes I.ak eraiki zuen. Ate honen eraikuntzaren ustezko data, K. a. 475. urtea da.

Mendebaldeko sarrerak, gainleihoak osatzen dituzten bi zezen erraldoik zaindua, 5,5 metroko garaiera du eta asiriar inspiraziokoa da, 24,7 metro karratuko erdiko harrera gela batera ematen du. Harresiak haitzurdinezko eserlekuek inguratzen dituzte. Teilatua, 18,3 metroko garaiera zuten lau zutabek jasaten zuten, palmondoak irudikatzen. Zizelkaturiko euren tontorrek, palmondo hosto estilizatuak irudikatzen zituzten. Mendebaldeko sarreran, bi irteera gehitzen dira: Bata, hegoalderantz, Apadanako patiorantz irekitzen dena, eta bestea ekialderantz, prozesioetako biderantz irekitzen da. Azkeneko hau, hegodun giza-zezenak edo lammasuak irudikatzen dituzten bi estatua erraldoik zaintzen dute. Irudi babesle hauek, Tripiloneko zutabeetako kapiteletan ere daude. Amaitu gabeko atearen gainleihoen oinarrian, oinen arrastoak ikus daitezke. Nazio Guztien Atearen sarrera bakoitza, bi joguneko zurezko ate batek ixten zuen, hauen gontzak, lurrean zizelkaturiko albeoloetan biratzen zutelarik. Ateak, metal preziatuekin apainduak zeuden.

Inskripzio kuneiforme bat dago grabaturik mendebaldeko fatxadako zezen edo lamasusen gainean. Inskripzio hori inperioko hiru hizkuntza ofizialetan dago idatzita: antzinako persieraz, babilonieraz eta elamiteraz, alegia.

« Ahura Mazda jainko handi bat da, lur hau sortu zuena, zerua sortu zuena, gizakia sortu zuena, gizakiaren zoriontasuna sortu zuena, Xerxes errege egin zuena, askoren errege, askoren jaun.

Ni Xerxes naiz, errege handia, Erregeen Errege, jatorri anitzeko herrien errege, lurralde handi honetako erregea, Dario erregearen semea, akemenestarra.

Xerxes erregeak dio: «Ahuramazdari esker, nik egin dut Herri guztien atari hau; gauza on asko dago Persian eginak izan direnak, nire aitak eta nik egindakoak. Haratago egin dena, eta ona dirudiena, guzti hori Ahuramazdari esker egin dugu.»

Xerxes erregeak dio: «Ahuramazdak babesten nauela, baita nire erresuma eta nik egindakoa ere, eta nire aitak egindakoa, hori ere Ahuramazdak babes dezala.»

»

Inskripzio horrek pentsarazten du Xerxesek Nazio Guztien Ateari izen hori jarri ziola Akemenestar Inperioa eratzen zuten erresuma eta herri ugariengatik. Inskripzio hori lammasuen gainean ere agertzen da.

Prozesioen bidea eta Amaitu gabeko atea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrazaren iparraldeko zatia ekialdetik mendebaldera inguratuz, prozesioen bideak, Nazio Guztien Atetik antzerako eraikin batetara daroa: Amaitu Gabeko Atea, Amaitu Gabeko Jauregia ere deitua. Izen honen zergatia, Alexandro Handiak tokia suntsitu zuenean, amaitu gabe zegoela da. Ate hau, terrazaren iparrekialdeko angeluan dago, eta lau zutabe ditu. Ehun zutabeen jauregirantz irekitzen den patio batean amaitzen da. Bere bi aldeetatik, harresi bikoitz batek inguratzen zuen, Apadana eta jauregi pribatuak begiradetatik babestuz. Gaur egun, harresi hauen behealdea baino ez da geratzen, baina, batzuen ustetan, bere garaiera, lammasuen estatuen antzerakoa zen. Bidearen alboko gela batean, zati batean zaharberriturik dauden bi grifo buru ikus daitezke. Dirudienez, grifo buru hauek, ez ziren zutabeen gainean egon. Beharbada, beste lanen batetarako erabiltzeko ziren.

Apadana (edo Darioren audientzia gela)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apadana, Dario Handiak eraiki zuen. Bere eraikuntzaren hasieraren data, K. a. 515. urtea izango litzateke, zimentuetan sartutako harrizko kutxetan aurkitutako urre eta zilarrezko bi taulatxoren arabera. Dariok, bere izena eta bere inperioaren xehetasuna grabarazi zituen. Apadanaren eraikuntzak, luze jo zuen, eta Darioren seme zen Xerxes I.ak amaitu zuen. Apadana, 100 zutabeen jauregiarekin batera, Persepolisko eraikuntza monumentalik handi eta konplexuena. Terrazaren mendebaldeko zatiko erdialdean dago. Maila altu batean kokatua, terrazatik sar daiteke, iparraldeko eta ekialdeko aldeen basamentuak inguratzen dituzten malda bikoitzeko bi eskailera monumental paralelo eta simetrikoren bidez.

Jauregiak, 60,5 metroko luzera duen oinplano karratu bat du. 72 zutabez osatuta dago, eta, 72 zutabe horietatik, 13k, oraindik zutik diraute. Zutabeak, 20 metro inguruko garaierakoak, beharbada, harriak behar zen garaieran kokatu ondoren, eramatea ahalbidetzen zuten lurrezko arrapalen bidez eraikiak izan ziren. Arrapalak, zutabeak aurrera zihoazen ahala altxatu behar ziren, ondoren, lurra kendu egiten zen. Joniar eraginaren lekuko dira. Apadanaren zutabeek, Samoseko Hera jainkosaren tenpluko diametro berbera eta antzeko altuera dute, gainera, antzerako ildokatzeak dituzte.

Jauregiaren hasierako planoak, sinpleagoak ziren: ondoren, Persepolisko eskailera eta Nazio Guztien Atea eraiki zirelarik, beharrezko bihurtu zen jauregira iparraldetik sartzeko sarrera bat. Horrek azaltzen du basamentuaren iparraldeko zatian eskailera bat gehitu izana. Erdialdeko zatiak, karratu formako gela hipostilo handi bat dena, sei hilaratan jarritako 36 zutabe zituen. Hegoaldean, iparraldean eta ekialdean, bakoitzak hamabi zutabe zituen laukiluze formako hiru atari edo arkupez inguratuta zegoen. Arkupe edo atari bakoitzeko hamabi zutabe horiek, sei zutabeko bi hilaretan jarrita zeuden. Hegoaldeko zatian, gela txiki sorta bat zegoen, eta Darioren jauregia zen Tacharara irekitzen zen. Ertzetan, dorreak aurkitzen ziren, bana ertz bakoitzeko.

Sabaia, zezen eta lehoi irudien protomeen gainean zeuden habeek eusten zuten. Bata bestearen aurrean jarriak, protomeek, eserleku bat eratzen zuten, honen gainean, habe nagusi bat jarria izan zelarik. Bi buru horiek, honela, protrusio bat eratzen zuten, alboka, metro bete ingurukoa. Zabaletaranzko habe batzuk, zuzenean buruen gainean jarriak izan ziren, zizelkaturiko animaliaren adar edo belarriek egonkortua. Animalia elementu hauek, berunarekin finkatuak izan ziren. Zabaletaranzko habeek, ondoko hilaretako zutabeak lotzen zituzten. Gainontzeko espazioak, bigarren mailako habeez estalirik zeuden. Multzoa, lokatz lehorrezko mortero geruza batez istinkatua eta estalia izan zen. Habeak, arte, ebano eta Libanoko zedro zurezkoak ziren. Zedrozko teilatu arinen erabilpenak, joniar kolomadien teknikekin batera, espazio handi baten askapena ahalbidetzen zuten: Apadanaren zutabe hilaren arteko banaketa, 8,9 metrokoa da, zutabeen diametroa eta fusteen arteko distantziaren arteko 1 bider 3,6ko erlazio batetarako. Alderaketan, Karnakeko Tenpluko gela hipostilokoa, 1 bider 1,2koa da.

