Edukira joan

Ming hilobiak

Koordenatuak: 40°15′12″N 116°13′03″E / 40.253333333333°N 116.2175°E / 40.253333333333; 116.2175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ming hilobiak
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Imperial Tombs of the Ming and Qing Dynasties
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
National capitalPekin
BarrutiChangping barrutia
Town of ChinaShisanling
Koordenatuak40°15′12″N 116°13′03″E / 40.253333333333°N 116.2175°E / 40.253333333333; 116.2175
Map
Arkitektura
Azalera823 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1004-004
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ming dinastiaren hilobiak Beijing hiritik 40 bat kilometrora daude, Txinako Herri Errepublikan.[1] Bertan lurperatuta daude Ming dinastiako hamahiru enperadore eta gorteko 23 enperatriz, gortesau eta ohaide. Berez, 40 km² baino gehiagoko azalera hartzen duen nekropolia da. Multzoa bailara batean dago, Tianshou mendiaren hegoaldean. Hilobiak 1409. eta 1609. urteen artean eraiki ziren. 2000. urteko uztailean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen, eta 2003. eta 2004. urteetan eremu babestua handitu egin zen. Babes-eremua 338'34 hektarea eta errespetu-eremua 2.365'04 hektarea ditu. Hilobi gehienak oraindik aztertu gabe daude.[2]

Garaiko ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ming dinastiaren garaian, behin hilda, pertsona batek bizirik zegoenean zituen behar berberak izaten jarraitzen zuela uste zen. Horregatik, hilobiak jauregiak balira bezala eraikita daude, Feng shuik markatutako eraikuntza-arauei jarraituz. Kokapena ere Feng shuiaren arabera aukeratu zen: espiritu gaiztoak iparraldetik jaisten omen ziren haize gaiztoen bidez, eta haiek garaitu beharra zegoenez, Jundu mendien oinean, Beijing iparraldean, dagoen haran formako eremu bat aukeratu zen. 40 kilometro koadroko eremu hau mendiek itxita dago, haran lasai batean, eta hortxe eraiki zen mausoleo kolektiboa

Enperadore bakoitzak bere mausoleoa diseinatzen bazuen ere, hilobi guztiek ezaugarri estruktural amankomunak dituzte. Hiru zati desberdin dituzte: lehenengoak sakrifizioak egiteko eraikinak hartzen ditu; ondoren, hilarrien dorrea; azkenik, hilobia, lurpean egina eta hiletak egin ondoren zigilatua gelditzen zena.

Hilobietara sartzeko, bide sakratua dago, 6,4 km-ko pasealekua, XVI. mendean marmolez egindako 12 eskulturez inguratuta. Estatua hauek enperadorearen ohorezko guardiaren ordezkari dira. Hortik Animalien Hiribidera iristen da. Bertan, marmolez egindako animalia erreal edo fantastikoen irudiak ikus daitezke. Bidearen hasieran, Hongxi enperadorearen 9 metroko garaiera duen hilarri bat ikus daiteke. Hilarriaren azpian dortoka baten irudia dago, bizitza luzearen sinboloa. Dragoiaren eta Fenixaren Atean amaitzen da bidea, marmol zuriz egina eta oinarrian baxuerliebe batzuk dituena.

Hamahiru mausoleoen artean Zhu Yijun enperadorearena nabarmentzen da. 1957an lurpetik atera zuten lehena izan zen. Lapurrek ez zuten arpilatu, eta, beraz, barruan objektu ugari aurkitu zituzten. Hilobia lau eraikinez osatuta dago, eta horien artean Lurpeko Hilobia nabarmentzen da, 1.195 m² hartzen dituen eraikina, eta, aldi berean, harriz eraikitako bost jauregiz osatuta dagoena. Eraikuntza lurzoruaren mailatik 27 metrora dago.

Hiilobirik handiena Yongle enperadorearena da. Bertan, enperadoreaz gain, Ren Xiaoxi enperatriza dago lurperatuta. Hilobi honetatik bi kilometrotara, enperadoreari azken bidaian laguntzeko aukeratuak izan ziren bere 16 ohaideen hilobiak daude.

