Edukira joan

Kotxorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kotxorro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
GeneroaMelolontha
Espeziea Melolontha melolontha
(Linnaeus, 1758)

Kotxorroa (Melolontha melolontha) Scarabaeidae familiako koleopteroa da. Europa osoan bizi den intsektu hau uzten izurri nagusienetariko bat da.

Intsektu marroi gorrixka da, 3 cm inguru luzea (Melolontha melolontha). Tankeraz labezomorroaren antzekoa da, ipurluzeagoa hura baino, eta kolorez gorrixka. Antena bakoitzaren puntan haizemaile modura zabaltzen dituen zazpi luzakin izaten ditu arrak. Emeak antena laburragoak ditu, sei luzakinekoak. Larba garaian lurpean bizi da, eta artearen zainak jaten ditu batez ere; heldutan berriz zuhaitzen hostoetan ibiltzen da eta haiek janez elikatzen da. Kalte handiak egin ditzake zuhaitzetan. Europa guztian dago zabaldua.



Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]