Multzoa, oso modu aberatsean margotua zegoen, eskaileren baxuerliebeetan, harresietan eta zutabe batzuen oinarrietan aurkitutako pigmentu arrasto ugariek adierazten duten bezala. Zizelkaturiko lehoi baten eztarriak, oraindik, kolore gorriko arrasto ezberdinak ditu. Iztuku geruza bateaz estaliak, honetaz arrastoak aurkitu direnak, harresiak, urrez brodatutako oihal zintzilikariez, zeramikazko lauzaduraz eta lehoiak, zezenak, loreak eta landareak irudikatzen dituzten margoekin apaintzen ziren. Zurezko ateek eta habeek, urrezko xaflak eta boli eta metal preziatuzko inkrustazioak zeramatzaten. Zutabeen kapitelen apaindurak, ezberdinak dira euren kokapenaren arabera: zezenak erdiko harreragela eta iparraldeko arkupeko zutabeetarako, eta beste animalia irudi batzuk ekialde eta mendebaldeko arkupeetarako.

David Stronach arkeologoaren arabera, Apadana bezalako jauregi baten eraikuntzak, bi funtzio nagusi zituen. Bere neurriengatik, 10.000 pertsona har zitezkeen, erregearen audientzia errazten zuena. Beste alde batetik, bere altuerak, erregeari, lautadetan gertatzen ziren zeremonia eta desfileak ikustea ahalbidetzen zion. Susan eginiko indusketetan, hau ere Dario I.ak eginikoa den jauregi batean, Apadana jauregiaren lauza bat eman da argitara, jauregiaren ardatzean kokatua, hegoaldeko harresiaren parean. Aipaturiko bi jauregiek, antzerako kontzeptua dute. Litekeena da Apadanaren lurzorura finkaturiko tronu baten esistentzia. Gainera, gertu aurkitzen ziren bi pasabidek, erregeari, ondoko errege apartamendu eta auzoetara erretiratzea ahalbidetzen zioten.

Alexandro Handiak Persepolisi su eman zionean, Apadanaren teilatua ekialderantz erori zen, alde honetako erliebeak, 2100 urte inguruz higaduratik babestuz. Lehoi baten buru trinko bat aurkitu da zulo batean, Apadana, 100 zutabeen jauregitik banatzen duen harresitik gertu. Bere funtzioa, dirudienez, teilatuko habe nagusi bat eustea izan zen. Lurraren mailatik behera dagoen zulo batean egotea, oraindik ez dago azaldua. Apadanaren arkupearen erreplika bat dago tokiko museoan eta jauregiaren handitasunaren ideia bat ematen du.

Ekialdeko eskailera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apadanaren erretako teilatuaren hondarrek estalia, ekialdeko eskailera oso ongi kontserbatua dago. Hiru hormataletan banatzen da: iparraldekoa, erdialdekoa eta hegoaldekoa, eta eskailera mailapeko hirukietan. Iparraldeko hormatalak, persiar eta mediarren harrera adierazten du. Hegoaldekoak, menpean hartutako nazioetatik datozen pertsonaien harrera adierazten du. Eskailerak, ugalkortasun ikur ugariz osatua dago: mingrana loreak, hamabi petaloko loreek banandutako hilarak, edo hirukiak apaintzen dituzten zuhaitz edo haziak. Zuhaitzek, pinuak eta palmondoak, jauregiko lorategiak irudikatzen dituzte. Hormatalek, Dariok jauregia eraiki, Xerxes I.ak amaitu eta honek Ahuramazdari, herrialdea, lapurretatik, lurrikaretatik eta garestitasunetik babesteko eskatu ziola adierazten duten inskripzioak dituzte. Erliebeetako pertsonaiek, harro itxura dute. Ezaugarri etnikoak, xehe-xehe isladatuak dira, eta xehetasunak, fintasunez landuak daude: larruazalak, bizarrak eta ilea, kiribil txikitan irudikatuak daude, jantziak eta animaliak, xehetasun handiz landuak daude.

Amaitu gabeko eskenen azterketak, lanaren antolaketa bat defendatzen du, langilearen espezializazioaz baliatuz (aurpegiak, orrazkerak, apaindurak...). Eraikuntzan parte hartu zuten langileek, ez zuten asmatzeko inongo askatasunik: oso modu zorrotzean jarraitu behar zituzten erregearen kontseilariek emandako orientabideak. Lanen egiteak, inprobisaziorako zirrikiturik usten ez zuen programa bat jarraitzen zuen.

Friso edo erlaizpeek, hasiera batean polikromoak zirenak, erregearen aginduei erantzuten zieten: ordena eta zorroztasunaren balioztatzea. Irudikapenen estatikotasunak, asiriar jauregietako ortostatoak gogorarazten dituzte. Hilara definituetan eginiko erregistro bidezko banaketak, eta istorioen zurruntasunak, estilo joniar zorrotzaren eragina oroitarazten du.

