Edukira joan

Nestor Basterretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nestor Basterretxea

(2010)
Bizitza
JaiotzaBermeo1924ko maiatzaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2014ko uztailaren 12a (90 urte)
Familia
AitaFrancisco Basterretxea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

IMDB: nm0060423 Inguma: nestor-basterretxea-arzadun-1924-2015 Edit the value on Wikidata

Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo, Bizkaia, 1924ko maiatzaren 6a - Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko uztailaren 12a[1]) euskal eskultore, margolari eta zinemagilea izan zen.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Basterretxea Zaldibarren eta Fernanda Artzadunen semea zen. Sorterrian pasa zituen lehenengo urteak. 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, Ipar Euskal Herrira lehen eta Frantziara ondoren, familiarekin erbesteratuta joan zen, eta Donibane Lohizunen, Parisen, Berck Plagen eta Aix-en-Provencen bizi izan zen bost urtez.[2] 1941ean, Bigarren Mundu Gerrak sorturiko egoera ezin eramanik, beste bizileku batera joan behar izan zuen familiak; Marseillatik Alsina ontzian abiaturik, Atlantikoz bestaldera joan, Argentinara hain zuzen ere, eta Buenos Airesen finkatu zen.

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

Buenos Airesen Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta bere lehenengo lanak publizitatean egin zituen. Lehen aldiko lanetan José Clemente Orozco mexikar muralistaren eragin sakona agerikoa du. Argentinan eta Uruguaien talde erakusketetan esku hartu zuen. Halaber, pintore gazteentzako Altamira beka ospetsua lortu zuen lehiaketa bidez, baita Premio Unico a Extranjeros delakoa ere 1949an. Aparejadore ikasketak bukatu bezain laster, 1951. urtean Maria Isabel Irurzun Urkia argentinarrarekin ezkondu zen, eta Espainiara joan ziren eztei bidaian. Madrilen zeudela, eta Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko basilikako kriptako horma irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Lan honen erdia ia egina zuelarik, eliz hierarkiak lan osoa geldiarazi zuen, Vaticanok berak antolaturiko batzordeak Basterretxeak erabilitako molde plastikoak desegokitzat hartu baitzituen. Lan berean eskulturak bere gain zituen Jorge Oteizarekin Madrila abiatu zen, eta arkitekto zenbaitekin aritu zen lanean.

1950eko hamarkadatik aurrera abangoardiako erakusketetan esku hartu zuen Europako eta Ameriketako hainbat hiritan: Veneziako eta Sao Pauloko bi urtez behingo erakustaldiak, Madrilgo Arte Ederretako erakusketa (1954), Bartzelonako III Bienal Hispanoamericana (1955), etab. 1957an, Juan Cuenca eta Agustin Ibarrola margolariekin batera, Equipo 57 deituriko arte esperimentaleko taldearen sorreran esku hartu zuen. 1958. urtean Irunera bizitzera joan eta, pintura baztertu gabe, eskulturaren eremua ikertzen hasi zen, espazioa bere lanean txertatu nahirik, margolanean halakorik egitea ezinezkoa baitzitzaion. Hasiera batean, altzairua, beruna eta zura landu zituen behe-erliebe konstruktibistetan (Gaua, Airetiko Ibilbidea, Kantauri Itsasoa...). Ondoko aldian espazio irekietan lan egin zuen: Iztuetari kantua, Pío Barojaren Oroimenez (Donostia), Iturria (Irun).

1950eko hamarkadaren amaieran, diseinu industrialaren ere barneratu zen Basterretxea. H Muebles Madrilgo enpresarentzako altzariak eta, Irunen kokatu zenean, Biok etxea sortu zuen Irunen beste zenbait bazkiderekin batera, eta hainbat prototipo eta altzari moderno lantzen zituen etxe harentzat, esate baterako 1961eko Xakea, 1967ko Bermeo idazmahaia, eta Kurpilla saileko aulkiak edo Sua argimutilak, 1968koak. 2024ko Bilboko Arte Ederretako Museoko erakusketa espezifiko batean bildu eta aztertu ziren lan horietarik asko.[3]

1960ko-1970eko urteen hasieran egun euskal artean entzute handikoak diren Txillida, Oteiza, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Sistiaga, Zumeta, Amable Arias eta Basterretxea bildu ziren Gaur taldean. 1962an Espainiako estatuko abangoardiako artearen agergarri izan zen Erakusketa Ibiltariaren partaide izateko aukeratu zuten Basterretxea, eta haren lana Holandan, Alemanian, Austrian, Argentinan eta Brasilen aurkeztu zen.

