Janieve Russell
Janieve Russell | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2022) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Manchester, 1993ko azaroaren 14a (30 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Jamaika | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hesilaria eta abiadura-lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Janieve Russell (1993ko azaroaren 14a) Jamaikako atleta da, 400 metro hesietan eta 400 metroetan lehiatzen dena. Proba bakoitzeko bere marka pertsonalak 53,08 segundo eta 51,17 segundo dira, hurrenez hurren. 2014ko Commonwealth-eko Jokoetan 400m hesietan brontzezko domina eta 4×400 metroko erreleboetako urrezko domina lortu zituen. 2018ko Commonwealth-eko Jokoetan 400 metro hesiak irabazi zituen 54,33 segundoko denboran.
Russellek arrakasta handia izan zuen gazte eta junior mailako atleta gisa. Bederatzi aldiz urrezko domina izan zen CARIFTA Jokoetan eta urrezko domina bikoitza izan zen 2012ko Atletismoko Junior mailako Munduko Txapelketan, 400 metro hesietan eta 4 × 400 m erreleboan irabazi zituen. 2010eko Atletismoko Junior mailako Munduko Txapelketan ere erreleboen domina irabazi zuen eta 2010eko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 2019. urtean Dohan egin ziren Atletismoko Munduko Txapelketan, errelebo mistoarekin zilarra lortu zuen eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen 4x400m-ko emakumezkoen erreleboarekin.
Heptatloian ere parte hartu du eta 2011ko Jamaikako txapeldun izan zen proban.
Marka pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 400 metro hesiak - 53,08 s (2021)
- 200 metro - 23,43 s (2018)
- 400 metro - 51,17 s (2016)
- 800 metro - 2:11,5 h min (2015)
- 100 metro hesiak - 13,80 s (2012)
- 300 metro hesiak - 41,30 s (2009)
- Altuera jauzia – 1.80 m (2009)
- Luzera jauzia – 6.20 m (2010)
- Jaurtiketa – 10.86 m (2011)
- Xabalina jaurtiketa – 33.96 m (2011)
- Pentatloia – 3825 puntu (2010)
- Heptatloia - 5361 puntu (2011)
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 4x400m | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha Qatar | 4x400m mistoa | |
Commonwealth Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Glasgow Eskozia | 400m hesiak | |
2014 | Glasgow Eskozia | 4x400m | |
2018 | Gold Coast Australia | 4x400m | |
2018 | Gold Coast Australia | 400m hesiak | |
Kontinental Kopa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Ostrava Txekiar Errepublika | 400m hesiak |