John Giheno
Itxura
John Giheno | |||
---|---|---|---|
1997ko martxoaren 27a - 1997ko ekainaren 2a ← Julius Sungmen Chan (en) - Julius Sungmen Chan (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1949 | ||
Herrialdea | Papua Ginea Berria | ||
Heriotza | Port Moresby, 2017ko martxoaren 20a (67/68 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | People's Progress Party (en) |
John Giheno (1949 – Port Moresby, 2017ko martxoaren 20a) papuagineaberritar politikaria izan zen. Papua Ginea Berriko jarduneko lehen ministroa izan zen 1997ko martxoaren 27tik ekainaren 2ra.
Julius Chan lehen ministroak 1997an dimisioa eman zuen, Bougainville uharteko matxinoen aurka borrokatzeko mertzenarioak erabili zituela jakin ondoren. Herrialdeko militarrak matxinatu egin ziren eta istiluak izan ziren Bougainvillen, eta Chanek dimisioa eman zuen.
Gobernuak John Giheno Meatze eta Petrolio ministroa aukeratu zuen gobernu baten buru izateko hauteskundeak egin arte. 2017ko ekaineko hauteskundeetan Gihenok Parlamentuko eserlekua galdu zuen.