Manuel Arostegi
Manuel Arostegi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Elgea, 1758ko martxoaren 24a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Cádiz, 1813ko azaroaren 7a (55 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar horia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Granadako Unibertsitatea : zuzenbide Valladolideko Unibertsitatea : zuzenbide | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Madril |
Manuel de Arostegui Saenz de Olamendi (gaztelaniaz: Manuel de Aróstegui Sáenz de Olamendi) (Elgea, Barrundia, Araba, 1758ko martxoaren 24- Cádiz, 1813ko azaroaren 7) politikari liberala, Cadizko Gorteetan Arabako ordezkaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel Arostegi Elgeako baserritarren familia batean jaio zen, Gebaran, egungo Barrundian. Zuzenbidea ikasi zuen Granadan eta Valladoliden. Amerikara joan zen eta han dirua egin zuen; Txilen, Perun, Mexikon, Kuban. Ameriketatik Andaluziara joan zen eta Cádizera joan zen. Han Zilabizien eta Mehategien Superintendentzia Orokorraren Fiskalaren kargua eraman zuen. 1804an Ana Gorbearekin ezkondu zen.
Iberiar Penintsulako Gerrarekin politikan sartu zen, gerrarekin Euskal Herrian zituen ondareak bahituak izan baitziren. Cádizko Gorteetan, 1810ean, Arabako ordezkari gisa, aritu zen. Aukeraketa hori, ematen zen egoeraren ondorioz, era berezian egin zen: Cádizen bizi ziren arabarren artean aukeratua izan zen zeren eta Araba Frantziar Armadaren menpe baitzegoen.
Arostegik Konstituzioan Arabaren izaera propioa eta, beste lurraldeekin batzekotan, Bizkaia eta Gipuzkoarekin egin beharko zela aldarrikatu zuen. Espainiako 1812ko Konstituzioaren idazkeran parte hartu zuen. Bere sinadura, besteekin batera, behin-betiko testuan agertzen da.[1] 1813ko uztailean berak proposatu zuen Gasteizen gaur egun Andre Maria Zuriaren plazan dagoen Gasteizko guduaren omenezko monumentua altxatzea.[2]
1813an baxa eman zuen diputatu gisa. Urte bereko azaroan hil zen sukar horia gaixotasunak jota.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://books.google.es/books?id=Da1sCeGDMKgC&pg=PA219&lpg=PA219&dq=Manuel+Arostegi+Saenz+de+Olamendi&source=bl&ots=OYoMYwXVn3&sig=ACfU3U0JHRn6Khr7hTmX9OsqmhQzsd7A1A&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwjZ0OPg4snpAhWNAWMBHYVUBrIQ6AEwBnoECA4QAQ#v=onepage&q=Manuel%20Arostegi%20Saenz%20de%20Olamendi&f=false
- ↑ http://barrundia.blogspot.com/2018/09/manuel-de-arostegui-saenz-de-olamendi.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Manuel de Aróstegui Auñamendi Entziklopedian.
- (Gaztelaniaz): Kongresuko diputatuen artxibo historikoa.
- (Gaztelaniaz):Espainiako Historia Errege Akademiaren webguneko biografia.