Otsailaren 7
Itxura
Otsailaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hamazortzigarren eguna da. 327 egun falta dira urtea amaitzeko, 328 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – ETAk Vicente Irusta Altamira hil zuen Muxikan.
- 2008 – Frantziako poliziak Jean-Noel Etxeberri "Txetx" ELAko euskal militante abertzalea eta Jacques Morio militante abertzale okzitaniarra atxilotu zituen, Baionan eta Pauen, hurrenez hurren, Laurence Le Vert eta Marie Antoinette Houyvet epaileek emandako aginduaren ondorioz.
- 2008 – Nahita piztutako sute batek Segurako adingabeen egoitza kaltetu zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1898 – Émile Zola epaitu zuten «J'accuse…!» artikulua idazteagatik.
- 1962 – Estatu Batuek Kubaren aurkako enbargoa ezarri zuten.
- 1974 – Grenadak independentzia lortu zuen.
- 1990 – Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak boterearen monopolioari uko egin zion.
- 1991 – Jean-Bertrand Aristide Haitiko lehen presidente demokratiko bihurtu zen.
- 1992 – Maastrichteko Ituna izenpetu zuten, Europar Batasunaren sorrera ahalbidetu zuena.
- 2009 – Australiako Victoria estatuan izandako sutean 173 lagun hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1935 – Monopoly izeneko mahai-jokoa asmatu zuten.
- 1940 – Walt Disneyren Pinotxo filma estreinatu zen.
- 1946 – The Spiral Staircase ("Espiral Eskailera") filma estreinatu zen, Robert Siodmakek zuzendu eta Dorothy McGuire, George Brent eta Ethel Barrymore aktoreek antzeztu zuten.
- 1964 – Beatlesak lehen aldiz iritsi ziren Estatu Batuetara.
- 1980 – Cannibal Holocaust ("Holokausto Haragijalea") filma estreinatu zen, Ruggero Deodatok zuzendua, estreinatzeko unean sekulako sortuarazi zuen filma izan zelarik.
- 2007 – Hannibal Rising ("Hannibalen Hazketa") filma estreinatu zen, Peter Webberek zuzendu eta Gaspard Ulliel, Gong Li, Rhys Ifans eta Dominic West aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Europar Batasuneko Zientzia eta Berrikuntza ministroen goi-bilera Donostian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – Pluton Neptunoren orbitan sartu zen, aurkitu zenetik lehen aldiz.
- 1984 – Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen Manned Maneuvering Unit erabiliz.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 – 50. Super Bowl ekitaldia: Levi's Stadium estadioan jokatutako partiduan Denver Broncos amerikar futbol taldeak Carolina Panthers taldeari 24-10 irabazi zion.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1449 – Petri Foixkoa, Nafarroako infante eta kardinala (h. 1490).
- 1559 – Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta (h. 1604).
- 1772 – Miguel Ricardo Alaba, euskal militar, politikari eta diplomatikoa (h. 1843).
- 1822 – Joaquin Gaztanbide, nafar musikagilea (h. 1870).
- 1844 – Cesáreo Sanz Escartín, nafar politikari karlista eta militarra (h. 1923).
- 1845 – Ricardo Becerro de Bengoa, arabar ikerlari eta idazlea (h. 1902).
- 1866 – Julian Ibañez Aldekoa Arano, bizkaitar margolaria (h. 1958).
- 1885 – Romualdo Galdos, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (h. 1953).
- 1890 – Ricardo Oreja, euskal abokatu eta politikaria (h. 1974).
- 1894 – Juan Zabaleta, euskal idazlea eta bertsolaria (h. 1950).
- 1903 – Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (h. 2003).
- 1908 – Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Beglan (h. 1995).
- 1913 – Romualda Zuloaga, bizkaitar panderojolea (h. 1971).
- 1923 – Javier Iraburu, nafar futbolaria (h. 1982).
- 1927 – Joseph Camino, baxenabar idazlea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina (h. 2015).
- 1932 – Antonio Cavero, euskal belar hockey jokalaria (h. 2013).
- 1934 – Juan Etxebarria Martin, bizkaitar idazlea eta itzultzailea (h. 1996).
- 1948 – Joakin Resano, nafar komikilari eta margolaria.
- 1955 – Mikel Bujanda, gipuzkoar kazetaria, Euskalerria irratiaren sortzaile eta zuzendaria.
- 1956 – Aitor Etxarte, gipuzkoar pedagogoa eta euskaltzalea (h. 2020).