Hirukiak eta erdialdeko hormatala. Hirukiak, urte berria irudikatzen duten erliebez beteta daude: zezen bat irensten duen lehoi bat. Udaberriko ekinozioak, Lehoiaren konstelazioa edo Leo konstelazioa, zenitean zegoen zeru bat erakusten zuen, Taurus konstelazioa, hegoaldeko ostertzean desagertzen zen bitartean. Noruzek, nekazaritza lanen hasiera adierazten du neguaren ondoren. Erdialdeko hormatalaren esanahia, erlijiosoa da. Giza burudun bi grifok zaintzen duten Ahuramazda jainkoa adierazten dute, lau guardia persiar eta mediar domeinatzen dituena. Persiarrek, euren ezkerreko eskuan, ohiko ezkutu biribil bat dute, eta, eskuineko eskuan, berriz, azagaiak. Tokiko beste gainontzeko erliebeetan bezala, persiar goardiak, drapeatutako jantzi luze batekin jantzita daude, eta ildokaturiko burukoak daramatzate. Mediarrek, beroki laburrak eta galtzak daramatzate, eta kapel biribil edo tolestuak daramatzate buruko bezala, eta, batzuetan, mototxarekin.
Hirukia (Apadana, ekialdeko eskailera)
Iparraldeko hormatala. Iparraldeko hormatala, hiru erregistrotan banatua dago, eta urte berriaren harrera desfile eran erakusten du. Erditik iparraldeko muturreraino, goikaldeko erregistroak, Hilezkorrak adierazten ditu, errege prozesio batek jarraituak. Hilezkorrek, kapel bat daramate, eta euren oinetan atseden hartzen duten ezpata sagarrekin lastatutako gezitokiekin eta lantzekin horniturik daude. Errege prozesioa, errege aulkia daramatenen aurretik doan mediar ofizial batekin osatuta dago. Errege aulkia, sorbaldara lotutako uhalen bidez eramana da, aulkiaren bidez sartutako bi banbuk eusten dutena. Aulkia, zizelkaturiko zurezko marko batekin osatua zegoen, bere oinek, animalia hanka forma zutelarik. Zerbitzari batek, erregeak erabilitako kaxeta darama, erregeak berak, ez baitzuen lurrik ukitu behar. Bere oin hondatuek, konponketa baten arrastoak dituzte. Prozesioak, errege ikuiluen arduradun mediarrarekin jarraitzen du, erregearen zaldien buru, horietako bakoitza, morroi batek zuzendua. Zaldiak, oso modu finean landuak daude, ahokoen xehetasunak ikustea uzten duelarik. Segizioa, elamitar batek gidatutako bi gurdik ixten dute. Gurdi zaldiak, aurrekoak baino txiki eta finagoak dira, beste arraza batetakoak. Euren gurpilek, hamabi sekzio dituzten bi gurdi tiratzen dituzte (urteko hamabi hilabeteak sinbolizatuz), eta horien ardatzak zizelkaturik daudelarik. Lehenengo gurdia, bigarrenaren ezberdina da: kutxa gainean zizelkaturiko bi lehoik, gerra edo ehizako tiratze bat dela adierazten dutela dirudi. Erdiko eta beheko hormatalek, persiar eta mediar nobleek jarraitzen dituzten hilezkorrak erakusten dituzte, lehenek, luma edo almenak daramatzatelarik buruko bezala eta, bigarrenek, buruko biribildu bat isats txiki batekin. Persiar eta mediar nobleak tartekatuta daude. Batzuk, ekipaia daramate, beste batzuk, landare haziak eta mingranaondo loreak. Bere jantzi eta bitxietan dituzten ezberdi9ntasun zorrotzek, funtzio edo estatus ezberdinak iradokitzen dituzte. Nobleak, eztabaidan eta irribarrez ari direla irudikatuta daude. Euren jarrera oso lasai eta barea da, eta inola ere zeremoniatsua. Nohiz behinka eskutik heltzen dira, bata besteari begira jartzen dira edo eskua aurrekoaren sorbaldan jartzen dute, euren batasuna sinbolizatzen duten jarreretan. Behealdeko hormataleko hilezkorrak, persiarrak dira, lantza, arku eta gezitokiekin armatuak daudenak. Bakoitza, eskaileraren maila batean dago, igoera irudikatuz. Erdialdeko hormatalekoek, kapela daramate eta lantzekin baino ez daude armaturik.
Hegoaldeko hormatala. Hormatal nabarmen bat da, menpean hartutako hogeitahiru naziotatik datozen ordezkaritzen iritsiera irudikatzen baitu, tarteka, mediar eta persiar gidariek gidatuak. Ordezkaritza bakoitza, pinuz banandua dago. Gidariak, ordezkaria aurrean darama, eskutik helduta. Amaituaren kalitatea ezberdina da lan bakoitzarentzako: erliebe guztiak ez dira leunduak izan, eta bere xehetasuna aldagarria da. Desfile honek, 250 pertsonaia inguru, berrogei animalia eta gurdiak aurkezten ditu. 90 zentimetroko altuerakoak, erregistroek, 145 metroko luzera dute. Dutzentzat, Persepolisko ikurrak zentzuz beterik daude, eta euren antolaketa ez da zoriaren fruitu. Irudikapenen antolakuntzaren arrazoia, protokolozko ordena baten ondorio izan daiteke, ordena horrek, hilara bertikal edo horizontalek adierazitako sekuentzia bat jarraitzen ote duen jakiterik ez dagoelarik. Edozein kasutan, mediarrak lehenengoak zirela nahiko argi dagoela dirudi, eta etiopiarrak azkenak. Gainera, bakar batek ere ez du jarraitzen erregearen inskripzioak emandako satrapien sekuentzia zerrenda. Ordezkaritzen ordenak, dirudienez satrapia horiek inperiora bildu ziren ordena ere ez du jarraitzen. Aldiz, Persepolistik banatzen dituzten bidaia denboraren arabera egon daiteke. Arrazoitze hau, Herodotoen testuetan oinarritzen da: "nazio guztietatik, persiarrek, lehenik, hurbilen dituztenak ohoratzen dituzte, ondoren, urrunago daudenak, eta gutxiago estimatzen dituzte urrunen daudenak". Altxorreko taulatxoengatik, ordezkaritzek eramandako ofrenda edo opariak, zergei dagokienak ez direla jakina da. Erregearentzako opariak edo zeremonia erabiletarako dira. Inskripziorik ez dagoenez, ordezkaritzen identifikazioa beti da arazo bat, jantzi eta ofrenda edo oparietan oinarritzen baita nagusiki. Beste irudikapen batzuekin dituen antzekotasunak gora-behera, oraindik, ziurgabetasun asko mantentzen da. Presentzia edo presentzia falta, deitze edo aurkezte ordena, baita inperioko herri bakoitzaren izena ere asko aldatzen da, bai eskulturetan, baita errege inskripzioetan ere. Azken hauek, ez dira etorkizunerako eginiko inbentario administratibo bat, baizik eta inperioaren ikuspegi idealarekin bat datozela, bere erregeak arrastoa utzi nahi duelarik.
Ordezkaritzen berregitea, Dutz, Stierlin eta Brianten arabera:
  • 1. Mediarrak: Persiar batek gidatuak, ordezkaritza hau da garrantzitsuena. Ordezkaritza honetako pertsonek, jantziak, eskumuturrekoak edo besokoak, ezpata bat, kopak eta edalontzi bat daramatzate.
  • 2. Elamitarrak: Elam persiarra da Ziro II.ak Persiar Inperioa sortu zuenetik. Mediar batek gidatutako ordezkaritza honek, lehoi eme bat eta bi lehoikume eskaintzen ditu, ezpata eta arkuez gain.
  • 3. Armeniarrak: Ordezkaritza honek, modu finean landutako bi eskutoki dituen edalontzi bat, eta zaldi bat daramatza
  • 4. Arakosiarrak: Galtzak oraindik eramaten dira Balutxistanen. Pertsonetako bat, felido larru batekin jantzita dago. Ordezkaritza honen ofrenda edo opariak, gamelu bat eta pitxerrak dira.
  • 5. Babiloniarrak: Ordezkaritza honek, 100 zutabeen jauregi, Tripylon eta Altxorreko irudikapenetan agertzen diren moduko zezen bat, katiluak eta oihal zintzilikariak eskaintzen ditu.
  • 6. Asiriar eta feniziarrak (edo lidiarrak): erliebe hau, xehetasunez betea dago. Ofrenda edo opariak, kasu honetan, landutako edalontzi eta kopak dira (brontze edo zilarrezko edalontziak), hegodun zezenak irudikatzen dituzten helduleku bikoitzekin, bitxiak (hegodun grifoekin apaindutako paparrekodun besokoak), eta tamaina txikiko zaldiekin uztarritutako gurdi bat. Pertsona hauen jantzi eta orrazkerak oso landuak daude, judu ortodoxoek eramandako papilloteak ere nabaritzen dira. Arroparen nortasunak, ordezkaritza hauen jatorriari buruzko eztabaida bat mantentzen du
  • 7. Ariar edo Arakosiarrak: satrapia honetako pertsonak, Herāt eta Mashhad lurraldeekin bat datoz. Ia ezinezkoa da arakosiarrengandik ezberdintzea. Ordezkaritza honen ofrenda edo opariak, gamelu bat eta edalontziak dira.
  • 8. Ziliziare do asiriarrak: Asia Txikiaren hegoaldetik datozenak. Ordezkaritza honek, bi ahari, larruak, jantzi bat, kopak eta edalontziak eskaintzen ditu. Irudikapen hau, xehetasun handiz landua dago, eta jantzien xehetasunak agertzen dira (gerrikoak, lokarriak, kofiak...)
  • 9. Kapadoziarrak: sorbaldaren goialdean kapa lotuta dutelako bereiztuak, armeniar, mediar eta sagartiarren talde berekoak dira. Euren opariak, zaldi bat eta jantziak dira
  • 10. Egiptoarrak: ordezkaritza hau irudikatzen duen goierliebea, Apadanaren suntsipenagatik oso kaltetua izan da. Behealdeko zatiak nahikoa dira ordezkaritza honetako pertsonen jatorria identifikatzeko, bere jantziaren ezaugarriei esker.
  • 11. Eszitak (sakak ere deituak): satrapia hau, Ukrainatik, Kaukaso iparraldeko estepetara eta Sogdiana iparralderaino hedatzen zen. Pertsona hauek, eszitar kapela tipiko bat daramate. Zaldi bat, jantziak eta paparrekodun besokoak diruditenak daramatzate.
  • 12. Lidiar edo joniarrak: greziar satrapia hauek elkartuta zeuden, eta Sardesetik administratzen ziren. Ordezkaritza honetako pertsonak berdin jantziak daude. Oihalak, hari pilotak eta beharbada tinteak dituzten kopak dakartzate.
  • 13. Partiarrak: akemenestarren agindupean, partiarrak mendean zeuden, eta bakarrik seleukotar greziar garaitik aurrera izango dira Persian nagusi. Partia, gaur egungo Turkmenistanekin bat dator. Ordezkaritzak, edalontziak eta gamelu bat dakartza. Ordezkaritza honetako pertsonek, lepoaren inguruan turbante bat daramate.
  • 14. Ghandariarrak: satrapia hau, Indo ibaian gora dago, Kabul eta Lahore artean, gaur egungo Paniabaren mendebaldean. Ordezkaritza honek, lantzak eta bufalo asiar bat eskaintzen ditu.
  • 15. Baktrianarrak: Ordezkaritzak, gamelu bat eta edalontziak daramatza. Baktrianarrak, gaur egungo Afganistan iparraldekoak dira. Ordezkaritza honetako pertsonek, zinta bat daramate.
  • 16. Sagartiarrak: Bere jantzi eta opariak (jantziak eta zaldia), mediar, kapadoziar eta armeniarren oso antzekoak dira, honek, guztiak talde bakar batekoak direla iradokitzen duelarik. Bere jatorrizko lurraldea ez da ondo ezagutzen: Traziaren auzokidea Asia Txikian edo Itsaso Beltzetik eta Kaukasotik gertu, edo baita Erdialdeko Asiako estepetan kokatua ere, Baktrianatik gertu.
  • 17. Sogdianarrak: Euren jatorria Sogdianan zegoen, gaur egungo Pakistanen. Etnia hau, eszitarren taldekoa zen, esziten kapela jantzita zeramatelarik. Zaldi bat, aizkorak, besokoak izan daitezkeen objektuak eta ezpata bat daramatzate opari bezala
  • 18. Indiarrak: Ordezkaritz honetako pertsonak, Sindetik datozenak, Indo ibaiaren behe haranetik, alegia, gerripeko batekin jantziak daude, eta oinetan, sandaliak daramatzate. Asto bat, aizkorak, eta, balantza bidez, bizkarrean eramandako janariz beteriko saskiak daramatzate.
  • 19. Traziarrak (edo eszitak): Trazia, Egeo Itsasoa eta Itsaso Beltzaren artean zegoen, gaur egun, Turkia, Grezia eta Bulgaria herrialdeen artean banatuta dagoen lurralde batean. Opari bezala, zaldi bat daramate. Eta, jantzita, kapel puntazorrotz bat daramate, oin luzeduna, esziten kapelaren antzekoa.
  • 20. Arabiarrak: hauek, Fenizia-Asiriatik datoz. Oinetan, sandaliak daramatzate, eta brodatutako azpildurak dituzten tunikekin jantziak daude. Dromedario bat daramate opari bezala
  • 21. Drangianarrak: ordezkaritza honen jatorriari buruzko adostasunik ez dago egileen artean. Batzuentzako Baktrianako Mervetik datorren jendea da, gaur egungo Afganistan, Uzbekistan eta Tadjikistan, alegia. Beste batzuentzako, Kerman eskualdetik datoz, Iran ekialdean. Gainera, euren orrazkera motak, Kandaharretik gertuko jatorri bat adieraziko luke, baita dakartzaten ezkutu, lantza eta idi motak ere.
  • 22. Somaliarrak (edo lidiarrak): ordezkaritza honen jatorria eztabaidagarria da: Gurdi batek lagundurik, ordezkaritza honek kudu bat edo basahuntz alpetar bat dakarte, larruekin jantzita daude, baina ez dira belzkarak. Ordezkaritza honetako pertsonen mota morfologikoak, libiar jatorri bat adieraziko luke, antilopeak eta larruzko janzkiek, hegoalderago kokatutako jatorri bat adieraziko luketen bitartean (Yemen edo Somalia).
  • 23. Nubiarrak (edo etiopiar edo abisiniar]]rak): pertsona belzkarak dira, okapi edo jirafa bat, elefante betortzak eta edalontzi bat daramatenak.

