Edukira joan

Lankide:Artizarr/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oilo edo oilarra (Gallus gallus domesticus) Gallus gallus azpiespezie bat da, Phasianidae familiakoa. Honen izen arruntak honako hauek dira: oilarra ,arraren kasuan, oiloa, emearen kasuan, eta oilaskoa, subadultoen kasuan. [1]

Planetako hegaztirik ugariena da, hamasei mila milioi baino gehiago direla kalkulatzen baita.

Oilarrak eta oiloak beren haragiagatik eta arrautzengatik hazten dira batez ere. Bere lumak ere aprobetxatzen dira, eta barietate batzuk, oilarren borroketan eta hegazti apaingarri bezala erabiltzeko hazi eta entrenatzen dira.

Hegazti orojalea da. Bere bizi-itxaropena bost eta hamar urte bitartekoa da, arrazaren arabera.

Moko motz eta kurbatua, hegal laburrak eta hanka sendoak ditu. Buruaren goialdean kolore gorrixkako gandor haragitsu bat, mokoaren alboetan zintzilik dauden bi obulu eta luma ugari ere baditu.

Orojalea eta intsektujalea: oiloa orojalea da, animaliak eta landareak jaten baititu, eta intsektujalea da. Datu bitxia da zapore gozoak ez dituztela hautematen eta gaziak ez zaizkiela gustatzen.

Hegan egiteko gaitasuna: gizakiaren esku-hartzeak mugatu du nagusiki. Normalean, arriskuan daudenean bakarrik joaten dira hegaldietara, edo, etxeko oilo "erdi libreen" kasuan, toki garaietara hegan egiten dute, gauetan atseden hartzeko.

Tamaina eta pisua: 40 zentimetro inguruko altuera izaten du eta pisua 2 kilogramo ingurukoa da. Arra (oilarra) baino txikiagoa eta arinagoa da.

Mutu-estazioa: oiloek ekaina eta urria bitartean aldatzen dituzte lumak.

Jokabidea: animalia taldekoiak dira, hau da, taldeka taldekatzen dira eta norabide espezifikorik gabe mugitzen dira.

Lurraldekoak: azpiespezie hori lurraldekoa da, eta hierarkia-ordena bati jarraitzen dio elikagaiak eta atseden hartzen duten lekua banatzeko. Hala ere, oilarra da taldea menderatzen duena, eta oiloak bere burua defendatzen du, horretatik urrun egonez gero.

Populazioa: lurreko planetan populazio handiena duen hegaztia da, gizakiek ematen duten erabileraren ondorioz, non 16.000 milioi ale inguru daudela kalkulatzen den.

Ugalketa: ugalketa garaia udaberriaren eta udaren artean kokatzen da, helburua oilaskoak udak ematen duen beroan jaio ahal izatea baita.

Protuberantzia karunkularrak: gandorra eta buruko lobuluak lumarik gabeko karnoitateak dira. Gainera, lehenengoak gorputzeko tenperatura erregulatzeko aukera ematen die.

Oiloak hegazti lotsatiak, zuhurrak eta zakarrak dira, eguneko ohiturak dituztenak. Etxalde irekietan, erdi basatietan edo basa-herrietan daudenek denboraren % 60 inguru elikagaiak bilatzen ematen dute. Jokabide hierarkikoa dute eta apainketa, hegazkada, deskantsua, inkubazioa, postura eta komunikazioari garrantzia ematen diote.

Oilo mota bakoitzak jokabide desberdinak ditu, izan ere, kondizio desberdinetan bizi dira. Etxeko oiloak lurraldekoiak eta biolento xamarrak izan daitezke. Basatiak aldiz, leku altuetara igotzen dira eta libreagoak dira, hau da, ez dira hain lurraldekoiak. Jaio eta astebetera, hainbat ezaugarri garatzen joaten dira.