- 1958 – Kontxi Bilbao, bizkaitar politikaria.
- 1967 –
- Carlos García Adanero, UPNko nafar politikaria, Talavera de la Reinan.
- Carlos Martínez Ugarte, arabar futbolari ohia.
- 1970 – Karlos Barrutia, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1972 – Eneritz Artetxe, bizkaitar aktorea.
- 1973 – Olatz González, bizkaitar antropologoa, EHUko irakaslea.
- 1974 – Joseba Arregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1980 – Ivan Velasco, gipuzkoar txirrindularia.
- 1981 – Éva Bisséni, lapurtar judoka.
- 1986 – Gaizka Bergara, euskal herritar futbolaria.
- 1990 – Oumar Diaby, lapurtar futbolaria.
- 1992 – Marco Sangalli, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Eugeni Alzibar, gipuzkoar youtuberra, Moskun.
- 2008 - Igor Oyono, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1102 – Matilde Ingalaterrakoa, Germaniar inperioko enperatriza eta Ingalaterrako anderea (h. 1167).
- 1478 – Thomas More, ingeles idazle, filosofo, estatugizon eta humanista (h. 1535).
- 1655 – Jean-François Regnard, frantziar dramaturgoa (h. 1709).
- 1693 – Ana Errusiakoa, Errusiako enperatriza (h. 1740).
- 1741 – Johann Heinrich Füssli, suitzar margolari, diseinatzaile, grabatzaile eta idazlea (h. 1825).
- 1786 – Adolphe Quételet, belgikar estatistikari, matematiko, astronomo eta naturalista, demografiaren aitzindaria (h. 1874).
- 1804 – John Deere, estatubatuar asmatzailea eta Deere & Company enpresaren sortzailea (h. 1886).
- 1809 – Frederik Paludan-Müller, daniar poeta (h. 1876).
- 1812 – Charles Dickens, ingeles idazlea (h. 1870).
- 1824 – William Huggins, ingeles astronomoa (h. 1910).
- 1839 – Nicolaas Pierson, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1909).
- 1842 – Alexandre Ribot, Frantziako lehen ministroa (h. 1923).
- 1867 – Laura Ingalls Wilder, estatubatuar idazlea (h. 1957).
- 1870 – Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (h. 1937).
- 1877 – Godfrey Harold Hardy, britainiar matematikaria (h. 1947).
- 1878 – Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria (h. 1936).
- 1884 –
- Joseph Alexander Gray, australiar fisikaria (h. 1966).
- José Fernández Zabala, espainiar alpinista, idazle, argitaratzaile eta liburu saltzailea (h. 1923).
- 1885 –
- Sinclair Lewis, estatubatuar idazlea, 1930eko Literaturako Nobel saria (h. 1951).
- Hugo Sperrle, alemaniar militarra (h. 1953).
- 1889 - Claudia Muzio, italiar soprano lirikoa (h. 1936).
- 1897 – Zakir Husain, Indiako 3. presidentea (h. 1969).
- 1905 –
- Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea (h. 1940).
- Ulf von Euler, suediar fisiologo eta farmakologoa, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1983).
- 1906 –
- Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (h. 1984).
- Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea (h. 1967).
- 1907 – Erna Beilhardt, kontzentrazio-esparru bateko zaintzailea, Alemaniako Gurutze Gorriko kidea Bigarren Mundu Gerraren azken urtean (h. 1999).
- 1909 – Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (h. 1999).
- 1913 – Ramon Mercader, PSUC alderdiko kataluniar militantea, Troski hil zuelako ezaguna (h. 1978).
- 1915 – Georges-André Chevallaz, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2002).
- 1918 – Ruth Sager, estatubatuar genetista (h. 1997).
- 1919 – Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea (h. 2006).
- 1925 – Angel Bassols Batalla, mexikar itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egilea (h. 2012).
- 1926 – Mark Taimanov, errusiar-ukrainar xakelaria (h. 2016).
- 1927 – Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea (h. 2020).
- 1932 – Alfred Worden, estatubatuar astronauta eta ingeniaria, Apollo 15 misioan aginte-moduluaren pilotua (h. 2020).
- 1934 – Eddie Fenech Adami, Maltako presidentea.
- 1935 – Publio Cordón, GRAPOk bahitu eta bahiketan zehar hildako espainiar enpresaburua (h. 1995).
- 1940 –
- Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Tony Tan, Singapurreko presidentea.
- 1944 – Witi Ihimaera, ingelesezko idazle maoria.
- 1945 –
- Gerald Davies, galestar errugbilari ohia.
