Otoman (altzaria)
- Artikulu hau altzariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otoman (argipena)».
Otomana besorik edo bizkarrik ez duen eserleku bat da, oinazpikoaren antzekoa, ohikoan kuxinekin tapizatua eta bere oinak ere estalita izan ohi dituena, bere egiturako zura edo materiala bistan egoten ez delarik[1].
Batzuetan, tapa bat izaten dute eta barrualdea gauzak gordetzeko erabiltzen ahal da.
Laukiak edo zirkularrak izan ohi dira. Taburete, oinazpiko edo sofa baten gisan erabil daitezke. Sofa, besaulki era antzekoen osagarri eta joko bereko altzari gisa saltzen ere saltzen dira, oin-azpiko funtzioarekin, zangoak luzatu eta oinak bertan jartzeko. Antzeko funtzioa egiten duen beste altzari bat pufa da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otomandar Inperioko etxe apainketako ohituretan du jatorria altzari honek[1]. Gela tradizionaletan, hiru horma egon ohi ziren era honetako eserlekuz apainduta. Izkinetan egoteko eserleku bihurtu ziren gero otoman laukiak, eta zutabe edo erdigune baten inguruan biribilak, zirkuluan jartzeko.