Edukira joan

Parisko Errege Jauregia

Koordenatuak: 48°51′48″N 2°20′13″E / 48.8633°N 2.3369°E / 48.8633; 2.3369
Wikipedia, Entziklopedia askea
Parisko Errege Jauregia
Palais-Royal
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 1. barrutia
Administrative quarter of ParisPalais-Royal
Koordenatuak48°51′48″N 2°20′13″E / 48.8633°N 2.3369°E / 48.8633; 2.3369
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1628
KudeatzaileaCentre des monuments nationaux
KomisarioaRichelieu kardinala
Arkitektura
ArkitektoaPierre-François-Léonard Fontaine
Estiloaarkitektura klasikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085993
Bisitariak urtean30
Webgune ofiziala

Parisko Errege Jauregia (frantsesez: Palais-Royal) Parisen dagoen lorategidun jauregi bat da, Louvreko Museoaren iparraldean, 1. barrutian.

Izenak kontrakoa dioen arren, jauregi hau sekula ez zen erregeen bizilekua izan. Richelieu kardinalak Jacques Lemercier arkitektoari eginiko enkargu baten ondorioz eraiki zen. Eraikuntza lanak 1624an hasi ziren, Rambouilleteko Hotela izan zena zegoen toki berean. Eraikina, garai hartan, Kardinalaren Eraikina bezala ezagutzen zen. Richelieuk, azkenik, jauregia, frantziar koroari eman zion. Luis XIII.a Frantziakoa hil ondoren, erregina ama zen Ana Austriakoaren, Julio Mazarino kardinalaren eta Luis XIV.a Frantziakoa gaztearen bizileku bihurtu zen. Garai honetan hasi zen jauregia, "Errege Jauregi" izenarekin ezagutzen. Geroago, Palais Royala, Orleanseko dukeen egoitza paristarra bihurtu zen.

Luis XIV.a oraindik adin txikikoa zenean, Filipe II.a Orleansekoa erregeordeak, gortea, jauregi honetatik zuzendu zuen. Bere biloba, Luis Felipe Jose Orleansekoa, Filipe Berdintasun bezala ezagunagoa, Parisen ospetsu egin zen, publikoarentzako jauregiko lorategiak ireki baitzituen, Victor Louis arkitekto neoklasikoari enkargatu zion lorategian aurkitzen ziren egiturak berreraikitzeko lana, baita lorategia bera kolomadien bidez ixteko lana ere. Gainera, denda txiki batzuk ere eraiki ziren (horietako batean, Charlotte Cordayk, Jean-Paul Marat hiltzeko erabili zuen aiztoa erosi zuen).

Galeria bakoitzaren amaieran, antzoki bat zegoen. Horietatik handiena, Comédie Française ezagunaren egoitza izan zen. Palais Royalean eraiki zen lehen antzokia ere, Richelieu kardinalak Lamercier arkitektoari eginiko enkargu baten ondorioz izan zen, 1641ean. Luis XIV.aren erregealdian, antzokiak, Molière idazlearen lanen antzezpenak hartu zituen. Geroago, opera antzoki bihurtu zen Jean-Baptiste Lullyren zuzendaritzapean. 1780tik 1837 arte, Palais Royala, berriz, Parisko azpijoko sozial eta politikoen gune bihurtu zen; bertan zegoen garaiko kafeetxerik ezagunenetako bat.

1789ko uztailaren 12an, Camille Desmoulins gaztea, kafetegiko mahaietako baten gainera igo, eta, jendetzari, monarkiaren amaiera iritsi zela iragarri zion. Bi egun beranduago, Bastillaren Hartzea gertatu zen.

Borboi familia berrezarri ondoren, Alexandre Dumas gazteak, Berrezarpenean jauregiaren kontrola berriz hartu zuen Orleanseko Duke boteretsuaren bulegoetan lanpostu bat lortu zuen. 1848ko Iraultzan, jauregia, kontrolatu gabeko batzuk eraso eta arpilatu zuten. Frantziako Bigarren Inperioan, Palais Royala, Bonaparte familiaren adarretako baten bizilekua izan zen, Napoleon III.aren lehengusua zen Napoleon Joseph Charles Paul Bonapartek ordezkatua.

Gaur egun (2009) Frantziako Estatu Kontseiluaren, Kontseilu Konstituzionalaren eta Kultura Ministerioaren egoitza da. Lorategien atzealdean, Frantziako Liburutegi Nazionalaren eraikin zaharrak daude, baita liburutegiaren biltegi bat ere, 6 milioi liburu, dokumentu, mapa eta inprimaki baino gehiagoko bilduma batekin: bildumarik gehienak, eraikin modernoago batetara eraman dira.

Errege Jauregia, Paris

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]