- Julio María Elías Montoya, espainiar frantzizkotarra.
- 1946 – Pete Postlethwaite, ingeles aktorea (h. 2011).
- 1948 – María del Carmen Pallares Méndez, galiziar historialaria, irakaslea, idazlea eta poeta, Erdi Aroko Historiako lehen emakume katedraduna Espainian.
- 1949 –
- Vida Akoto Bamfo, Ghanako Gorte Goreneko epailea.
- Alan Lancaster, ingeles abeslari eta baxu-jotzailea, Status Quo taldeko kidea (h. 2021).
- 1951 - Noemí Zaritzky, argentinar ingeniari kimikoa, elikagaien ingeniaritzan eta hondakin-uren tratamenduan espezializatua.
- 1955 – Miguel Ferrer, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1956 – Zinaida Greceanîi, moldaviar politikaria eta lehen ministroa.
- 1958 – Kevin Schon, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1959 –
- Sammy Lee, ingeles futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Bo Van Spilbeeck, flandriar kazetaria.
- 1960 – James Spader, estatubatuar aktorea.
- 1962 –
- David Bryan, estatubatuar musikari eta abestigilea, Bon Jovi taldeko piano-jolea.
- Eddie Izzard, britainiar aktore eta umorista.
- 1965 – Chris Rock, estatubatuar umorista eta aktorea.
- 1966 –
- Ryue Nishizawa, japoniar arkitektoa.
- Kristin Otto, alemaniar igerilaria.
- 1967 – Nicolae Ciucă, Errumaniako lehen ministroa.
- 1969 – Fernando Cáceres, argentinar futbolari ohia.
- 1972 – Delia Grigore, emakume ijito idazle, filologo, akademiko eta ijitoen eskubideen aldeko aktibista.
- 1973 – Irina Björklund, finlandiar aktorea eta abeslaria.
- 1974 – Steve Nash, kanadiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1975 –
- Rémi Gaillard, frantziar umorista.
- Kim Jung Gi, hegokorear manhwa komikigilea (h. 2022).
- 1976 – Daisuke Oku, japoniar futbolaria (h. 2014).
- 1977 –
- Tsuneyasu Miyamoto, japoniar futbolari ohia.
- Mariusz Pudzianowski, bost aldiz Munduko Gizonik Indartsuena tituluaren irabazlea.
- 1978 – Ashton Kutcher, estatubatuar modelo eta aktorea.
- 1979 – Tawakkol Karman, yemendar kazetari, politikari eta ekintzailea, 2011ko Bakearen Nobel Saria.
- 1982 - Esther Vaquero, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- 1987 –
- Monika Brodka, poloniar punk rock abeslaria.
- Kerli Kõiv, estoniar abeslari eta abesti-idazlea.
- 1989 - Yasmina Alcaraz Moreno, kataluniar saskibaloi arbitroa.
- 1990 –
- Anna Abreu, finlandiar abeslaria.
- Esther Guerrero, kataluniar distantzia erdiko atleta.
- Dalilah Muhammad, estatubatuar atleta, 400 metro hesietan aditua.
- Jonathan Rousselle, frantziar saskibaloi jokalaria.
- 2003 - Alice D'Amato, italiar gimnasta artistikoa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1929 - Petra Lekuona, Oiartzun herriko ongilea (j. 1848).
- 1935 – Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua (j. 1886).
- 1939 – Domingo Rey d'Harcourt, nafar militarra, Gerra Zibilean matxinoen aldekoa, Pont de Molinsen fusilatua (j. 1885).
- 1954 – Estanislao Segurola, bizkaitar arkitektoa (j. 1891).
- 1958 – Jules Moulier, Oxobi, euskal idazlea (j. 1888).
- 1996 – Bernard Delhom, 110 urte eta 265 egun bizi izandako behenafarra, hil zenean momentuko euskal herritarrik nagusiena (j. 1885).
- 2009 – Gonzalo Goikoetxea, nafar kazetaria eta zinema gidoigilea, Madrilen (j. 1952).
- 2010 – Carmen Mendiguren, Maistra euskaltzalea (j.1913)
- 2013 – Jan Piarre Soudre, Ixtilarte-Larreko, lapurtar bertsolaria (j. 1924).
- 2019 – Jon Lopategi, Baltza, bizkaitar bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea (j. 1934).
- 2024 – José Luis Maiztegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1939).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 590 – Pelagio II.a, Aita santua (j. 520).
- 1560 – Baccio Bandinelli, italiar eskultore eta margolari manierista (j. 1493).
