Jeff Koons
Jeff Koons | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | York, 1955eko urtarrilaren 21a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ilona Staller (1991ko ekainaren 1a - 1994) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maryland Institute College of Art (en) School of the Art Institute of Chicago (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Ed Paschke (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, argazkilaria, installation artist (en) eta diseinatzailea |
Lantokia(k) | Munich Sarasota Chicago Baltimore eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Andy Warhol eta Marcel Duchamp |
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Pop Artea Postmodernitatea Arte kontzeptuala Minimalismoa |
Genero artistikoa | izadi hila arte publikoa |
jeffkoons.com | |
Jeffrey 'Jeff' Koons (York, Pennsylvania, 1955eko urtarrilaren 21a) AEBetako artista ezagun bat da. Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean egindako Puppy lanagatik da Euskal Herrian ezaguna, eta munduan, hori bezalako gai popular eta askotan hutsalen inguruan egindako lanengatik; adibidez, animalia-globoen erreprodukzioak, altzairu herdolgaitze distiratsuan egina. New Yorken eta bere jaioterrian Yorken, Pennsylvanian, bizi da eta bertan lan egiten du.
Bere lanak prezio ikaragarri garestietan saldu izan dira enkanteetan eta inoiz prezio errekorra ere lortu duen artista da. bat[1]. Kritikariak ez datoz bat esatean ea Koons serioa den ala garrantzirik ba ote duen artearen historian, kitsch hutsa dela ere esan izan diote, zinikoa eta auto-marketinean zenrtatua. Koonsek esana da ez dela ezkutuko esanahirik bilatu behar bere lanetan, eta ezkutuko kritikarik ere ez dagoela[2].
1990eko hamarkadan ezkondua egon zen Ilona Staller Cicciolina aktore porno italiarrarekin, eta hura irudi gisa erabili izan zuen zenbait lanetan. Horietakoren bat ikusgai egon zen Guggenheim Bilbao Museoaren irekieran, nahiz eta haren oroitzapen argiena Puppy txakurtxoa den, eta baita metalezko tulipa distiratsuen obra ezagun bat ere, kanpoaldetik ere ikusgai dagoena hori ere[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Altzairuzko tulipak, Bilboko Guggenheim Museoan.
-
Puppy, Bilboko eskultura ezaguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Tully, Kathryn. «The Most Expensive Art Ever Sold At Auction: Christie's Record-Breaking Sale» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- ↑ AFP news agency. (2008-09-16). Jeff Koons brings pop art revolution to Versailles. (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- ↑ (Ingelesez) «Idi-bihotzak - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).