Othon Friesz
Itxura
Othon Friesz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Achile-Émile Othon Friesz |
Jaiotza | Le Havre, 1879ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1949ko urtarrilaren 10a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles Lhuillier (mul) Léon Bonnat |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, irakaslea eta grabatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Georges Braque, Paul Gauguin, Vincent van Gogh eta Paul Cézanne |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Othon Friesz, jaiotzez Achille-Émile Othon Friesz (Le Havre, Normandia, Frantzia, 1879ko otsailaren 6a - Paris, Frantzia, 1949ko urtarrilaren 10a) frantses margolaria eta diseinatzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauguin eta Van Gogh maisutzat harturik, koloreari eman zion lehentasuna, eta bikain erabili zuen (Portrait de Fernand Fleuret, 1907). Braquerekin Anberesa joan zen (Les Canaux, 1906), eta ondoren, Frantziako hegoaldera eta Normandiara.
1908tik aurrerako lanetan Cézanneren eragin nabarmena du; fauvismoaren ezaugarriak alde batera utzi eta konstruktibismoaren ezaugarri batzuk beretu zituen. Gorputz biluziak, erretratuak eta izadi hilen irudiak egin zituen batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.