- 1601 – Martin Garzes, Maltako Ordenako 53. Printze eta Maisu Handia (j. 1526).
- 1692 – Fernando de Valenzuela, espainiar politikaria (j. 1636).
- 1736 – Stephen Gray, ingeles fisikaria (j. 1666).
- 1799 – Qianlong, Txinako enperadorea (j. 1711).
- 1801 – Daniel Chodowiecki, alemaniar margolari eta grabatzailea (j. 1726).
- 1823 – Ann Ward Radcliffe, ingeles idazlea (j. 1764).
- 1837 – Gustavo IV.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (j. 1778).
- 1839 – Prosper Ménière, frantziar medikua (j. 1799).
- 1848 – Christen Købke, Danimarkako Urrezko Aroko daniar margolaria (j. 1810).
- 1862 – Francisco Martínez de la Rosa, espainiar politikari eta idazlea (j. 1787).
- 1864 – Vuk Stefanović Karadžić, serbierazko idazlea eta folklore-biltzailea (j. 1787).
- 1869 – Eufrosyne Abrahamson, suediar sopranoa (j. 1836).
- 1871 – Heinrich Steinweg, Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea (j. 1797).
- 1873 – Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra (j. 1814).
- 1878 – Pio IX.a, Aita santua (j. 1792).
- 1901 – Ana Betancourt, kubatar abertzalea eta emakumeen eskubideen bultzatzailea (j. 1832).
- 1903 – James Glaisher, ingeles meteorologialari, aeronauta eta astronomoa (j. 1809).
- 1920 – Alexander Koltxak, errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria (j. 1874).
- 1931 – Tommaso Tittoni, Italiako lehen ministroa (j. 1855).
- 1937 – Elihu Root, estatubatuar legegizona eta politikaria (j. 1845).
- 1939 – Manuel Garnica, espainiar futbolari eta abokatua (j. 1891).
- 1942 – Ivan Bilibin, errusiar ilustratzaile eta antzeztokien diseinatzailea (j. 1876).
- 1944 – Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa (j. 1864).
- 1960 – Igor Kurtxatov, sobietar fisikari nuklearra, "sobietar bonba atomikoaren aita" (j. 1903).
- 1963 – Learco Guerra, giza tren makina, italiar txirrindularia (j. 1902).
- 1964 – Sofoklis Venizelos, Greziako lehen ministroa (j. 1894).
- 1965 – Viola Desmond, kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua, Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa (j. 1914).
- 1977 – Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (j. 1889).
- 1979 – Josef Mengele, Heriotzaren aingerua, alemaniar gerra kriminal nazia (j. 1911).
- 1994 – Witold Lutosławski, poloniar musikagilea, Poloniako XX. mendeko musikagile handientzat hartua (j. 1913).
- 1997 – Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa (j. 1917).
- 1999 – Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (j. 1935).
- 2001 – King Moody, estatubatuar aktorea (j. 1929).
- 2003 – Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea (j. 1921).
- 2007 – Alan MacDiarmid, zeelandaberritar-estatubatuar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria, (j. 1927).
- 2008 –
- Fra' Andrew Bertie, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1929).
- Alberto Bustamante Belaúnde, Peruko lehen ministroa (j. 1950).
- 2010 –
- Franco Ballerini, italiar txirrindularia, rally batean parte hartzen ari zenean (j. 1964).
- André Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (j. 1936).
- 2012 – Carmen Salinas Alfonso de Villagómez, espainiar legelaria (j. 1916).
- 2013 – Jürgen Untermann, alemaniar hizkuntzalari, filologo eta epigrafista (j. 1928).
- 2015 – Marshall Rosenberg, estatubatuar psikologoa, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea (j. 1934).
- 2017 – Tzvetan Todorov, bulgariar-frantziar hizkuntzalaria eta literaturaren teorialaria (j. 1939).
- 2018 – Jill Messick, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1967).
- 2019 –
- Albert Finney, britainiar aktorea (j. 1936).
- Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (j. 1930).
- 2021 –
- José Ramón Ónega, galiziar abokatu, idazle eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1939).
- Giuseppe Rotunno, italiar argazki-zuzendaria (j. 1923).
- 2022 – Douglas Trumbull, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, efektu berezien aitzindarietako bat (j. 1942).
- 2023 – Friedel Lutz, alemaniar futbolaria (j. 1939).
- 2024 – Diana Carnero, ekuadortar politikaria (j. 1995).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Sunahi eta Kaiet/Kadet.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |