Jerome K. Jerome
Itxura
Jerome K. Jerome | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jerome Klapka Jerome |
Jaiotza | Walsall, 1859ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Northampton, 1927ko ekainaren 14a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Oxfordshire |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Georgina Elizabeth Henrietta Stanley Marris (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Marylebone Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, umorista, antzerkigilea, autobiografialaria, eleberrigilea, prosalaria, aktorea eta saiakeragilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
jeromekjerome.com | |
|
Jerome Klapka Jerome (Walsall, Staffordshire, Ingalaterra, 1859ko maiatzaren 2a - Northampton, Ingalaterra, 1927ko ekainaren 14a) britainiar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanbide askotan aritu ondoren, kazetari gisa lan egin zuen Home Chimes egunkarian. The Idler hilabetekaria eman zuen argitara 1892-1897 urteetan, eta To-day astekariaren zuzendari izan zen urte bertsuetan (1893-1897).
Umorezko idazle britainiar nagusietako bat izan zen, Idle Thoughts of an Idle Fellow (1886, Nagi baten pentsamendu nagiak) eta Three men in a Boat (1889, Hiru gizon ontzian) lanei esker. Autobiografia-eleberri bat ( Paul Kelver, 1902) eta oroitza-liburu bat (My Life and Times; 1926, Nire bizitza eta nire garaia) idatzi zituen halaber.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome K. Jerome |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.