Nogaiera
Nogaiera | |
---|---|
Nogayşa — Ногайша | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia |
Hiztunak | 87.119 (2010) |
Ofizialtasuna | Karatxai-Txerkesia Dagestan |
Eskualdea | Kaukaso |
Hizkuntza sailkapena | |
Turkiar hizkuntzak Common Turkic (en) Kipchak (en) Kipchak–Nogai (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa, latindar alfabetoa eta Perso-Arabic script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | nog |
ISO 639-3 | nog |
Ethnologue | nog |
Glottolog | noga1249 |
Wikipedia | nog |
UNESCO | 348 |
IETF | nog |
Endangered Languages Project | 2897 |
Nogaiera[1][2] (ногай тили, ногайша) nogaien hizkuntza da, turkiar familiakoa. 87.000 inguru[3] hiztun ditu, Errusiako Dagestan, Karatxai-Txerkesia eta Txetxenia errepubliketan, Stavropol krain eta Astrakhan oblasten.
Karatxai-Txerkesian eta Dagestanen hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4]. Bi aldizkari argitaratzen dira nogaieraz gaur egun: Шоьл Тавысы[5] (Xol tavysy, "esteparen ahotsa") astekaria, Dagestanen eta Ногай Давысы[6] (Nogai davysy, "nogaien ahotsa"), astean bi aldiz ateratzen dena, Karatxai-Txerkesian. TRT Turkiako irrati eta telebista agentziak astean behin irrati saio bat eskaintzen du nogaieraz[7].
Hizkerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hizkera bereizi ohi dira [8][9]:
- aknogaiera ("nogaiera zuria"), Kubanen bizi diren nogaiek hitz egiten dutena;
- karanogaiera ("nogaiera beltza"), Dagestanen;
- nogaiera edo erdialdeko nogaiera, Stavropol krain.
Hizkuntza estandarra aknogaieran eta karanogaieran oinarritzen da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nogaiera hizkuntza eranskaria da. Izenek kasua eta zenbakia markatzen dute, atzizkien bidez; horrez gain, atzizki posesiboak ere erabiltzen dira. Aditz formak orainaldia-geroaldia, geroaldia (zehaztua eta zehaztugabea) eta lehenaldia (zehaztua eta zehaztugabea) dira.
Idazteko sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendetik hasita, alfabeto arabiarrez idazten zen nogaiera[8]. 1928an alfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen, eta 1938tik aurrera alfabeto zirilikoa erabiltzen da nogaieraz idazteko. 1950ko azken erreforma ondoren, honako hauek letrak ditu:
А а | Б б | В в | Г г | Д д | Е е | Ё ё | Ж ж |
З з | И и | Й й | К к | Л л | М м | Н н | Нъ нъ |
О о | Оь оь | П п | Р р | С с | Т т | У у | Уь уь |
Ф ф | Х х | Ц ц | Ч ч | Ш ш | Щ щ | Ъ ъ | Ы ы |
Ь ь | Э э | Ю ю | Я я |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren hiztegia. .
- ↑ Berria Estilo Liburua
- ↑ 2010ko Errusiako errolda orokorraren datuak
- ↑ Институт языкознания РАН
- ↑ Шоьл тавысы — Республиканская общественно-политическая газета Голос Степи. (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- ↑ «Ногай Давысы» nogay-davysy.ru (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- ↑ www.trt.net.tr (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- ↑ a b Большая Российская Энциклопедия
- ↑ Termcat Centre de terminologia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bisita ezazu Nogaiera Wikimedia Incubator proiektuan |