Marino Lejarreta
Marino Lejarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marino Lejarreta Arrizabalaga |
Jaiotza | Berriz, 1957ko maiatzaren 14a (67 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Novostil-Helios (en) | 1979-1979 |
Teka | 1980-1982 |
Alfa Lum | 1983-1984 |
Alfa Lum | 1985-1985 |
Artiach | 1986-1987 |
Caja Rural-Seguros RGA | 1988-1989 |
ONCE | 1990-1992 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Berrizko ihia |
Marino Lejarreta Arrizabalaga (Berriz, Bizkaia, 1957ko maiatzaren 14a) euskal txirrindulari profesional ohia da. 1979tik 1992 arte izan zen profesionala, eta guztira 52 garaipen lortu zituen.[1]
Ismael (1953) anaia eta Iñaki (1983-2012) iloba ere, txirrindulari profesionalak izan ziren.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolean, klase handiko txirrindularia zen, iraupen handikoa, hasieran eskalatzailea, baina Italiako egonalditik aurrera, erlojupekoetan ere ederki moldatzen zena, bere armarik hoberenetako bat izateraino. Zazpi taldetan aritu zen: Novostil-Helios, Teka, Alfa Lum, Alpilatte-Olmo, Seat-Orbea, Caja Rural-Orbea eta Once. Once taldearen zutabe nagusitzat har daiteke, taldeko lehen liderra izan baitzen. Bere ibilbidearen zati handi bat Itzuli handietan lehiatzen eman zuen, gehienetan emaitza onak lortuz eta hiruretan etapak irabaziz. Bere kirol ibilbidearen hasieran, batez ere Espainiako Vueltan lehiatu zen, 1982ko Espainiako Itzulia irabazi zuelarik. Italiako Giroa izan zen bere probarik kuttunena, non beti emaitza onak lortu zituen (zazpi aldiz hartu zuen parte eta guztietan amaitu zen lehenengo hamar sailkatuen artean). Bere karreraren amaieran, Frantziako Tourrean ere parte hartzen hasi zen, zenbait alditan, hiru Itzuli handiak amaituz.
Espainiako Vuelta, 1982an irabazi zuen, Ángel Arroyo dopinagatik deskalifikatu izanagatik. Bigarrena amaituz 1983an eta hirugarren 1991an, non bere taldekideak Melchor Maurik irabazi zuen. Horretaz gain, 5. sailkatu zen 1980an eta 1986ko edizioan ere. Denera, bost etapa garaipen lortu zituen.
Italiako Giroan bi etapa garaipen lortu zituen eta podiumera igotzeko oso gertu egon bazen ere, ezin izan zuen lortu. 1984koan eta 1987koan 4. izan zen, 1985ean eta 1987an 5. amaitzu zen, 1983ko edizioan 6. sailkatu zen, 1990ean 7. eta 1989an 10. izan zen.
Frantziako Tourrean etapa garaipen bakarra lortu zuen, baina 5. izan zen 1989an, 10. 1987an, 16. 1988an eta 18.1986an.
Donostiako Klasika hirutan eskuratu zuen, eta 1982an Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabaztetik gertu egon zen, azken kilometroetan ihes egin lortu baitzuen, baina azken txanpan neutralizatua izan zen eta soilik bosgarrena izatea lortu zuen.
1992ko apirilean, Udaberriko Klasikan parte hartzen ari zelarik, sekulako erorikoa izan zuen, lehiatik sei hilabetez urruntzera behartu ziona. Urte bereko urrian Errioxako Itzulian lehiara itzuli zen arren, Lejarretak denboraldi horren amaieran txirrindularitza profesionala utzi zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak eta Munduko txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handia | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 6. | 4. | 5. | — | 4. | — | 10. | 7. | 5. | — |
Frantziako Tourra | — | — | 35. | 37. | — | — | — | 18. | 10. | 16. | 5. | 5. | 53. | — |
Espainiako Vuelta | 30. | 5. | — | 1. | 2. | UT | — | 5. | — | UT | 19. | 55. | 3. | — |
Munduko Txapelketa | — | UT | 15.. | 5. | 25. | 13. | 57. | 56. | 38. | 74. | 11. | 21. | 49. | — |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Itzuliak | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | 34. | 14. | — | — | — | — | — | — | — | 37. | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | 22. | — | — | — | — | |
Kataluniako Volta | — | 1. | 3. | UT | — | — | — | 6. | 9. | 3. | 1. | 2. | 41. | — | |
Euskal Herriko Itzulia | 38. | 3. | 3. | 17. | 3. | 3. | 3. | 11. | 10. | 4. | 8. | 20. | 5. | 31. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | — | — | 9. | — | — | — | — | — | — | — | |
Dauphine Libere | — | 5. | 41. | 25. | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Milan-San Remo | — | — | — | — | 111. | 55. | 33. | — | 114. | 29. | 65. | — | 133. | 146. | |
La Flèche Wallonne | — | — | — | — | — | — | — | — | 28. | — | — | — | 8. | — | |
Liège-Bastogne-Liège | — | — | — | — | 11. | 34. | — | — | 24. | — | — | 42. | 7. | — | |
Donostia Klasikoa | — | — | 1. | 1. | — | — | — | 2. | 1. | 4. | 84. | 10. | 19. | — | |
Lombardiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 3. | 30. | 8. | — | — | |
Ordiziako Klasika | — | — | 1. | — | — | — | — | — | — | 1. | 1. | 2. | — | — | |
Udaberriko Klasika | — | — | — | — | 3. | — | — | 2. | 3. | — | 1. | 3. | — | — | |
Nafarroako Sari Nagusia | — | — | — | 3. | — | — | — | — | — | 3. | — | 3. | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Taldea |
---|---|
1979 | Novostil-Helios |
1980-1982 | Teka |
1983-1984 | Alfa Lum |
1985 | Alpilatte-Olmo |
1986 | Seat-Orbea |
1987-1989 | Caja Rural-Orbea |
1989 | Caja Rural-Paternina |
1990-1992 | ONCE |