John Malkovich
John Malkovich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Christopher, 1953ko abenduaren 9a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Cambridge |
Talde etnikoa | Serbian Americans (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Glenne Headly (1982 - 1988) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinois State University (en) Eastern Illinois University (en) Benton Consolidated High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea, antzerki zuzendaria eta moda-diseinatzailea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
John Gavin Malkovich (Christopher, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1953ko abenduaren 9a) aktorea, ekoizlea, zinema-zuzendaria eta moda-diseinatzailea da. Antzezle lanetan, oso paper desberdinak egiteko gaitasuna du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Easterneko Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, Steppenwolf Theatre Company antzerki-taldea sortu zuen. Ondoren Chicagora joan zen, eta han era guztietako lanak egin behar izan zituen bizibidea ateratzeko (etxeak pintatu, autobus bat gidatu), baina antzerkia utzi gabe betiere. Sei urtean berrogeita hamar lan baino gehiago antzeztu zituen.
1970eko hamarraldian New Yorka joan zen, eta han antzerkian jarraitu zuen, eta aldi berean zinemako zenbait pertsonaia egin zuen. Ospea 1982. urtean etorri zitzaion, True West lanarekin. Hainbat sari jaso zituen lan hari esker. Urtebete lehenago Balm in Gilead lanagatik Joseph Jefferson saria jaso zuen. Hala ere, Malcovich zinema-lanengatik egin zen ospetsu.
Zineman egin zituen lehenengo lanetako bat Killing Fields (1984, Isiltasunaren garrasiak) lana izan zen. 1988an Stephen Frearsek zuzendu zuen Dangerous liaisons (Harreman arriskutsuak) laneko Valmot bizkonde gaizto dotorearen papera egin zuen. Film horren ondoren Zeru babeslea (1990, Bernardo Bertolucci) eta Lilura gaia (1991, Michael Linsy-Hogg) egin zituen. Woody Allenen Itzalak eta lainoa (1991) filmean lan txiki bat egin ondoren Arratoiei eta gizakiei buruz (1992, Gary Sinise) lanean parte hartu zuen.
Malcovichen beste lan aipagarri batzuk hauek dira: Hodeietatik haratago (1995, Michelangelo Antonioni), Dama baten erretratua (1996, Jane Champion), Kondenatuak airean (1997, Simon West), Rounders (1998, John Dahl), Burdinazko mozorroa zuen gizona (1998, Randall Wallace).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenduri gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johnny Loves Bobby (1989)
- Strap-Hanging (1999)
- The Dancer Upstairs (2002)
- Hideous Man (2002)
- Blazing Satchels (2008)
- Lady Behave
Gidoilari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hideous Man (2002)
Ekoizle gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Accidental Tourist (1988) (ekoizle nagusia)
- Ghost World (2001)
- The Dancer Upstairs (2002)
- The Libertine (2004)
- Kill the Poor (2006)
- Art School Confidential (2006)
- Juno (2007)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Malkovich |
- John Malcovich aktorearen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)