Dominantziaren ekintza fisikoa isatsa eta burua altxatzean datza. Menpekotasuna modu kontrajarrian agertzen da, burua eta buztana jaitsiz, makurtuz eta burua alde batera okertuz. Oiloak salbu sentitzen dira oilar baten menpean, eta oilar nagusitik urrun daudenean bakarrik defendatuko dira indarrez. Oilar nagusia hiltzen bada, hurrengoak berehala hartuko du kargua hierarkian.

Oiloek, hegazti askok bezalaxe, gaixotasun-sintomak dituzten beste oilo batzuei erasotzeko joera dute. Beste oilo batean kolore gorria ikusten badute, gainerakoek mokoka egiten diote kalte larriak eraginez.

Oiloen jokabidea hainbat zatitan banatu daiteke: [2]

Egitura sozial hierarkikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte-egitura hierarkikoa oiloen portaera bat da, inguruneko baldintzen (espazioa eta baliabideak) araberakoa izateaz gain, oilo-taldeak osatzen dituzten gizabanakoen kopuruaren araberakoa ere bada.

Oilo nagusiek mokoka egiten diete maila txikiagoko oiloei. Oilarrek baita ere nagusitasun-estrategia bera izan ohi dute. Gainera, pertsona menderatzaileek jarrera oldarkorrak edo mehatxuzkoak izan ditzakete, beraz, estatusa ale bakoitzaren banakako aitorpenaren araberakoa da.

Oilo talde guztiek oilar nagusi bat eta eme ugaltzaile bat baino gehiago dute, “Harem” motako portaera erakutsiz. Hala ere, oilo berberen artean nolabaiteko hierarkia antzematen da, non oilo nagusiak arraren ondoan egiten duen lo eta oilarrak aurkitzen dituen zatirik handienekin elikatzen den, bazkatzen ari diren bitartean. [3]

Apainketan, guruin uropigeoak edo guruinak substantzia oliotsu bat sekretupean gordetzen du, eta horrek lumajea garbitzen laguntzen die.

Guruin hau isatsean dagoenez, oiloek, bere burua, honekin igurtzi ohi dute, eta, ondoren, substantzia, bere gorputz osoan zabaltzen dute, bere mokoa eta buruko lumak erabiliz. Guruin honen jariakinak, bere lumak iragazgaizteko aukera ere ematen die, konposatu hidrofobiko bat baita.[4]

Hegaketa edo hegazkada oiloen portaera bat da, hegoen mugimendu azkar batean datzana. Oiloak bere burua zaintzearekin ere lotzen da, haiei hegoak luzatzen eta sendotzen lagutnzen dielako.

Luma zaharrak kentzeko edo ektoparasitoak identifikatzeko aukera ere ematen diete, eta hauek mokoa erabiliz ateratzen dituzte. Horrez gain, oiloak hankak tolestuta eta burua makurtuta hegaka badabiltza, sumisio-seinaletzat har daiteke, bere bandadaren egitura sozialari lotuta.

Oiloei argi-iturri bat eskaintzen ez bazaie, ez dira aktibo egoten gauean. Are gehiago, ilunabarrean, hegazti hauek atseden hartzeko leku garaiak bilatzen dituzte, ahal izanez gero zuhaitz adarrak edo pertxak, hau, euren arbaso basatien ezaugarria delarik.[5]

Oilo mota desberdinen arteko komunikazioa, oiloen portaera aldatzeko gai da.

Oiloen kasuan, 33 bokalizazio desberdin baino gehiago dokumentatu dira gaur egunerarte, kakareotik hasi eta kantu konplexuagoetaraino. Adibidez, oilo bat muntatzen denean edo arrautzak jartzen ari denean entzun daitezkeenak.

Normalean, oilarrak dira kakaratzen dutenak. Kakareatzeak jokabide antagonikoekin, ugalketarekin lotutako protaerekin edota abisu-seinaleekin zerikusia izan ohi du. Era berean, lurraldeko erakargarritzat edo ohartarazpentzat hartzen da.

