Edukira joan

NML Cygni

Wikipedia, Entziklopedia askea
NML Cygni
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Cygnus
Igoera zuzena 20h 46m 25.6s
Deklinazioa +40° 06′ 59.4″
Itxurazko magnitudea (V)16.60
Ezaugarriak
Mota espektralaM6I
B−V kolore indizea2.0
Zehaztasunak
Masa25-40 M
Erradioa1,650 R
Argitasuna270,000 L
Beste izendapenak
V* V1489 Cyg, RAFGL 2650, IRC +40448
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

NML Cygni edo Cyg NML izar hipererraldoi gorri bat da, eta gaur egun ezagutzen den handiena 1650 eguzki erradio ingururekin. Lurretik 1,7 kiloparsec edo 5500 argi-urteko distantziara dago. Izar hau Neugebauerrek, Martzek eta Leightonek aurkitu zuten 1965ean. NML izena hiru aurkitzaile hauen izenetatik datorkio.

Izar honek ur lurrinezko maserren banaketarekin bat datorren babarrun formako nebulosa asimetriko bat eratzen duen hauts disko bat du bere inguruan. Izar erdierregular aldakor bat da, 940 egun inguruko periodoa duena.

NML Cygni Cygnus OB2 elkarketa osatzen duten izarretako bat da. Cyg OB2 elkarketak ia 2 gradu hartzen ditu zeruan edo ~30 parsec 1,74±0,2 kiloparseceko distantzia batean, gure eguzkitik gertuen dagoen elkarketetako bat delarik. Estimatutako bere masa galera ~ 50 M ⊙ eta 2 × 10 ^ (-4) M ⊙ yr ^ (-1)ekoa da. Izar honen urteroko paralajea 0,62 arku milisegundo ingurukoa da.

NML Cyg oxigenoan aberatsa den izar masibo bat da. Izar honen konposaketa OH irrati igorpenen (1612 MHz) aurkikuntzarekin ezagutarazten hasi zen 1968an (Wilson eta Barrett). H2o, SiO, CO, HCN, CS, SO, SO2 eta H2S bezalako molekulen presentzia ere ondorengo urteetan ezagutarazi zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]