Medusa (mitologia)
- Artikulu hau mitologiako izakiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Medusa (argipena)».
Medusa (mitologia) | |
---|---|
Gorgona | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Fortzis eta Gorgon (en) |
Ama | Zeto |
Bikotekidea(k) | Poseidon |
Seme-alabak | Krisaor eta Pegaso |
Anai-arrebak | Stheno (en) eta Euryale (en) |
Medusa (grezieraz Μέδουσα, Médousa)[1] greziar mitologiako gorgon bat zen, ahizpen artean hilkorra zen bakarra. Brontzezko eskuak zituen, urrezko hegalak eta ilearen ordez sugeak zituen buruan. Izaki beldurgarria zen mitologian, bere begiradarekin harri bihurtzen zituen begiei begiratzen ausartzen zitzaionari. Perseok burua moztu zion, Atena eta Hermes jainkoek lagunduta.
Elezaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medusa emakume eder bat zen, gorgona ahizpetan gizatiar eta hilkor zen bakarra, eta bere bokazioa zen Atena jainkosaren zerbitzari izan honen tenpluan, etimologikoki ere medusa zaindari terminoarekin lotzen delarik.
Bortxaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenpluan zela, ordea, bere edertasun handiak jainkoak erakartzen zituen, eta Poseidon izan zen hurbildu zitzaioenetako bat. Medusak uko egin zion hurbilpenari, birjintasunari eutsi nahi izan zion, baina Poseidonek tenpluan bertan bortxatu eta haurdun utzi zuen.
Honek Atena jainkosaren amorrua piztu zuen eta Medusari zigor bat ezartzea erabaki zuen. Handik aurrera, Medusaren begietara begiratzen zuen edonor harri bihurtuko zen, Afroditak zigorra txikiegi ikusi zuen eta gainera bere ile ederra hainbat sugetan eraldatzea erabaki zuen.
Iraitz Agirre antropologoak ikusi du kasuan "bortxaketaren kulturaren justifikazio antzinako" bat. Bortxatua bilakatzen da gaiztotasunaren paradigma, munstroa; eta bortxaketaren errua, are eme baten begietatik ere (Atenaren juzkua) biktimarena da, ez bortxatzailearena.[2]
Pertseoren misioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medusa munstro bilakatzearekin konforme ez, eta Atenak beste gaizkintza bat ere pentsatu zuen: Pertseo Medusari burua moztera bidaltzea erabaki zuen.
Pertseoren misioa ia ezinezkoa zela jakinik Hermes jainkoak hegan egiteko abilezia emango zioten sandalia batzuk eman zizkion. Sandalia hauek erabilita, Medusa lotan zegoela beregana hegan hurbildu eta burua moztu zion. Medusari burua moztean, Pegaso eta Krisaor erraldoia sortu ziren.[3]
Pertseok Medusaren burua arma gisa erabili zuen beranduago egingo zituen ibilietan.[4]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errefererentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) The American Heritage Dictionary of the English Language. 2019-02-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
- ↑ «Iraitz Agirre: Medusaren mitoa da bortxaketaren kulturaren justifikazio ia aitzinakoena» EITB 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
- ↑ (Ingelesez) Burke, Sarah; Hastings, Christobel. (2018-04-09). «The Timeless Myth of Medusa, a Rape Victim Turned Into a Monster» Broadly (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
- ↑ (Ingelesez) «Classic Literature» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).