Basterretxeak ahalbide eta teknika guztiak ikertu eta erabili zituen estetikaren hainbat alorretan, hala nola, pintura, eskultura, zinema, argazkigintza, industria marrazkia, arkitektura, eta abarretan. Zinemaren alorrean, hain zuzen ere, Fernando Larrukertekin 1964tik aurrera bi dokumental, Pelotari eta Alquézar, egin zituen. Gero, bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Oteizarekin batera, Ama Lur filma aurkeztu zuen 1968ko Donostiako Zinemaldian, arrakasta handia izan zuena. Industria diseinuan ere aritu zen, batik bat, altzairuaren arloan. Arkitekturan eta literaturan ere lan batzuk jorratu zituen.

Nestor Basterretxea 2010eko ekainean

1970ean Euskal Pintura eta Eskulturaren Erakusketan esku hartu zuen Mexikon. 1971n Donostiako bi urtez behingo II. Sariketan lehen saria irabazi zuen. 1972an Hondarribiko Idurmendieta baserrira joan zen bizitzera. Euskal Kosmogonia Saila deiturikoa da agian Basterretxearen lanetan handinahi nabarmenekoena. Konstruktibismoa eta espresionismoa biltzen dituzten hamabost zurezko eskulturak osatua da sail hau: euskal pertsonaia mitikoak, ohiturak eta indar kosmikoak irudikatzen ditu: Mari, Ilargi Amandre, Akelarre, etab. Beste bi sail ere egin ditu: Mascarones de proa (1975) eta Hilarriak (1974-75).

Eusko Jaurlaritzaren Arte Aholkularia izan zen 1980-1983 bitartean, eta azken urte horretan Gasteizko Eusko Legebiltzarrerako eskultura-sinboloa egin zuen. Garai horretan ere, behialako eliz hierarkiak jarritako trabak gainditurik, Arantzazuko lanak amaitu zituen (1982-1984). Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Bizente Larrea eta Remigio Mendibururekin batean hautaturik, euskal eskulturaren ordezkari izan zen 1984ko Chicagoko Arte Azokan.

Lanak eta erakusketak etengabe eginez, 1988an Bakearen Usoa eskultura –poliester zuriz eginiko lau tonako lana– jarri zuen Donostiako Zurriola pasealekuan. 1993. urtean Amara auzora aldatu zuten eskultura hori. 1989an Euskal Artzainari egindako monumentua inauguratu zuen Renon (Nevada, AEB). Oñatiko Urrintxo parajerako ere egin zuen 1998an euskal artzainei eskainitako eskultura. 1999an, bestalde, Xabierko San Frantziskori eskainitako eskultura egin zuen, Tokion (Japonia) kokatzeko. Nafarroako Gobernuaren eta Tokioko udalaren ekimenez garatu zen Periplo Xavier izeneko ekimenean, aipatu eskultura ez ezik, euskal santuak Asian egin zuen bidaiari buruzko telebista saioa ere prestatu zuen Basterretxeak. Azken urteetako lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Tolosako udalaren aginduz egin zuen Goldea eskultura (2000. urtean inauguratua), eta bere jaioterrirako prestatu zuen arrantzaleen omenezko eskultura. Erakusketei dagokienez, 2000. urteko Udazkenean Euskal Kosmogonia saileko hainbat eskultura aurkeztu zituen Bermeon, marrazki eta collageekin batera, 1979an han bertan egin zuen erakusketaren oroigarri.

Bakearen Usoa

Besteak beste, Donostiako Zinemaldiko presidentea, eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea (1991), Jueces para la Democracia elkarteko ohorezko kidea, Toledoko Seme Kutuna, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea (1992) eta Eusko Alkartasuneko kidea izan zen.

Basterretxea Euskal Herriko zinematografia modernoaren aitzindarietako bat da. 1963an Operacion H film laburra egin zuen, Juan Huarteren enpresen taldea sustatzeko. Frontera Films Irun ekoiztetxea sortu zuen 1964.urtean Fernando Larrukert irundarrarekin batera. Eta Pelotari (1964) (Zinemagintzarako Lehen Sari Nazionala), Alquezar eta batez ere bere lan nagusia Ama Lur (1968) (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gipuzkoako Ateneo Saria) filmatu zituzten. Hispaniaurreko arteari buruzko telebistarako dokumentalak saileko argazkigintzan Vicente Iturriak hartu zuen parte.

Lanak eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bermeoko portu zaharreko eskultura
Leioako eskultura
Bermeoko parkean Euskal Kosmogonia Seriea
Matxitxakoko Guda eskultura
Sartagudako Memoriaren parkeko eskultura
Lurraren alde, Meatzaldea Goikoa (Zugaztieta, Trapagaran, Bizkaia) deritzon parkean
Basorin (Ortuella, Bizkaia) dagoen eskultura
Iztuetari kantua eskultura Donostian (1971)
Pio Barojaren oroimenez eskultura Donostian (1971)

- Margolari berrientzako "Altamira" beka lortu zuen lehiaketa bidez. - "Saski Naski" euskal ikuskizunaren eszenografia egin zuen bertan dantzari moduan parte hartuz.

