Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa
Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa Нагорно-Карабахская автономная область Дағлыг Гарабағ Мухтар Вилајәти Dağlıq Qarabağ Muxtar Vilayəti Լեռնային Ղարաբաղի Ինքնավար Մարզ | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1923 – 1991 | |||||||||||
Azerbaijango SESaren oblast autonomoa | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Stepanakert | ||||||||||
Biztanleria | 162.181 | ||||||||||
Azalera | 4.338 km² | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa (errusieraz: Нагорно-Карабахская автономная область, НКАО; azerbaijaneraz: Дағлыг Гарабағ Мухтар Вилајәти, ДГМВ/Dağlıq Qarabağ Muxtar Vilayəti, DQMV; armenieraz: Լեռնային Ղարաբաղի Ինքնավար Մարզ, ԼՂԻՄ) Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan zegoen oblast autonomo bat izan zen, gehiengo armeniarrekoa. Robert Serviceren arabera 1921an Josif Stalinek (garaian Nazionalitateen Komisarioa zena) Nakhitxevaneko Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa eta Karabakh Azerbaijanen sartu zituen Turkia eta Sobietar Batasunaen harremanek bultzatuta. Turkia arazorik izan ez balitz ziurenik Stalinek Karabakh Armeniaren esku utziko luke. 1923ko uztailaren 7an Karabakh Garaiko Oblast Autonomoa eratu zen. Karl R. DeRouenen arabera Armeniatik bereizten zuen lur eremu txikia hala mantendu zen enklabe bat izan zedin. Audrey L. Altstadten arabera mugak marraztu ziren armeniar gehiengoa zuten herriak barruan uzteko eta ahalik eta gehien kanpoan uzteko azeriar herriak, ziurtatzeko armeniarrak gehiengo zirela oblast honetan.
SESBen apurketarekin batera gerra sortu zen eskualde honetan, Karabakh Garaiko gerra izenarekin ezagutzen dena. 2023rarte de jure Azerbaijanen esku zegoen eskualde hau de facto independientea zen eta Karabakh Garaiko Errepublika izena zuen, nahiz eta ez zuen inoiz lortu nazioarteko onarpenik.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mardakert raiona (KGOA)
- Martuni raiona (KGOA)
- Shusha raiona (KGOA)
- Askeran raiona (KGOA)
- Hadrut raiona (KGOA)