Oilarraren kantak eguneko aldi jakin batzuetan jazo daitezke, batez ere egunsentian, egun erdian edo iluntzean; hala ere, noizbehinkako eta ausazko aldietan gerta daitezke.

Emeek lurraren mailan egiten dute habia, leku altuetan edota sastrakak dituzten lekuetan, ahal dela leku ilun, lasai, lehor eta freskoetan.

Portaera horri eutsiko diote, gutxienez, arrautzak leku garaietan jartzen irakasten bazaie edota haztegiek oilategi bertikalak baino ez badituzte.

Oilo batek arrautzak inkubatzen dituen aldiari “Clueque” deitzen zaio, eta oiloa habiaren barruan egoteagatik bereizten da.

Aldi horretan, oiloak pisua gal dezake, baita bularreko eta sabeleko luma batzuk ere. Era berean, horrek gehiago laguntzen die gorputzeko beroa arrautzetara transmititzeko garaian. Aldi hau 20 egun baino gehiagoz luzatu daiteke, non oiloak pasealdi laburrak emango dituen, egunean 15 minutukoak, jateko eta edateko.

Oiloen bizitza zikloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiloak baserrietan bizi ohi diren animaliak dira. Hauek 10 urte eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute eta urtero 300 arrautza baino gehiago jartzen dituzte. Animalia guztiak bezalaxe, oiloek ere bizitza ziklo bat dute eta bizitza ziklo horretan hainbat aldaketa ematen dira. [6]

Oiloak arrautzetatik jaiotzen dira. Behin arrautzak errundakoak, hiru astez gainean jartzen dira berotzeko.

Hiru asteren ondoren, txitak kaskarari hortzaka egiten hasten dira bertatik ateratzeko asmoz eta azkenik bertatik ateratzea lortzen dute.

Txitak jaiotzen direnean hotza izan ohi dute eta berehala oilarrak bere hego azpian berotzen eta zaintzen ditu. Bizirauteko beharrezkoak diren gauzak bere amarengandik ikasten dituzte, adibidez jatea.

Bizitza heldua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei asteren ondoren, txita oilo heldu batean bilakatzen da, emea bada oiloan eta arra bada oilarrean.

Oiloak, arrautzak jartzearen bidez ugaltzen dira, eta arrautza horietatik txitak jaiotzen dira.

Ugalketa urtaroa udaberrian hasten da eta udara arte luzatzen da. Honen helburua txitak udarako tenperatura beroetan jaiotzea da.

Oiloek, egunero, 8 eta 10 egun bitartean arrautza bat jartzen dituzte. Bertan enbrioia garatzen da eta inkubatu egiten dituzte txitak jaio arte. Beroa eman ohi diete eta beraien posizioa hogeita bat egunez txandakatzen dute. Oilo klueka bezala ezaguna da arrautzak jartzeari utzi eta hauek babesteaz arduratzen dena.

Arrautza guztiek aldi berean eklosionatzen ez dutenez, amak txitatzen jarraitzen du txitetako lehena jaio eta bi egunetan zehar. Txitak, jaio eta handik bi edota lau astetara lumak dituzte, eta zortzi astera helduaren lumajea hazten zaie.

Zortzi edo hamar asteren buruan, beren amek taldetik kanporatzen dituzte, eurena osatzeko edo beste batekin bat egiteko.

Bost hilabete dituztenean, heldutasun sexuala lortzen dute, eta arrak izaten dira heldutasun hori lortzen dutenak.

Ugaltze aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztien ugaltze-aparatuak ugaztunen oinarrizko egitura du, baina honek berezitasun batzuk ditu, haietatik bereizten dituenak. Anatomiaren ikerketak aspaldikoak dira, baina ekintza hormonalen mekanismoa,ugalketa-organoen eta jarreraren heldutasuna eta funtzionamendua, oraindik ikertzeko arrazoi garrantzitsuak dira.

