Edukira joan

Lupus (komikia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lupus (komikia)
Jatorria
Egilea(k)Frederik Peeters
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Hizkuntzafrantsesa
Artikulu hau Komikiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lupus (argipena)».

Lupus Frederik Peeters suitzarrak egindako komiki sorta da, lau alek osatua eta 2003 eta 2006 artean Atrabilek argitaratua.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Espazioan bi lagunek topo egiten dute, Lupus eta Tony, planetaz planeta bidaiatuz eta unibertsoko plazeretaz gozatuz. Laster, hirugarren pertsonaia batek, Sanaa, euren ibilbidea aldatuko du. Lan honetan komikigileak aurreko lan arrakastatsuan plazaratutako kezkak berresten ditu (maitasuna, adiskidetasuna, heriotza, familia,...), zientzia-fikzioaren arlora eramanez.

  • "Lupus 1", Atrabile, 2003.
  • "Lupus 2", Atrabile, 2004.
  • "Lupus 3", Atrabile, 2005.
  • "Lupus 4", Atrabile, 2006.
  • "Lupus" (liburuki integrala), Astiberri, 2011.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]