Luis Federico Leloir
Itxura
Luis Federico Leloir (Paris, Frantzia, 1906ko irailaren 6a - Buenos Aires, Argentina, 1987ko abenduaren 2a) frantses jatorriko biokimikari argentinarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimikako ikasketak Buenos Airesen, Ingalaterran eta Estatu Batuetan egin ondoren, Buenos Airesen hartu zuen bizilekua. Hiri hartako unibertsitateko Biokimika Sailaren zuzendari izan zen 1964az geroztik. Gluzidoen metabolismoan parte hartzen duten gai ugari bakartu zituen. 1970ean, Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]