Iparraldeko eskailera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mediar goardien xehetasuna (ezkerrean) eta persiarrena (eskuman)

Iparraldeko eskailera, Xerxes I.a erregeak gehitu zuen, Nazio Guztien Atetik Apadanara sartzea erraztu ahal izateko. Eskailera honetako erliebeetan, ekialdeko eskaileran agertzen diren gai berberak agertzen dira, baina askoz kaltetuagoak daude.

Erdialdeko hormatalak, hasieran, Xerxes I.a, Dario I.a eta funtzionario bat erakusten zituen. Azken hau, ganzabara deritzona izan zitekeen (Altxorraren gobernaria, alegia), edo kiliarka deritzona (goardiako komandante ofiziala). Erliebe hau, altxorrera eramana eta zortzi goardia erakusten dituen beste bategatik aldatua izan da. Eskaileran, hiru hizkuntzatan idatzitako inskripzio batek, neurri handi batean, Nazio Guztien Ateko testua bildu du, eraikinaren izena zehaztu gabe.

Tachara, horrela, bere hegoaldeko atearen gainleiho batean dagoen inskripzio bategatik deitzen da. Tachara edo Darioren Jauregia, Apadanatik hegoaldera dago. Arkupe baten bidez hegoalderantz sarrera bat duen jauregi bakarra da. Jauregira, hasieran, alde honetatik sartzen zen, eskailera bikoitz batetatik. Dario I.ak eraikia, jauregia, bere seme Xerxes I.ak osatzen du, nork zabaldu egin zuen, ondoren Artaxerxes III.ak, nork beste eskailera bat gehitu zuen mendebaldean. Sarrera berri honek, ordurarte ikusi gabeko simetria falta bat eratzen du. Irudikatutako mediar, sogdianar eta ziliziar pertsonaien jantziak, lehen aipaturiko beste eskaileretan daudenekiko ezberdinak dira, moda aldaketa ba iradokitzen duena, eta ondorengo eraikuntza baten ideia sendotzen dute.

Hegoaldeko eskailerako motxetek, Noruz ikurrak dituzte: zezen bat irensten duen lehoia. Gorantz doazen zatiek, animaliak, pitxerrak eta beste gauzaren batzuk dakartzaten mediar eta arakosiarrak irudikatzen dituzte. Ziuraski, Mediako zoroastroar toki santuetatik (adibidez, Urmia aintzira eta Arakosiako Helmand aintzira) datozen apaizak dira, eta zeremonietarako beharrezkoa den guztia dakarte. Erdialdeko hormatalak bi goardia talde berri eta Xerxes II.aren hiru hizkuntzetan idatzitako inskripzio bat daramaten hiru panel erakusten ditu, jauregi hau, bere aitak eraiki zuela adierazten duena; hegodun diskoak koroatua dago, Ahuramazda jainkoaren edo errege loriaren ikurra, bi esfingeren artean dagoena.

Jauregira, gela batetatik sartzen da, ate baten bidez, non erliebe batek goardiak irudikatzen dituen. Gela honen jarraian, harreragela nagusirantz irekitzen den beste ate bat dago, honen gainean, gaizkia animalia forman borrokatzen duen erregea irudikatzen duen erliebe bat dagoelarik. Gai hau, jauregiko beste ate batzuetan, 100 zutabeen Jauregian eta Harenean ere dago. Gaizkiaren irudia, lehoi, zezen edo kimera erako animalia batek sinbolizatzen du. Irudi motak, lanaren funtzioarekin harremanen bat izan lezake, edo gai astrologikoekin.

Errege bainugelan ate bat irekitzen da. Zeremonia baterako prestatua dagoen errege baten irudiarekin apaindua dago, eta eguzkitako bat eta euliuxatzaile bat duten bi zerbitzarik jarraitzen dute. Erregea koroatua dago, harribitxiekin apaindutako jantzi aberats batekin jantzia. Eskumuturrekoak daramatza, eta bitxiak, mototx egindako bere bizarretik zintzilik daude. Beste erliebe batek, ziuraski, eunuko bat adierazten du, tokiko bizarrik gabeko irudikapen bakarra dena. Ukendu botila bat eta ahozapi bat daramatza. Uraren zirkulazioa, gelaren erditik igarotzen zen lurrean estalitako kanal baten bidez ziurtatua zegoen. Gelaren lurzorua tapizatzen zuen zementu gorriaren arrastoak ikus daitezke. Jauregia, bere alboetan dauden beste bi gela txikiz ere osatuta dago. Hegoaldeko arkupea, beste jauregiek inguratzen duten patio batetara irekitzen da. Ate eta leiho bakoitzeko ateburu bakoitzean, honako inskripzio bitxi hau grabatuta dago:

Darioren etxean eginiko harrizko leihoa

Tachara izena, hegoaldeko arkupeko gainleiho bakoitzaren gainean dagoen hiru hizkuntzetan idatzitako inskripzio batetik dator:

« Dario errege handia, erregeen erregea, herrien erregea, Vistasparen semea, akemenestarra, Tachara hau egin duena. »

Hala ere, zalantzazkoa da, bere esanahi zehatza ezagutzen ez den hitz honek, eraikina bera izendatzea: Persepolisko beste toki batzuetako zutabeen oinarrietan aurkitu da, Xerxesen inskripzioak daramatzatenak eta hitza aipatzen dutenak:

« Xerxes naiz, errege handia, erregeen erregea, herrien erregea, lur honetako erregea, Dario erregearen semea, akemenestarra. Xerxes erregeak dio: «Tachara hau egin dut». »
Tripyloneko erliebe baten xehetasuna.

Bere izena, bere hiru sarrerengatik jasotzen du. Tripylona, edo Xerxesen audientzia harreragela edo Erdiko Jauregia, Persepolis erdian dagoen jauregitxo bat da. Iparraldetik sartzen da bertara, zizelkaturiko eskailera baten bidez, honen erliebeek, nagusiki, mediar eta persiar goardiak adierazten dituztelarik. Beste erliebe batzuk, nobleak eta oturuntza batetarako korrikalariak irudikatzen dituzte. Tripyloneko hegoaldeko eskailera, Irango hiriburua den Teheranen kokaturiko Irango Museo Nazionalean dago. Pasabide bat ekialderantz irekitzen da, honako hau erakusten duen erliebe batekin apaindutako ate batetara:

  • goian, Dario bere tronuan, printze bezala koroatutako Xerxesen aurrean, zezen, lehoi, ezkur eta ikur jainkotiarrekin apaindutako markesina baten azpian babestuak. Erregeak eta printzeak, eskuan, ugalkortasunaren ikur diren palmondo hostoak dituzte.
  • behean, hogeitazortzi naziotatik etorritako pertsonek daramatzate Dario eta Xerxes.

Erliebe honek, argi uzten dio mundu guztiari, Dariok, bere seme Xerxes tronurako oinordeko legitimo bezala adierazteko nahia.

Errege prozesioa. (Hadix)

Hadixa, edo Xerxesen jauregia, Tripylonetik hegoaldera dago. Tachararen antzerako oinplano batean eraikia dago, baina bi aldiz handiagoa. Bere erdiko harreragela, harri eta zurezko hogeitamasei zutabez osatuta zegoen. Tamaina eta diametro handiko zuhaitz enborrak ziren. Enbor horietaz, gaur egun jada ez da ezertxo ere geratzen. Ekialdetik eta mendebaldetik, gela eta pasabide txikiez inguratuta dago, hauen ateek, zizelkaturiko erliebeak dituztelarik. Bertan, eguzkitako baten azpian, Xerxes I.a, estalpean jartzen duten zerbitzariez lagunduta irudikatzen duten errege prozesioak daude. Jauregiaren hegoaldeko zatia, euren funtzioa eztabaidagarria den apartementuez osatua dago: garai batean, erreginarenak bezala deskribatuak, Altxorraren biltegi edo eranskintzat hartzen dira. Hadisheko terrazara, ekialdean zegoen eskailera monumental batetatik sartzen zen, tarte bikoitzekoa, lehenik banandu egiten zirenak, eta, ondoren, elkartu, eta, elkartzen ziren zatiak zituen eskailera txikiago bat mendebaldean. Biek ala biek, Tacharako hegoaldeko eskailerak duen apaindura berbera dute: zezenak eta lehoiak, persiar goardiak, hegodun diskoa eta esfingea.

Hadix, lau aletan, arkupe eta eskailera gainean dagoen hiru hizkuntzatan idatzitako inskripzio batean agertzen den antzinako persierazko hitz bat da: "Jauregia" esan nahi du. Arkeologoak dira jauregi honi hadix izena ematen diotenak, jatorrizko izena ez baita ezagutzen. Xerxesi egin zuela, erabat ziurra da, honek, aipaturiko lau inskripzio hauetaz gain, bere izena eta tituluak, gutxienez hamalau aldiz grabarazi baitzituen.

100 Zutabeen Jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 Zutabeen jauregiak, Tronuaren gela ere deitzen dena, 70 metroko luzera duen karratu forma du: Persepolisen diren jauregi guztien artean, 100 zutabeen jauregia deritzon hauxe da handiena. Partzialki industu zenean, hiru metro baino gehiagoko sendoera zuen zedro errauts eta lurrezko geruza batetaz estalia zegoen. Suteagatik oso kaltetua, zutabeen oinarriak eta ateetako gainleihoak baino ez dira zutik geratu.

Bi zezen erraldoik eratzen dituzte zutabe nagusien oinarriak, 18 metrokoak, sarrerako arkupeko teilatua eusten zutenak, jauregiaren iparraldean. Bertara, modu aberatsean erliebeekin apaindutako ate batetatik sartzen zen. Irudikapenen artean, horietako batek, gauzen ordena deskribatzen du, goitik behera, honako hauek erakutsiz: Ahuramazda jainkoa, erregea bere tronuan, ondoren, soldadu hila mordo bat eusten. Erregeak, beraz, bere Ahuramazdaren boterea erabiltzen du, babesten duena, eta bere boterea daraman armadari agintzen dio.

Jauregia, kontserbazio egoera oso onean dauden erliebe ugariekin apainduta dago. Aipaturiko erliebe hauek, zezenak, lehoiak, loreak eta ezkurrak irudikatzen dituzte.

Jauregiko hegoaldeko ateak, aurrekoaren erabat ezberdina den erliebe bat du. Inperioa osatzen duten nazio ezberdinek erregeari emandako sostengua sinbolizatzen dute. Beheko bost hilarak osatzen dituzten soldaduak, nazio askotakoak dira, bere arma eta jantziengatik ezagutu daitezkeenak. Altxorrera itzulia, mezu hau, zehazkiago, zerbitzarientzat zuzendua dago, eta ate honetatik igarotzen diren aberastasunak, inperioaren kohesioaren ondorio direla gogorarazten die. Idazkera kuneiformean idatzitako taulatxo batzuk, zergen artxibategiak xehetzen dituzte, honela, ate hauetatik igarotzen ziren aberastasunen estimazio bat emanez.

Jauregiaren iparraldeko eta hegoaldeko sarreretako erliebeak, nagusiki, monarkiaren berrestearekin zerikusia baldin badute, ekialde eta mendebaldekoek, beste jauregi batzuetan bezala, gaizkiaren aurka borroka ari den erregearen eskena heroikoak erakusten dituzte.

Dariok, mediar ofizial baten omenaldia jasotzen du (Altxorra, berrirudikapena)

] Dario I.ak eraikia, terrazaren hegoekialdeko angeluan aurkitzen diren gela sail batzuk osatzen dute Altxorra. Gela horiek, 10.000 metro karratuko hedadura batean hedatzen dira. Altxorra, bi gela nagusiz osatuta dago. Bataren teilatua, 100 zutabek eusten zuten, eta, bestearena, 99 zutabek, guztiak zurezkoak. Altxor hau eraiki zuten langileei ordaindutako soldata eta mozkinen kopurua xehe-mehe azaltzen duten zur eta buztinezko taulatxoak aurkitu dira. Plutarkoren arabera, 10.000 mando eta 5.000 gamelu behar izango zituen Alexandro Handiak, Persepolisko Altxorra eramateko. Taulatxo batzuen arabera, 1348 pertsona ari ziren Altxorrean lanean K. a. 467an.

Altxorra, askotan berreraikia eta aldatua izan da. Inskripzio asko, dioritazko bloke trinkoetan aurkituak izan dira, Dario erregea aipatzen dutenak. Bi erliebe aurkitu dira, eta, horietatik bat, Apadanako iparraldeko eskaileratik dator. Gaur egun, Teherango museoan dago, eta Dario I.a Handia erregea tronuan irudikatzen du. Erregeak, aurrerantz belaunikatutako ofizial mediar bat hartzen du, bere eskumako eskua ezpainetara daraman, errespetu keinu gisa. Kiliarka bat izan liteke, 1.000 goardien komandantea, edo Altxorraren gobernari edo ganzabara bat. Xerxes eta persiar nobleak zutik daude, erregearen atzean. Bi intsentsu eramale, erregea eta dignatarioen artean daude.

Indusketetan, jauregi hau, Altxorra bezala identifikatua izan da. Bere hedadura handia gora-behera, bertara, bi ate estu eta txikitatik sartzen zen.

Goarnizioa eta 32 zutabeen gela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 zutabeen jauregia eta mendiaren artean, soldadu eta zerbitzarien auzoak, kantzilergotza eta bulegoak eratzen zituzten gela ugari daude. Elamiteraz idatzitako 30.000 taulatxo eta taulatxo zati baino gehiago aurkitu dira. Kinto Kurtzio Rufo eta Diodoro Sikuloren arabera, Alexandro Handiak, tokian, 3.000 soldadu utzi zituen, Persepolisko goarnizio ahalmenaren ideia bat ematen duena. Txabola kanpamendu hauen iparraldean, hogeitamabi zutabez osatuta zegoen gela baten hondakinak daude. Aipaturiko gela honen funtzioa, ez dago batere garbi.

Harena eta museoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hareneko inskripzio bat, Xerxes I.a enperadorearena. Antzinako persieraz eta babilonieraz idatzitako testu elebidun bat da. Antzinako persieraz idatzitakoa, irudiaren ezkerraldean agertzen da, eta, babilonieraz idatzita dagoena, eskuinean. Irango Museo Nazionala, Teheran.

Harenera, 100 zutabeen jauregiko hegoaldeko atetik sartzen da. Eraikinak, "L" forma du, eta honen hegal nagusiak, iparraldetik hegoalderako orientazio bat du. Erdialdea, kolomadiak dituen gela bat da, iparralderantz, patio batetarantz, arkupe baten bidez irekia. Gela honek lau sarrera zituen, hauen ateak, erliebeekin apainduak zeudelarik. Alboetako erliebeek, Tacharakoak edo 100 zutabeen jauregikoak gogorarazten dituzten borroka heroikoaren eskenak erakusten dituzte oraindik. Erregea, animalia kimeriko baten aurka borrokan erakusten da (hego eta adardun zezen edo lehoia), bele lepoduna eta eskorpioi isatsduna, Ahriman jainko gaiztoaren irudikapen bat izan daitekeena. Heroiak, bere ezpata, aurre egiten dion piztiaren sabelean sartzen du. Hegoaldeko erliebeak, Xerxes I.a bere zerbitzariek jarraitua erakusten du, Hadixekoaren berdin-berdina den eskena baten arabera. Hegaleko hegoaldeko zatia eta mendebalderantz luzatzen duen beste hegala, 25 apartamenduko sail batetaz osatuta dago, hipostiloak, bakoitza 16 zutabekoa. Eraikinak, gainera, Hadixera lotzen duen bi eskailera ditu, baita itxitako lorategiekin bat letozkeen bi patio txiki ere.

Ez da egia harena, emakumeen bizileku izan zitekeela. Batzuen arabera, erdialdeko sekzioa, erregina eta bere segizioarentzako izango ziren. Beste batzuek, emakumeak harresietatik kanpo bizi zirela uste dute. Eraikinaren funtzioa, beraz, eztabaidagarria da. Landutako erliebeen presentzia, bere kokapenaz gain, maila altu batean, funtzio garrantzitsuren bat duen eraikin batena da. Aldiz, bere tamainak eta tokiak, funtzio administratibo bat zuela iradokitzen du. Litekeena da "haren" hitza eman izana, okerrekoa izatea: mendebaldeko bilatzaileek, otomandar harenen euren ikuspegia proiektatu dute halakorik ez zuen akemenestar Persian.

Harena, industua eta E. Hertzfeldek partzialki berritua izan da, anastilosi prozedura baten bidez. Zenbait gela berreraiki zituen, multzoan aurkitutako lanen aurkezpen eta zaharberritze lantegi bezala balio izan zutenak. Harenaren zati bat, museo bihurtu zen.

Tokiko museoak, aurkitutako objektuen barietate handi bat erakusten du:

  • zeramikak, terrakotazko plater eta edalontziak, zeramikazko azulejuak
  • txanpon zatiak
  • mota oroko tresnak: hormagintzakoak, tailatzekoak, sukaldekoak, edo aho tresnak, morteroak
  • burni forjatuzko artisautzak, lantza eta gezi muturrak, tronpeta edo apaindura metalikoen zatiak, iltze metalikoak
  • azpiegitura osatzen duten zur edo oihal hondarrak
  • ahoko metalikoak eta gezi zatiak
  • grabatutako taulatxoak

Badaude inguruan aurkitutako lanak, beranduagoko okupazioetan datatuak daudenak, sasandar eta islamiarrak, baita lehenagokoak (historiaurrekoak) ere.

Eguneroko erabilera duten lan dibertsitate handiak, garai hartako bizitzaren ideia bat izatea ahalbidetzen dute. Gainera, lanak, margolan batzuekin alderatuz (ahokoak, lantzak), erliebeak tailatzerako garain langileek egin zuten lanaren xehetasunaren ideia bat ematen du.

Beste eraikin batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adarrak dituzten zizelkaturiko harriak (terraza, hegomendebaldeko angelua.

Dirudienez, jauregi bat eraiki zen terrazaren hegomendebaldeko angeluan, Artaxerxes I.a erregearena dena. Hondakinak, ez datoz jauregi honekin bat, baizik eta akemenestar garaiaren ondorengo eraikin batekin, bizileku bezala balio izan zuena, H jauregia bezala ezagutzen dena. Adarrak irudikatzen dituzten eskulturak, terrazaren harresitik gertu jarriak izan dira, eskultura horien funtzioa ezagutzen ez delarik, terrazaren oinean aurkituak izan dira.

Beste egitura bat, G jauregia izenekoa, Hadixetik iparraldera dago, eta akemenestar garaiaren ondoren egindako eraikin bat da. Dirudienez, suntsitutako egitura bat zegoen tokian egina izan zen, beharbada, Artaxerxes III.aren jauregia zegoen tokian. Eraikin baten hondakinak, kasu honetan D jauregia deitua, Hadixetik ekialdera aurkituak izan dira. Aurrekoak bezala, akemenestar dinastiaren ondorengo eraikin honek, terrazaren hondakinetatik datozen apaindura eta hondarrak berrerabili ditu.

Erantsitako elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu ugari aurkitu dira terrazaren harresietatik kanpo. Akemenestar garaiaren ondorengo lorategi, etxebizitza edo hilobien arrastoak edo akemenestar hilobien arrastoak dira. Gainera, harresietatik kanpo eta barneko kanal sare konplexu bat, esploratzeke dago.

Oraindik erabat industu ez diren hondakinak dira, eta terrazatik hegoaldera 300 metrora ikus daitezke. Beharbada jauregien aurretik eginak, eraikin hauek etxe ugariz osatuta daude. Zabalena, bigarren gelez inguratutako erdiko harreragela batean datza, eta, bertara, eskailera baten bidez sar daiteke. Dirudienez, gizarte maila handiko jendearentzako ziren. Eraikin bat dago terrazaren iparraldean, aipaturiko eraikin honen funtzioa ezagutzen ez delarik.

Berriki eginiko esplorazio geologikoek, argitara eman dituzte akemenestar lorategien eta hauen ureztatze kanalen hondakinak multzoaren kanpoaldean. Horietako batzuk, kaltetuak izan ziren 1971n, Irango monarkiaren 2.500 urteen ospakizun zeremonietan. Beste kalte batzuk, iraultzaren ondoren eraikitako asfaltaturiko errepide baten ondorioz gertatu dira. Aipaturiko lorategi horiek, Pairidaeza deituak (paradisu izenaren jatorria den antzinako persierako hitza), sarri, akemenestar jauregien ondoan egiten ziren.

Sare hidraulikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrazaren kanalizatze sistemak, oraindik sekretu ederrak gordetzen ditu, horrek, indusketa sakonak egitea eragiten duelarik. Sedimentuak atera eta aztertzean datza. 2 sare kilometro baino gehiago aurkitu dira, terraza eta bere inguruak zeharkatzen dituztenak, eta jauregien azpitik igarotzen direnak. Kanalen neurri aldakorrek (60 eta 160 zentimetro arteko zabalera eta 80 zentimetrotik metro askotarako sakonera), sedimentu bolumenaren garrantzia eta potentzial arkeologikoaren balioa azaltzen dute. Honela, dituzten hondarrak, benetan preziatuak bihur daitezke: Darioren ustezko tronuaren zati bat aurkitua izan da, euren koloreekin kontserbatu diren 600 zeramika zati bezala. Lanek, baina, arazo konplexu batekin tupust egiten dute: sedimentuak erretiratzeak, ura iragaztea eragiten du, multzoaren egitura kaltetuko lukeena.

Errege hilobiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artaxerxes II.aren hilobia
Artaxerxes III.aren hilobia

Terrazatik hamarnaka metrotara kokatuak, Kuh-e Rahmateko harkaitzean zulatutako bi hilobi nagusi dira tokian. Hilobi hauek, Artaxerxes II.a eta Artaxerxes III.a erregeei ematen zaizkie. Hilobi bakoitza, kolomadietan jarritako eskulturez inguratuta dago, jauregiaren fatxadak irudikatzen dituztenak, grabatuekin nabarmenduak. Irudikapen hauek, Naqx-e Rostam-ekoak bezala, persiar jauregien eraikuntzen arkitektura hobeto ulertzen lagundu dute. Artaxerxes III.aren hilobiko goialdean, erregea, hiru maila dituen oinarri baten gainean irudikatuta dago, Ahuramazda jainkoari eta berdin gainateratako su sakratu bati aurre egiten. Harresi batek, hiru hizkuntzetan idatzita dagoen inskripzio bat du, Dario I.ak semeak izan dituela eta Persepolis eraiki duela gogorarazten duena, eta bere ondasunen zerrenda bat egiten du. Bertsio bakoitza, beste biekiko ezberdina da. Amaitu gabe dagoen hirugarren hilobi bat, hegoalderago dago. Dirudienez, akemenestar dinastiako Persiar Inperioko azken erregea izan zen Dario III.arentzat zen.

Mendiaren oinean, akemenestar dinastiaren ondorengo hilobien arrastoak aurkitu dira, terrazaren iparraldean kilometro batetara.

Persepolisko Lauzatxoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herzfeld eta Schmidten indusketetan zehar, Persepolisen, idazkera kuneiformean idatzitako buztin eta zurezko lauzatxo mordo bat hartzen dituzten bi artxibategi sail aurkitu dira.

Lehenengo saila Persepolisko Gotorlekuko Taulatxoak izenarekin ezagutzen dira, terrazako iparrekialdeko angeluari dagozkion gotorlekuetan aurkituak izan baitira. 30.000 zati inguruz osatuta dago, eta, horietatik 6.000, irakurtzeko moduan daude. Horietatik 5.000ren edukia, jada aztertua izan da, baina ez dira bere osotasunean argitaratu. Nagusiki, K. a. 506 eta K. a. 497an, kantzilerren hizkuntza zen elamiteraz berrargitaratutako testu administratiboak dituzte, baina aramaikoz berrargitaratutako taulatxoak, 500 inguru, deszifratuak izan dira; akadikoz idatzitako bat, grezieraz idatzitako bat, Anatoliako hizkuntza eta idazkeran idatzitako hirugarren bat eta antzinako persieraz idatzitako beste bat aurkituak izan dira.

Taulatxo hauek, bi azpitaldetan sailka daitezke. Lehenari, inperioko toki batetik bestera materialak garraiatzeari dagokio, bestea, berriz, kontu erregistro bat da gehienbat. Zati hauek, inperioaren funtzionamendua eta eraikuntza, garraioa, posta, pasaporteak edo finantzak bezalako arloetako bere administrazioa ulertzen laguntzen duen informazioa lortzea ahalbidetu dute. Lanbide gorputz batzuk, honela, ezagutu ahal izan dira, Altxorraren gobernaria edo ganzabara, esate baterako. Taulatxoek, Persepolisen lan egin zuten pertsonen izenak ezagutzen ere lagundu dute, langile soiletik, Altxorraren gobernaria edo ganzabarararte. Gainera, batzuk, akemenestar garaian gizarte klase orotako emakumeen estatutua zehazten ere lagundu dute.

Beste sailak, Persepolisko Altxorreko Taulatxoak izenez ezagutzen dena, K. a. 492 eta K. a. 458 artean, urrez eta zilarrez eginiko ordainketak deskribatzen dituzten 139 zati ditu. Horietako batzuk, zigiluen markarekin markatuak daude, eta funtzionarioek Altxorraren gobernariari zuzendutako memorandum eta gutunak dira.

Buztin lehorrezko taulatxoen kontserbazio sinestezina, Alexandro Handiak Persepolisi su eman zionean, tenperatura altuan egosi zirelako azaltzen da. Nahi gabeko terrakota bihurtze honek, paradoxikoki, eguraldiari hobeto eustea ahalbidetu du, hauts bihurtzea eragotziz.

Ondare zientifiko eskergabea irudikatzen dutelarik, elamitera eta antzinako persiera, hizkuntza aldetik hobeto ezagutzera lagundu dute, edo baita akemenestarren antolaketa politikoa eta praktika erlijiosoak ere. Ondare hau, arlo politikoko polemika baten erdian dago: "Hamasen terrorismoaren biktimen" onurarako salmenta bat egiteko bahitura lortu nahi duen prozesu bat. Chicagoko Unibertsitateko Ekialdeko Institutuak du taulatxoen zaintza aurkituak izan zirenetik.

Persepolisen funtzioei buruzko eztabaidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zezen erraldoiak (amaitu gabeko atea)
Zezen baten buruaren xehetasuna (amaitu gabeko atea)
Erregeak, bere Ahuramazdaren boterea erabiltzen duela iradokitzen duen erliebe baten xehetasuna

Persiar inperio akemenestarrak, izatez, zenbait hiriburu zituen. Pasargada, Ziro II.arena zen, Susa, Ekbatana edo Babilonia, bere ondorengoenak. Egile gehienak Persepolisen funtzio protokolario eta erlijiosoen garrantziari buruz ados daude, apainduren sinbolismo handiak marraztuak. Baina, erliebeen interpretazioari dagokionez, kontu handiz ibili behar da, hauek, izatez, Dario I.a Handiak bere inperioari buruz zuen ikuspegi idealizatua erakutsiko bailukete. Briantentzat, eskainitako irudia, errege botere subirau eta mugagabe batena da, persiar domeinua eta Pax persica deritzona adierazteko pentsatutako toki batean. Ahuramazdaren babesak emandako bertuteengatik, erregeak, bere dibertsitate etnokultural eta geografikoa azpimarratzen den mundu baten batasuna ziurtatzen du.

Eztabaida bat dago erliebeek deskribatutako zeremonien benetakotasunari buruz, eta zenbait ikuspuntu adierazten dira. Batzuk, Persepolisen, hasitakoentzako bakarrik den toki bat baino ez dute ikusten. Hipotesi hau, Alexandro Handiak hiria hartu aurretik hiria bera aipatzen duten antzinako testu urrietan oinarritzen da, mendean hartutako herri kopurua eta dibertsitatearekin tupust egiten duena. Gainera, ordezkaritzek, Persepolisi, nabaritasun garrantzitsuago bat ziurtatu behar zioten. Ikuspuntu honen arabera, Persepolisen ez zen sekula erliebeetan agertzen den moduko harrerarik gertatu. Beste batzuentzat, bai gertatu ziren aipaturiko harrera horiek. Terrazaren mailan dagoen antolakuntzan oinarritzen dira, biztanleak, euren gizarte mailaren arabera banatzeko argi adierazitako funtzio bat izango lukeena. Zergaren progresioa altxorreraino adierazten duten erliebeen antolakuntza, Apadanara edo 100 zutabeen jauregira daroaten bide bananduen existentzia, zentzu honetan doazen beste hainbeste argudio dira. Ikuspuntu honen arabera, Persepolisen funtzio erlijioso eta protokolarioa, urte berriaren (Noruz) ospakizunarekin egiten da. Erregeen erregeak, ofrendak eta satrapia guztietatik zetozen ordezkaritzen zergak jasotzen zituen. Zeremonia, gauzen ordenaren errespetuagatik adierazitako arau zorrotzen ondorio zen: ordezkaritzek orden zehatz bat jarraitzen zuten, eta banaketa argi batek, gizarte klase ezberdinak isladatzen zituen, (erregea eta errege mailako pertsonak, persiar eta mediar nobleak, persiar eta mediar herriak, mendekoak). Hauek, ez ziren bakarrik maila berberetatik kanporatuak, baizik eta bide ezberdinak ere jarraitzen zituztela. Kanpailariek ordezkaritzen iritsiera iragarri ondoren, nazio guztien atetik gidatuak ziren. Mendekoek, hartuak izateko Prozesioen bidea Amaitu Gabeko ateraino jarraitzen zuten bitartean, 100 zutabeen Jauregian, nobleak, nazio guztien ateko beste irteeratik joaten ziren Apadanan sartzeko. Tokien handitasunak, bisitariak harritzeko eta inperioaren boterea berresteko xedea izango zuen.

