Edukira joan

Kateto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irudi honetan a eta b katetoak dira.

Kateto bat (grekotik Κάθετος, kathetos ('bertikala, perpendikularra') ) hiruki zuzen batean angelu zuzena partekatzen duten bi aldeetako bat da. Kontrakoa den aldeak hipotenusa izena hartzen du.

Katetoen propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

beteko da.

  • Triangelu zuzen baten edozein kateto hipotenusaren altuera baino luzeagoa izango da. Hau da, ondoko irudian hipotenusaren aurreko erpina (C)- k duen altuera, Ctik c-rekiko perpendikularra den zuzen bat izango da. Zuzen hori beti izango da edozein kateto baino laburragoa.
  • c hipotenusa eta a eta b katetoak elkarren arteko lehenak izanik, hipotenusa eta katetoetako bat bakoitiak badira beste katetoa bikoitia izango da.
  • Triangelu zuzen batena, edozein katetok betetzen du altuera funtzioa, beste katetoa oinarri izendatzen bada.

Kateto baten luzera kalkulatzeko hainbat formula daude:

Kateto bat eta hipotenusa edukita

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirukiaren kateto bat eta hipotenusa badugu honako formula hau erabili daiteke:

Formula hau pitagorasen teorematik aterata dago, , katetoetako bat bakanduz lortu daiteke.

Kateto bat eta angelu bat edukita

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiruki baten angeluek 180º batzen dituztenez angelu zuzena ez den angelu bat edukita guztien balioa zein den kalkula daiteke. Gainera bi katetoren arteko erlazioa tangentearen balioa denez kalkulua erraza da.

Duguna hipotenusa balitz sinua eta kosinua erabili daiteke:

Kasu guztietan sinua, kosinua eta tangentea ezagututa, kontrako funtzioa erabili daiteke angelua ezagutzeko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]