Edukira joan

Krisantemo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krisantemo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
SubfamiliaAsteroideae
Generoa Chrysanthemum
Espezieak
Ikusi testua

Krisantemo edo urrelili (Chrysanthemum) Asteraceae familiako genero baten izen arrunta da. Jatorriz, Asiakoa eta Europaren ipar-ekialdekoa da.

Chrysanthemum generoko espezieak landare hostoiraunkorrak dira. 50-150 cm-ko garaiera izatera heltzen dira. Hosto gingildunak eta lore-buru handiak izaten dituzte. Loreak zuriak, horiak eta arrosa kolorekoak izan ohi dira. Berez, egun-argia mozten hasten denean ematen dute lorea, hau da, ipar hemisferioan, azaroan, eta, hego-hemisferioan, aldiz, apirila-ekainean; gaur egun, ordea, urte osoan lorarazten dituzte helburu komertzialetarako.

Lineok jarri zion izena, grezierako chrysos (urrezko) eta anthemon (lorea) hitzak elkartuta. Euskaraz, hain zuzen, krisantemo edo urrelili deritzo Chrysanthemum generoko landare-espezie arruntari.

Txinan landatu zituzten lehenbizikoz Chrysanthemum generoko espezieak, K.a. XV. mendean, hain zuzen ere. Txinako eta Asiaren ekialdeko artean, lau lore nobletako bat da, orkidea, banbu eta haran-lorearekin batera. Uste da VIII. mendean eraman zituztela Chrysanthemum generoko landareak Japoniara. Nolanahi ere, Japoniako Inperioko zigilua irudikatzeko hautatu zuen enperadoreak, eta Japoniako lore nazionala da, gaur egun. Europara XVII. mendean ekarri zuten.

Asiako zenbait lekutan, urrelilien lore zuri eta horiak erabiltzen dituzte edari gozo bat egiteko: krisantemo-tea. Maiz edaten dute gosaltzeko, eta medikuntzan ere erabiltzen da, gripea sendatzeko, adibidez.

Chrysanthemum generoaren barnean, berrogeita hiru espezie onartzen dira:[1]

  1. Chrysanthemum ×grandiflorum Ramat.
  2. Chrysanthemum ×rubellum Sealy
  3. Chrysanthemum abolinii (Kovalevsk.) H.Ohashi & Yonek.
  4. Chrysanthemum achillaea L.
  5. Chrysanthemum alabasicum (H.C.Fu) H.Ohashi & Yonek.
  6. Chrysanthemum brachyanthum (C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  7. Chrysanthemum chalchingolicum Grubov
  8. Chrysanthemum coreanum (H.Lév. & Vaniot) Nakai
  9. Chrysanthemum decaisneanum N.E.Br.
  10. Chrysanthemum delavayanum H.Ohashi & Yonek.
  11. Chrysanthemum dichrum (C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  12. Chrysanthemum fastigiatum (C.Winkl.) H.Ohashi & Yonek.
  13. Chrysanthemum gracile (Hook.f. & Thomson) H.Ohashi & Yonek.
  14. Chrysanthemum grubovii (Muldashev) H.Ohashi & Yonek.
  15. Chrysanthemum horaimontanum Masam.
  16. Chrysanthemum hypoleucum (Y.Ling ex C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  17. Chrysanthemum indicum L.
  18. Chrysanthemum junnanicum (Poljakov) H.Ohashi & Yonek.
  19. Chrysanthemum kinokuniense (Shimot. & Kitam.) H.Ohashi & Yonek.
  20. Chrysanthemum kokanicum (Krasch.) H.Ohashi & Yonek.
  21. Chrysanthemum konoanum Makino
  22. Chrysanthemum marginatum (Miq.) N.E.Br.
  23. Chrysanthemum mawei Hook.f.
  24. Chrysanthemum maximum L.
  25. Chrysanthemum miyatojimense Kitam.
  26. Chrysanthemum morifolium Ramat.
  27. Chrysanthemum multifidum Desf.
  28. Chrysanthemum nitidum (C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  29. Chrysanthemum parvifolium Chang
  30. Chrysanthemum przewalskii (Poljakov) H.Ohashi & Yonek.
  31. Chrysanthemum purpureiflorum H.Ohashi & Yonek.
  32. Chrysanthemum ramosum (C.C.Chang) H.Ohashi & Yonek.
  33. Chrysanthemum rhombifolium (Y.Ling & C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  34. Chrysanthemum roborowskii (Muldashev) H.Ohashi & Yonek.
  35. Chrysanthemum shihchuanum H.Ohashi & Yonek.
  36. Chrysanthemum shimotomaii Makino
  37. Chrysanthemum trilobatum (Poljakov ex Poljakov) H.Ohashi & Yonek.
  38. Chrysanthemum tripinnatisectum (Y.Ling & C.Shih) H.Ohashi & Yonek.
  39. Chrysanthemum vestitum (Hemsl.) Stapf
  40. Chrysanthemum vulgare (L.) Bernh.
  41. Chrysanthemum yoshinyanthemum Makino
  42. Chrysanthemum zawadskii Herbich

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman o izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]