Edukira joan

Karratutxoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karratutxoen jokaldi bat: A jokalariak irabatezn B jokalariak baino karratutxo gehiago egin duelako.

Karratutxoak bi jokalariren artean paper eta arkatzez joka daitekeen buru-jokoa da.

Puntuz osatutako sare batean, jokalariek ondoz ondoko puntuak lotzen dituzte txandaka marra bertikal edo horizontal batez. Jokalari bakoitzak bere kolorea erabiltzen du bere marrak jartzeko. Marra batek karratu bat ixten duenean, karratua itxi duen jokalariak ikur batez (bere izenaren lehen letra, esaterako, edo batak borobila eta besteak gurutzea eginez) adierazten du karratua berea dela eta gainera beste marra bat jartzen du. Jokalariek ezin dute "paso" egin, alegia, behartuak dira beren txandan marra bat egitera.

Puntu sarea karratuz bete denean, jokalari bakoitzak bere karratu kopurua zenbatzen du eta karratu gehien duenak irabazten du. Berdinketa badago, bigarren jokalariari ematen ohi zaio garaipena, lehenengo jokalariak lehenengo mugimendua egiteko duen abantaila kontuan hartuz.

Jokalariek erabakitzen dute aurretik nolako puntu sarean jokatuko den. Puntu sareak hainbat tamaina eta eite izan dezake, baina 6×6 karratuko sare bat nahikoa da jokoari mami guztia hartzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]