H. Stierlinek, arte eta arkitekturaren historialariak ere, zentzu honetan sakontzen du. Apadana bezalako jauregien arkitekturak askatutako espazioek, harrera, oturuntza eta erritu auliko handiak izatea ahalbidetzen dute. Libazio eta errege oturuntzen erabilpena, hain zuzen ere, Persiatik satrapia gehienetara hedatu dira: Trazia, Asia Txikia edo Mazedonia iparraldeak, halako tradizioak barneratuta dituzte. Gainera, akemenestar urregintzako edo akemenestar inspirazioko urregintzako objektu ugariren aurkikuntzak, mahaiaren artera sagaratuak daudenak, oturuntza horiek persiarrentzat zuten garrantziaren lekuko dira. Tokiaren antolakuntza eta sarreren konponketak, batzuentzat helduezinezkoa den benetako pertsonara itzultzeko borondate baten lekuko dira. Subirauari, izaera ia jainkotiar bat ematen dion etiketa zorrotz baten jarraipena ahalbidetzen du.

Eztabaida bat dago Persepolisen okupazioari dagokionez. Erliebeak kontutan hartuta R. Ghirshamek, urteroko aldi baterako okupazio bat iradokitzen zuen. Hiria, bakarrik Noruzen jaietan okupatua izango zen, eta, orduan, funtzio erritual bat baino ez luke izango. Tesi hau, geroz eta eztabaidatuagoa da, eta Briantek, Persepolisen jai eta zeremonien existentziari buruzko zalantzarik ez badago ere, eragozpen asko eman daitezke urte berrira mugatzen den okupazio bati buruz. Taulatxoek, inongo zalantzarik gabe, Persepolis, modu iraunkorrean okupatua zela frogatzen dute, eta gune administratibo eta ekonomiko garrantzitsu bat zela. Gainera, akemenestar gortea alde batetik bestera zihoan arren, inperioa zeharkatzen zuela ikusarazten du, eta antzinako testuek ez dutela hartzen Persian bere presentziarik udazkenean baino, eta ez udaberrian. Noruzen zeremonia eta jaien existentzia ezin badaiteke alde batera utzi, litekeena da erliebeek eta taulatxoek, subirau nomaden bidaietan zehar jasotako zerga eta ofrendei erreferentzia egitea.

Azkenean, Stronachendako, lehenik, Persepolisen funtzioa angelu politiko batetik kontutan hartu behar da, Dario boterera iritsi zen baldintzak kontutan hartuz. Dariok, oposizio handi bat gainditu behar izango zuen. Monumentu horiek, ez zuten, funtzio bezala, boterea edo inperioko aberastasunak isladatzea, baizik eta uneko agindu politikoei erantzutea. Dario tronura igo eta gutxira eraikia, Persepolisek, lehenik, bere tronuratzearen legitimitatea sagaratzen du, eta bere autoritatea berresten du inperioaren mugetaraino. Gainera, Dario I.a eta Xerxes I.a irudikatzen duten irudien errepikapenak, bere oinordekoa legitimatzearen borondatea iradokitzen du. Gainera, Xerxes I.ak bere aita Dariori buruz egindako erreferentzien aniztasunak, tronurako oinordetza sendotu eta ziurtatzeko borondatea iradokitzen du.

"Ez dakit nire Deskribapenak, eta laguntzen duten irudiek, ideia handirik emango duten; baina hura ikusmenaren bidez irudikatzen dela ziurta dezaket, espresio guztietatik haratago doa: ez baitut ezer ikusia, ezta irudikatua ere, hain handi eta bikaina denik. Zenbat milaka gizonek lan egin behar izan dute, eta zenbat urtez? Ez da hemen Arte Lan bat bakarrik, non bakarrik lana eta pena dagoen, Egiptoko piramideetan bezala, Horaziok arrazoi handia duena Mirari Barbaro bezala deitzen, azken batean, harri mordo bat baino ez dira: hemen, arte mugagabe bat dago, ordena eta industria; eta eraiki duten esku jakitunen eta maisurik handienen lan duina dela esan daiteke".
"Persepolisen dizdira ez da monumentalitatea eta handitasunaren nahi gabeko ordaina, edertasuna balio nagusi bezala onartu izanaren ondorioa da."
"Antzinatean, arteak sekula ez zuen halako ausarkeriaren adierazgarririk eman".
"neure pentsamenduetan, eraikin handi hauek berrirudikatzen saiatu naizenean, haitzurdin edo leundutako porfirozko zutabedun arkupe hauek ikusten ditudanean, bi buruko zezen hauek, euren adarrak, hankak, begiak eta lepokoak, urre orri mehe batekin estaliak egon behar zutenak, taulamenduko eta sabaietako zedrozko habeak, harresietako estalduretan mihiztadura astunen antzeko adreiluzko mosaikoak, urre eta zilarrezko itaxurarritik irtetzen den ertzetik zintzilikatutako argi izpi batean amaitzen diren urdin turkesa koloreko esmalte xaflekin estalitako erlaitz hauek, ateen aurrealdean zintzilikatutako zapiteriak kontutan hartzen ditudanean, zursareetako mozte finak, lauzatuetan botatako tapiz geruza sendoak, noiz behinka, neure buruari, Egiptoko monumentu erlijiosoak, Greziako tenpluak, eurek berek, bisitarien irudimenean, errege handiaren jauregiak eragiten zuten bezain inpresio handia eragiten ote zuten galdetzen diot."

Ikuspegi panoramikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikuspegia
Ikuspegia
  • (Frantsesez) Pierre Briant, "Histoire de l'Empire perse, de Cyrus à Alexandre". Fayard, paris 1996, 1247pp.
  • (Ingelesez) Georges Cameron, Persepolis Treasury Tablets. Oriental institute publications LXV, Chicago 1948.
  • (Ingelesez) Werner F. Dutz & Sylvia A. Matheson, Parsa (Persepolis) Archaelogical sites in Fars (I). Yavassoli Publications, Tehran 1998, 144pp.
  • (Frantsesez) Eugène Flandin et Pascal Coste, Voyage en Perse. Gide et Baudry ed, Paris 1851.
  • (Frantsesez) Georges Perrot et Charles Chipiez, La Perse, Histoire de l’art dans l’antiquité livre 10 Paris 1884.
  • (Frantsesez) Arthur Upham Pope, Persian Architecture. London 1965.
  • (Ingelesez) Arthur Upham Pope, A Survey of Persian Art from Prehistoric Times to the Present. Charles Scribner’s Sons, New York 1931.
  • (Ingelesez) Robert W. Rogers, A history of Babylonia and Assyria Vol 1. Jennings and Pye, Cincinnati 1900, Eaton and Mains, New York 1900.
  • (Frantsesez) Jean Chardin, Voyages de monsieur le Chevalier Chardin en Perse et autres lieux de l'Orient contenant le voyage de Paris à Ispahan, capitale de l'empire de Perse, enrichis d'un grand nombre de belles figures en taille douce, représentant les antiquités et les choses remarquables du païs Ed Jean Louis Delorme, Amsterdam 1711
  • (Ingelesez) H. Sancisi-Weerdenburg, Nowruz in Persepolis in Achaemenid History T.VII. Leyde.
  • (Frantsesez) Henri Stierlin, Splendeurs de l’Empire perse. Gründ, Paris 2006, 280pp.
  • (Alemanez) F. Stolze, Persepolis, die achaemenidischen und sasanidischen Denkmäler und Inschriften von Persepolis, Istakhr, Pasargadae, Shâpûr. A. Asher ed, Berlin 1882.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Marco Prins & Jona Lendering, Persepolis, Livius.org (2006ko azaroaren 21ean kontsultatua)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page