  • 1949: Buenos Airesko Areto Nazionalean Margolarientzako "Premio Unico Extranjeros" eskuratu zuen.
  • 1952: Arantzazuko Eliza berriko kriptako margoak eta horma irudiak egiteko lana hartu zuen lehiaketa bidez eta bertan aritu zen 56a bitarte.
  • 1954: Veneziako eta Brasilgo Sao Pauloko Bienaletarako aukeratua izan zen.
  • 1956: Arantzazuko Artisten, Oteiza, Carlos Pascual de Lara eta Basterretxea lanak debekatu egin ziren.
  • 1957: "57 Taldea"ren Sortzaileetako bat izan zen eta Madrilgo "Sala Negra"ko Erakusketa jarri zuen.
- Jorge Oteizarekin batera, Irunera joan zen bizitzera.
- Eskulturgintzan hasi zen.
- Erakusketa Kolektiboa Herbehereetan
- Oteizarekin Erakusketa Madrilgo Nebli Aretoan
- Erakusketa Kolektiboa Buenos Airesko Arte Ederretako Museo Nazionalean.
- Sao Pauloko Bienalean Espainiako Pabiloirako aukeratu izan zen eskulturagile bakarra.
- Alemania, Holanda, Austria, Argentina eta Brasilen Erakusketa Ibiltari baterako aukeratutako arte abangoardistaren ordezkari bakana izan zen.
- Erakusketa Parisko Rodin Museoan.
- Euskal Eskolako Gaur Taldea osatu zuen Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Luis Zumeta, Amable Arias eta Sistiagarekin: Erakusketa Donostiako Barandiaran Galerian. Gaur eta Emenen Erakusketa Bilboko Arte Ederretako Museoan. Gaur, Emen eta Orainen Erakusketa Gasteizko Museoan.
- Mexikora joan zen, bertako Hiriburuko Arte Ederretako Museoan "Euskal eskultura eta margolaritza" Erakusketan parte hartzeko.
- Lehen Saria "Donostiako II. Eskultura Biurtekoa" delakoan.
- "Topaketak Iruñean" delakoan "Oraingo Euskal Artearen Erakusketa". Nafarroako Museoan.
Omenaldia Pasaiari eskultura (1972).
- Omenaldia Pasaiari Pasai Sanpedrotik Pasai Donibanera txalupaz pasatzeko tokian. "Itsasoan hildako seme-alaben oroimenezko hiru Pasaien arteko omenaldia" izenarekin bataiatu zuten eta 1972az geroztik sorkuntza hori. Hamabost metroko altuera du Pasai San Pedroren ertzean, eta badirudi ongietorria ematen diela portura iristen diren ontziei. Bere egileak alegoria artistiko gisa definitu zuen.[4]
  • 1973: Euskal Kosmografia Seriea eskultura multzoa, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Donostiako San Telmo Museoan eta Iruñeko "Ziudadelako Erakusketa Pabiloia" delakoan. Euskal Mitologian inspiratutako 17 lan, haritz zurez eginak.
- "1 Exposición Internacional de Escultura en la Calle", Santa Cruz de Tenerifen.
- Euskal Herriko eskulturgintzari buruzko Erakusketa bat antolatu zuen Hondarribiko San Marko Itxian.
- Donostiako San Telmo Museoan, Lasarteko (Araba) Elizarako gurtza tresnen erakusketa: Monumentu Nazionala den eliza horretako aldarerako haritzezko irudiak.
- Alexander Calderri Omenaldi-Erakusketa Madrilen.
- Venezuelan, Caracasko Arte Museoan eta Meridako Unibertsitatean erakusteko dei egin zioten.
- Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Karraxi poema koralaren estreinaldia, Basterretxearen testua, Sara Sotoren soinua. Irungo Ametsa Abesbatza eta Donostiako Orfeoiko solistak.
  • 1979: Euskal Kosmografia Seriearen aurkezpena, Fundació Miro eta Bartzelonako Gaspar Aretoan.
- Oteizarekin elkarlanean aritu zen Bilboko Sabin Etxea Kultur Etxerako proiektuan.
- Arantzazuko kriptako 18 horma irudiak margotu zituen, guztira 500 metro karratu.
- Erakusketa Antologikoa Toledoko "Posada de la Hermandad" eta "Galeria Tolmo"n.
  • 1985: Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak hautatu zuen bere Mendeurrenerako eskultura egin zezan. Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo museoan erakusketa antologikoa.
- Renon, Nevadan, kokaturik dagoen brontzezko Euskal Artzainaren Monumentua egiteko hautatua izan zen lehiaketa bidez.