Hilobietan 3.000 objektu baino gehiago aurkitu dira, horietako asko egunero erabiltzen zirenak, hala nola, zetazko soinekoak edo urrez, zilarrez edo jadez egindako apaingarriak.[3]

Hilobi Inperialen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi inperialak ordena kronologikoan daude eta lurperatutako pertsonak zerrendatzen dituzte:

Izena Txineraz/Hanyu pinyin Enperadorea Enperatrizak eta ohaide inperialak Data Irudia Koordenadak
Changling (Txineraz) Yongle Enperadorea Renxiaowen Enperatriza 1424 40°18′5.16″N 116°14′35.45″E / 40.3014333°N 116.2431806°E / 40.3014333; 116.2431806 (長陵)
Xianling (Txineraz) Hongxi Enperadorea 1425 40°18′18.12″N 116°14′15.61″E / 40.3050333°N 116.2376694°E / 40.3050333; 116.2376694 (献陵)
Jingling (Txineraz) Xuande Enperadorea Xiaogongzhang Enperatriza 1435 40°17′54.14″N 116°15′08.52″E / 40.2983722°N 116.2523667°E / 40.2983722; 116.2523667 (景陵)
Yuling (Txineraz) Zhengtong Enperadorea Xiaozhuangrui Enperatriza
Xiaosu Enperatriza
1449 40°18′49.33″N 116°13′55.56″E / 40.3137028°N 116.2321000°E / 40.3137028; 116.2321000 (裕陵)
Maoling (Txineraz) Chenghua Enperadorea Xiaomu Enperatriza
Xiaozhenchun Enperatriza
Xiaohui Enperatriza
1487 40°18′51.60″N 116°13′36.17″E / 40.3143333°N 116.2267139°E / 40.3143333; 116.2267139 (茂陵)
Tailing (Txineraz) Hongzhi Enperadorea Xiaochengjing Enperatriza 1505 40°19′23.33″N 116°12′59.90″E / 40.3231472°N 116.2166389°E / 40.3231472; 116.2166389 (泰陵)
Kangling (Txineraz) Zhengde Enperadorea Xiaojingyi Enperatriza 1521 40°19′10.03″N 116°12′13.40″E / 40.3194528°N 116.2037222°E / 40.3194528; 116.2037222 (康陵)
Yongling (Txineraz) Jiajing Enperadorea Xiaojiesu Enperatriza
Xiaolie Enperatriza
Xiaoke Enperatriza
1566 40°17′18.09″N 116°15′06.05″E / 40.2883583°N 116.2516806°E / 40.2883583; 116.2516806 (永陵)
Zhaoling ((Txineraz) Longqing Enperadorea Xiaoyizhuang Enperatriza
Xiao'an Enperatriza
Xiaoding Enperatriz Alarguna
1572 40°17′28.76″N 116°12′38.55″E / 40.2913222°N 116.2107083°E / 40.2913222; 116.2107083 (昭陵)
Qingling (Txineraz) Taichang Enperadorea Xiaoyuanzhen Enperatriza
Xiaohewang Enperatriz Alarguna
Xiaochun Enperatriz Alarguna
1620 40°18′29.43″N 116°14′01.32″E / 40.3081750°N 116.2337000°E / 40.3081750; 116.2337000 (慶陵)
Dingling (Txineraz) Wanli Enperadorea Xiaoduanxian Enperatriza
Xiaojing Enperatriz Alarguna
1620 40°17′42.43″N 116°12′58.53″E / 40.2951194°N 116.2162583°E / 40.2951194; 116.2162583 (定陵)
Deling (Txineraz) Tianqi Enperadorea Xiao'aizhe Enperatriza 1627 40°17′15.01″N 116°15′35.91″E / 40.2875028°N 116.2599750°E / 40.2875028; 116.2599750 (徳陵)
Siling (Txineraz) Chongzhen Enperadorea Xiaojie Enperatriza
Tian ezkontide noblea
1644 40°16′08.69″N 116°11′32.64″E / 40.2690806°N 116.1924000°E / 40.2690806; 116.1924000 (思陵)

Hamahiru hilobietako batean lurperatuta ez dauden Ming enperadoreak hauek dira: Hongwu enperadorea, Zhu Biao, Kang enperadorea, Jianwen enperadorea, Jingtai enperadorea eta Zhu Youyuan, Xian enperadorea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]