Kaduzeo
Kaduzeo hitza grezierazko κηρυκειον hitzetik dator, "olibondozko haga girlandekin apaindua" esan nahi duena. Haga hau beti eramaten zuten heraldoek, Merkurio heraldo bat eta jainkoen mezulari zenez erromatar mitologian, bereziki kaduzeoaren ezaugarria ematen zaio. Baina, kasu honetan, girlandak bi sugerengatik ordeztuak dira, fabularengatik: Merkuriok bi suge borrokatzen ikusi zituen eta modu baketsuan banandu zituen kaduzeoarekin. Sugeek, une horretan bertan borrokatzeari utzi zioten eta banandu egin ziren.
Kaduzeoko elkarlotutako bi sugeek, 8 zenbakia irudikatzen dute, indar antagonikoen arteko orekaren ikur ere badira. Gainera, birsortze eta infinitozko betiereko oinarrizko mugimendu kosmikoa irudikatzen dute. Infinitoaren bertikalitate formala da.
Batzuetan, medikuntzan erabilitako Eskulapioren hagarekin nahasten da.
Greziar mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologiaren arabera, kaduzeoa, Apolok Hermesi oparitu zion bastoi bat zen, Pan jainkoaren txirularen truke, siringaren truke, kaduzeoa, Olinpoko jainkoen heraldoaren ikur bihurtuz.