Edukira joan

Lardero eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lardero eguna, Euskal Herrian zehar Eguen Zuri, Ostegun gizen, Sasikoipetsu, Gizakunde, Lerdo edo Urdelardero izenak hartzen dituena, kristau-tradizioko zenbait herrialdetan Inauterietako jai bat da, Garizuma aurreko azken ostegunean ospatzen dena. Tradizioz, janariari eskainitako eguna da: Garizuman baraua egiten zenez, aurreko egunek ospatzeko azken aukera ematen zuten Pazko Igandera arte.

"Lardero" hitza latinezko "lardum" hitzetik dator ('koipea' edo 'urdaia'), eta Garizuma aurreko egunetan haragia eta urdaia jateko ohiturarekin eta ondorengo baraualdiarekin du zerikusia.

Euskal Herriko jaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoriatzan, herriko umeak baserritar jantzita kalez kale ibiltzen dira abesten. Eskuan "ziria" izeneko hurritz-makilatxo bat daramate, eta hor sartuta txorizoa, urdaia, ogi-zatia, pikua.... Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian, gaur egun balkoietatik karameloak botatzen dizkiete. 1975ean berreskuratu zuen ohitura ikastolak, gurasoen eta aitona-amonen lekukotasunei jarraituz.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DOKUMENTALA Inauteriak Eskoriatzan. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]