Mixel Burukoa
Mixel Burukoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1930eko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1990eko ekainaren 22a (60 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta otorrinolaringologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Enbata |
Mixel Burukoa, frantsesez Michel Burucoa (Baiona, 1930eko urtarrilaren 11 - ib.,1990eko ekainaren 22a) euskal politikari abertzale bat izan zen, lanbidez otorrinolaringologoa.
1960an, Enbata euskal ikasleen elkarteko lehendakaria zela, Ximun Haran, Mixel Labéguerie, Jean-Louis Davant, Piarres Lartzabal, Mixel Epherre eta Jakes Abeberrirekin batera izen berdineko Enbata aldizkaria sortu zuen, eta 1963ko Aberri Egunez Itsasun Enbata mugimendu edo alderdi politiko abertzalea ere bai. 1967an, Ximun Harani alderdi politiko horretako Idazkaritza Nagusian ordezkatu zuen, 1974an Frantziako Gobernuak alderdia desegin zuen arte. .
1968ko ekainaren 23 eta 30ean alderdi horretako Pirinio Atlantikoen 3. hautes-barrutiko hautagai aurkeztu zen.
1973ko maiatzaren 24ean, aldizkariaren arduradun zen Burukoari isuna ipini eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, 1972ko irailaren eta azaroaren artean aldizkarian argitaratutako bost artikuluetan ustezko frantziar poliziaren aurkako gezurrak jarri izana leporatu baizieten.
1980-1981 artean Baiona eta Iruñea hirien arteko anaitzearen aldeko "Iruña" elkartearen bultzatzailea izan zen.