-Margo, eskulturgintza, diseinu, zinema eta arkitekturako zenbait lehiaketetako epaimahaikide izan da.
  • 1988: Donostiako Bakearen Usoa eta Getxoko Bizkaia, burdinazko olatua izeneko eskulturak egin zituen eta Renoko (Nevada) Artzainaren Monumentua .
  • 1991: Juan Sebastian Elkanoren balentria errepikatzeko itsasoratua izan zen Gipuzkoa belaontziaren grafia diseinatu zuen.
- Beasaingo Arriaran urtegirako eskulturak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta. Lan hau burutzen Jose Maria Elosegi eta Elena Agirre ingeniarien zuzendaritzapean.
- Agrupacion Coral Bilbainaren Diamantezko Domina irabazi zuen.
- Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Urrezko Domina.
- Bilboko "El Correo Español, El Pueblo Vasco"ren Saria, Euskal Kulturgintzan egindako lanagatik
- Asturiasko Aurrezki Kutxako Aretoan, Oviedon, Euskal Eskulturagileen Erakusketa: Oteiza, Basterretxea eta Ugarte
- Euskal Telebistarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren "Amerika eta euskaldunak" Batzorderako Arte y Culturas en la América Pre-Hispánica izeneko dokumentala egin zuen Vicente Iturriarekin batera.
- Cuatro Diseñadores Vascos, Bartzelonako Manbar Galerian.
  • 1992: Fundación Vasco–Argentina “Juan Garai” saria eman zion.
- "Lehen Amerikari omenaldia" burdin margotuzko eskulturak. Donostiako San Telmo Museoan erakutsi zituen.
  • 1993: Argentinako Trenque Lauquen hirian Azul, blanco azul y viva la libertad eskultura desagertuei eta torturatuei eskainia.
  • 1994: Getariako (Lapurdi) museoan Euskal Kosmografia Sailaren erakusketa
  • 1996: Gasteizko Urbiltegian Erakusketa Antologikoa
  • 2000: Goldea eskultura Tolosan jarri zuten
- Espainiako Senaturako hauteskundeetan EAko hautagaia.
  • 2001: Erakusketa A Coruñan
  • 2002: Bermeoko seme kuttun izendatu zuten.
  • 2003: San Telmo Museoan bere arkitektura proiektuak erakutsi zituen.
  • 2004: Mendebaldeko Saharara bidaiatzen da eta hango haur-marrazkiekin erakusketa bat antolatzen du.
- EHUko Udako Ikastaroetan bere lana aztertu zen.
- Europako hauteskundeetan EAko hautagai aurkeztu zen.
  • 2005: Eusko Ikaskuntza Saria
- Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari goraipamena.
- Olatua eskultura Bermeoko portuan jarri zuten.
- Tolosako Aranburu Jauregian Serie Kosmogonikoaren erakusketa.
  • 2008: maiatzaren 5ean EHU ren zilarrezko domina jaso zuen.
- ekainaren 29an Sartagudako Memoriaren Parkea eskultura bat inauguratu zuen.
- otsailean, Donostiako Kursaalean Denboraren joanean erakusketa Ortiz de Elgea pintorearekin batera.
  • 2007: Crónica errante y una miscelánea. Bere memorien lehenengo zatia. Liburu honetan oinarritua, bere testigantzak jasoaz, Josi Sierrak dokumental homonimo bat egin zuen ZINEBIko 55. edizioan estreinatzeko; haur eta gazte denboretako oroimenetan oinarritutako kontaketa hau, bere bizitza oparoaren azkenengoetariko elkarrizketa batean oinarrituta dagoela esan daiteke.[6]

2006. eta 2007. urtean Bermeoko udalari euskal kosmogonia eta beste zenbait eskulturen obra intelektuala dohaintzan eman zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nestor Basterretxea eskultorea hil da, 90 urte zituela Eitb.com
  2. Nestor Basterretxea Basquefundazioa.org
  3. «Néstor Basterretxea» Bilboko Arte Ederren Museoaren (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  4. Kultur & Art. (2021). ART BASTERRETXEA /Omenaldia Pasaiari 1972/ Nestor Basterretxea/ Pasaia-Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  5. «Nestor Basterretxeak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina» GipuzkoaKultura (Noiz kontsultatua: 2013-09-27).
  6. Udabgaldua. (2013-10-10). Cronica Errante de Nestor Basterretxea. (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nestor Basterretxea Aldatu lotura Wikidatan