Emearen ugaltze-aparatuak hainbat zati ditu: obulutegia, obiduktua, infundibulua, magnuma, istmoa, uteroa eta bagina.

Obulutegia sabelaldeko barrunbearen goialdean kokatzen da, aorta arteria eta atzeko cava zainaren azpian. Giltzurrunaren, birikaren ezkerreko abdomeneko aireko zakuaren gainean dago.

Gonada helduak mahats ale baten itxura du, 7-10 fonikulu daudelako hazteko fasean. Bere ondoan, folikulu txikiagoak eta folikulu hutsak daude, azkar birsortzen direnak. Gorringoaren osagai gehienak gibelak sintetizatutako aitzindarietatik datoz, obulazioa baino 10 egun lehenago, estrogenoek estimulatuta.

Obulazioaren unean, arteriek folikulua elikatzeari uzten diote, eta askatu egiten dira; orduan, pedizeloa puskatu egiten da eta gorringoa obiduktura erortzen da.

Arrosa koloreko hodi zurbil bat bezala da, obulutegitik estolderiara hedatzen dena. Organo hau, fisiologikoki ezberdinak diren lau zatitan bana daiteke: infundibulua, magnuma, istmoa, umetokia eta bagina.

Inbutu forma du eta bere barneko mukosan tolestura batzuk ditu. Horrez gain, arrautzaren gorringoa jasotzeaz arduratzen da. Eremu horretan, espermatozoideen biltegiratzea eta ongarritzea gertatzen da, hau ugaltzailea bada. Giharren uzkurdurek gorringoa magnum aldera eramaten dute. Gainera, gorringoaren gutxi gorabeherako tamainako gorputz arrotz bat gertu jartzen bada, obiduktura garraiatzen da arrautza bat balitz bezala.

Zatirik luzeena da. Bere pareta oso elastikoa da eta tolestura handiak ditu. Guruin jariatzaile asko ditu, gorringoarekin kontaktuan, beren granuluetan oboalbumina, lisozima, obotransferrina eta obomukoidea askatuko dituztenak, zuringoaren % 80 inguru osatzen dutenak.

Magnumak baino diametro txikiagoa du+ mukosaren erreplikazio ez hain nabarmenekin. Istmoan hasten da testazeoko mintzen jariaketa (barnekoa eta kanpokoa).

Poltsa baten forma du, horma muskular lodiekin eta hemen oskolaren eraketa gertatzen da. Arrautzak 18 eta 22 ordu bitartean irauten du, 15 g ur xurgatzen ditu, hainbat elektrolito trukatuz. Horrez gain, proteina, pigmentu eta kutikula estaldura jasotzen du, funtsean lisozimaz osatua. Egonaldiaren amaieran, arrautza indarrez kanporatzen da mukosa inguratzen duen lamuskulatura leunaren bidez.

Atal estu eta muskularra da, aurrekotik uztarketa utterobaginalaren bidez banandua dagoena. Paretak tolesturak ditu, eta eremu horretan arrautzaren errotazioa gertatzen da.


  1. (Ingelesez) Perrins, Cristopher. (2003). Enciclopedia de las aves. Libros Firely.
  2. (Gaztelaniaz) Fernández, Mariana. (2020-10-13). «Comportamiento de las gallinas, estructura social, jerarquía y comunicación» Comportamiento de los seres vivos (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández, Mariana. (2020-10-13). «Comportamiento de las gallinas, estructura social, jerarquía y comunicación» Comportamiento de los seres vivos (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  4. (Gaztelaniaz) Fernández, Mariana. (2020-10-13). «Comportamiento de las gallinas, estructura social, jerarquía y comunicación» Comportamiento de los seres vivos (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  5. (Gaztelaniaz) Fernández, Mariana. (2020-10-13). «Comportamiento de las gallinas, estructura social, jerarquía y comunicación» Comportamiento de los seres vivos (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  6. Ciclos de vida-La Gallina. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).