Justin Bieber
Justin Drew Bieber (Ontario, Kanada, 1994ko martxoaren 1a - ) kanadar abeslaria da. 2009ko udan One time izeneko abestia kaleratu zuen, abestia herrialde askotan gehien entzundako abestien zerrendan zegoen. Abestiaren ondoren bere lehenengo albuma kaleratu zuen 2010eko martxoaren 23an, My World. Albumaren arrakasta Baby abestiari zor zaiola esan dezakegu. 2010eko udan bere lehenengo bira egin zuen, My World Tour
Pattie Mallette-k, bere ama ezkongabeak, hezi zuen. Pattie, 18 urte zituela, haurdun geratu zen, eta hainbat lanetan aritu zen bere familia mantendu ahal izateko.
Bieberrek oraindik mantentzen du kontaktua bere aitarekin, Jeremy Bieber, beste emakume batekin ezkondu eta bi seme izan zituena. Justinen aitaren alde bateko birraitona alemaniarra zen. Aldiz, beste aldeko arbasoak ingelesak eta irlandarrak ziren. Bere ama franko-kanadarra da.
Haurtzaroan hockey, futbol eta xakean interesa erakutsi zuen, baina bere nahi musikalak beti berarentzat utzi zituen. Urteetan zehar pianoa, bateria, gitarra eta tronpeta jotzen ikasten hasi zen.
Karrera musikalaren hasiera
12 urte zituela, Stratfordeko kantu lehiaketa lokal batean parte hartu zuen, non bigarren postuan irabazi zuen "So Sick" abestia abestuz, Ne-Yo abeslariarena. Bere amak lehiaketaren bideoa, familiak eta lagunak ikusi ahal izateko ,YouTube-ra igotzea erabaki zuen, eta 2008an Bieber abesten agertzen zen zenbait bideo gehiago igo zituen. Scooter Braunek, So So Def -ko marketin zuzendari ohia ustekabean ikusi zuen 2008ko bideoetako bat Interneten, beste musika artista baten bideoak bilatzean. Harriturik, Bieber bideoan abesten ari zen antzokia eta bera eskola bilatu zuen, eta azkenik, bere amarekin harremanetan jarri zen. Amak, bere elizako artzainekin otoitz egin eta beharrezko laguntza jaso ondoren, 13 urte zituela, Braunekin Atlanta, Georgia -ra bidaiatzea utzi zion, bere lehen demo grabatzeko. Hurrengo astean, Usherri berarekin interesa piztu zitzaion, eta Bieberek Braun eta Usherren artean sorturiko enpresarekin, Raymond Braun Media Group (RBMG), kontratu bat sinatu zuen. Bieberrek eta bere amak Atlantara mugitzea erabaki zuten, Usher eta Braun-en bizilekua zelako.
My World (2009)
Bere lehen abestia, «One Time», irratian estreinatu zen bere lehen diskoa grabatzen ari zenean. 2009ko uztailean, abestia Kanadako Hot 100-ko hamabigarren postura iritsi zen. Urte horretako udazkenean nazioarteko merkatuetan arrakasta handia izan zuen.
My World deituriko bere lehen diskoa 2009ko azaroaren 17an kaleratu zuen. Disko horretako «One Less Lonely Girl», «Love Me» eta «Favorite Girl» deituriko 3 abestiak iTunes Storen soilik argitaratu ziren hasieran, eta Billboard Hot 100eko lehen berrogei postuetara iristea lortu zuten.
My World 2.0 eta My Worlds Acoustic (2010)
2010eko urtarrilean "Baby" argitaratu zuen, My World 2.0-ren lehenengo abestia, eta oso arrakasta handia lortu zuen. Geroago, "Never Let you Go" eta "U Smile" abesti digitalak, Estatu Batuetan Billboard Hot 100 zerrendako lehen hogeita hamar postuetara iritsi ziren. 2010eko uztailean, New Yorken ,bere bigarren diskoa grabatzen hasi zen. 2010eko irailaren 12an MTV Video Music Awards-en sarietan errebelazio artista bezala sariztatuta izan zen eta zenbait abesti abestu zituen. Hurrengo hilabetean, My Worlds Acoustic deitutako disko akustiko bat argitaratuko zuen berria eman zuen. Albumak aurreko albumetako abestien bertsio akustikoak ditu.
Under the Mistletoe eta Believe (2011-2012)
2011ko azaroaren 1ean "Under the Mistletoe" izeneko bigarren diskoa argitaratu zuen. Lehenengo astean, 210.000 kopia saldu zituen. Urte hartan, Forbes aldizkariak mundu osoko hirugarren eragile ospetsuena izendatu zuen, Lady Gaga eta Oprah Winfrey-ren atzean. Urte amaieran Bieberek Believe izeneko hirugarren diskoaren grabazioa hasi zuen
Gaur egun
My World izeneko diskoa bere lehenengo lana izan zen, bigarrenaren aurrerapena, eta orain bere bigarren lana kaleratu du, My World 2.0. Lehenengo zatia 2009ko azaroaren 17an kaleratu zen eta bigarren partea 2010eko martxoaren 23an. Abesti gehienak gazteen maitasunari egiten diote erreferentzia. Albumak kritika positiboak jaso zituen eta Estatu Batuetan 6. postuan egon zen. Lehenengo astean 137.000 kopia saldu zituen. Baina Kanadako zerrendetan 1. postuan egon zen eta urrezko diskoa izatea lortu zuen lehenengo astean. Hilabete bat geroago platinozko diskoa izatea lortu zuen. Bi hilabete geroago Estatu batuetan Platinozko diska izatea lortu zuen, milioi bat kopia baino gehiago salduta.
Lehenengo albunaren lehen abestiaren aurrerapena, One Time, 2009ko ekainaren 5an kaleratu zen. Bigarren abestia, One Less Lonely Girl, 2009ko urriaren 6an kaleratu zen. Hirugarrena, Love Me, urriaren 26an kaleratu zen, eta laugarrena, Favourite Girl, azaroaren 3an kaleratu zen.
Diskografia
- My World (2009)
- My World 2.0 (2010)
- Under the Mistletoe (2011)
- Believe (2012)
- Purpose (2015)
- Changes (2020)
- Justice (2021)
Polemikak
Justin Bieber hainbat polemiketako protagonista izan da bere portaera zentsuragarriengatik. 2013ko uztailean, Toronton zegoen hotel gelaren balkoitik bere jarraitzaileei txistua botatzen harrapatua izan zen. Bieberek, bere lehen atxiloketaren aurretik, 2014an, munduan zehar legearekiko topaketa asko izan ditu, 2012an bere auzoan gidatze imprudentea izateagatik salatu zutenean, adibidez. 2014ko urtarrilaren 9an, bere bizilagun batek bere etxera arrautzak botatzeagatik eta mila euro ingurutan baloratutako hondamendiak eragiteagatik salatu zuen. 2014ko urtarrilaren 23an, Justin Miami Beach-en atxilotu zuten, Khalil abeslariarekin batera, intoxikaturik gidatzen ari ziren susmopean. Poliziak ziurtatu zuen Bieberek alkohola, marihuana eta errezeta botikak kontsumitu izana onartu zuela. US$ 2.500ko bermea ordaindu eta gero askatu zuten.