Nicolas Cotoner
Itxura
Nicolas Cotoner | |||
---|---|---|---|
1663 - 1680 ← Rafael Cotoner - Gregorio Carafa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1608 | ||
Herrialdea | Aragoiko koroa | ||
Heriotza | Malta uhartea, 1680ko apirilaren 29a (71/72 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Joanen kokatedrala (Valletta) Església de Sant Jaume de Palma (en) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Cotoner (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) eta hospitaller (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Fra' Nicolas Cotoner i d'Olesa (Palma Mallorcakoa, 1608 – Malta, 1680ko apirilaren 29a) Maltako Ordenako 61. Printze eta Maisu Handia izan zen 1663tik hil zen arte.
1663an bere anaia Rafael Cotoner ordezkatu zuen Maisu Handi karguan. 1669an Maltako gotorlekuak indartu zituen eta Cottonera gotorleku-lerroaren eraikuntza finantzatu zuen. Rocasoli gotorlekua eraikitzeko ere agindu zuen.
Ordenaren ospea handitu zuen estratega eta diplomatikoa izan zen, batez ere Frantzian, Venezian eta Ingalaterran. 1674an anatomia eta medikuntza eskola bat sortu zuen Maltan. Italieraz ere idatzi zituen Ordenaren estatutuak.
Bere anaiak hasitako San Joanen kokatedrala apaintzen jarraitu zuen. Bertan lurperatuta dago eta hilobi monumentua da aipagarrienetakoa.