Lome
Lome | ||
---|---|---|
hiria | ||
Hiriko ikuspegia. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Togo | |
Probintzia | Itsasaldea | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 6°07′48″N 1°12′57″E / 6.13°N 1.2158°E | |
Azalera | 90.000.000 m² | |
Altuera | 10 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 837.437 (2010) 573.000 (1997) 450.000 (1990) 375.499 (1981) 186.000 (1970) 85.000 (1960) 43.000 (1955) 33.000 (1950) 2.188.376 (2022) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) | |
Dentsitatea | 0 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Duisburg, Taipei eta Shenzhen |
Lome[1] (frantsesez: Lomé) Togoko hiriburua da. 2012an, 837.437 biztanle zituen. Gineako Golkoan dago, eta Togoko industria, merkataritza eta administrazio gune garrantzitsuena da.
1898an, Togoland Alemaniako kolonia zenean, hiriburu izendatu eta garatzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran Frantziak eta Britainia Handiak konkistatu ondoren, 1922an Frantziaren kontrolpean geratu zen, 1960an Togok independentzia lortu zuen arte. Ordutik aurrera ere, hiriburua da. 1975ean, Europar Batasunaren eta 46 herrialde afrikarren arteko goi batzarra bertan egin zen, gai ekonomiko eta finantzieroez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lome ewe herriak sortu zuen XVIII. mendean, eta herrixka bat izan zen 1882ra arte, non merkataritza gune garrantzitsu bihurtu zen urte hartan Chico eta Octaviano Olympio anai afro-brasildarrak iritsi zirenean, A. eta F. Swanzy merkataritza konpainia britainiarra ordezkatuz. Lekua ingelesezko Bey Beach izenarekin ezagutzen zen garai hartan.
1880ko hamarkadaren erdialdetik, Togo Alemaniako Inperioko lurralde kolonialaren parte izan zen, Togolandia izenarekin, eta han, 1897an, administrazio kolonialaren egoitza Lomera eraman zuten. Hiriko alde zaharrean oraindik Alemaniako Togoko kolonia garaiko eraikinak daude, esaterako gobernadorearen jauregia edo katedral neogotikoa.
Lehen Mundu Gerraren ostean, Togo Nazioen Elkarteak hartu zuen bere gain, eta zati handi bat Frantziari esleitu zitzaion (hor geratu zen Lome) eta zati txikiago bat Britainia Handiari agintaldi gisa.
Togoko Errepublika independentea 1960an aldarrikaturik, estatu burujabe baten hiriburu bilakatu zen Lome.
1975ean, Lome izan zen Europako Ekonomia Erkidegoaren (EEE orduan, 1993tik EB) eta Afrika, Pazifikoa eta Karibeko estatuen (AKOP estatuak) arteko itun garrantzitsuenetako bat negoziatzeko lekua. Lomeko Hitzarmena esaten zaio hari ondorioz.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kafea, kokoak eta bestelako materialak esportatzeko Togoko gune garrantzitsuena da. Petrolio findegi bat du, eta Togo osoan Interneteko konexioak dituen leku bakarra da.
Togoko unibertsitatea eta aireportua ere berttan daude.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Lome) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38 | 39 | 42 | 43 | 41 | 39 | 38 | 39 | 39 | 39 | 39 | 39 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.1 | 31.9 | 32.1 | 32 | 31.2 | 29.7 | 28.2 | 27.8 | 28.9 | 30.2 | 31.5 | 31.6 | 30.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.9 | 27.8 | 28.1 | 28 | 27.3 | 26.2 | 25.2 | 24.9 | 25.7 | 26.4 | 27.2 | 27 | 26.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 22.8 | 23.8 | 24.2 | 24.1 | 23.5 | 22.8 | 22.3 | 22 | 22.6 | 22.7 | 22.9 | 22.5 | 23 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 16 | 17 | 14 | 16 | 19 | 18 | 15 | 11 | 9 | 9 | 15 | 15 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 8 | 32 | 53 | 101 | 152 | 228 | 81 | 29 | 54 | 84 | 27 | 10 | 859 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 2 | 3 | 5 | 8 | 13 | 17 | 11 | 8 | 10 | 10 | 4 | 2 | 93 |
Hezetasuna (%) | 77 | 79.6 | 80.4 | 81.8 | 83.2 | 85.5 | 85.4 | 87.6 | 86.5 | 85.1 | 82.6 | 82.2 | 83 |
Iturria (1): Climate-Data.org (7m),[2] Weather2Travel (eguzki-orduak eta euria)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Climatebase.ru (hezetasuna),[4] Voodoo Skies (muturreko tenperaturak)[5] |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera demografikoa | |
---|---|
1892 | 1.500 biztanle |
1896 | 2.000 biztanle |
1900 | 3.000 biztanle |
1904 | 4.000 biztanle |
1907 | 6.000 biztanle |
1911 | 8.000 biztanle |
1930 | 15.000 biztanle |
1938 | 18.000 biztanle |
1950 | 33.000 biztanle |
1955 | 43.000 biztanle |
1960 | 85.000 biztanle |
1970 | 186.000 biztanle |
1981 | 375.499 biztanle |
1990 | 450.000 biztanle |
1997 | 573.000 biztanle |
2006 | 737.751 biztanle |
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lome ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Lomeko auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Lometar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emmanuel Adebayor, futbolaria
- Kangni Alem, idazlea
- Gnimdéwa Atakpama, kazetaria
- Christiane Akoua Ekué, idazlea
- Emmanuel Kavi, artista
- King Mensah, musikaria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Climate-Data.org. Climate: Lomé - Climate graph, Temperature graph, Climate table. .
- ↑ Weather2Travel. Lome Climate and Weather Averages, Togo. .
- ↑ Climatebase.ru. Lome, Togo (altitude: 29m). .
- ↑ Voodoo Skies. Lomé, Togo. .
- ↑ 友好城市, 市外办)
- ↑ 国际友好城市一览表.)
- ↑ 友好交流
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).