Jacques Tourneur
Jacques Tourneur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Thomas |
Jaiotza | Parisko 12. barrutia eta Paris, 1904ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bergerac, 1977ko abenduaren 19a (73 urte) |
Familia | |
Aita | Maurice Tourneur |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, aktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
|
Jacques Tourneur (1904ko azaroaren 12a - 1977ko abenduaren 19a), Frantzian jaiotako zinema zuzendaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan eman zituen bere bizitzako urte gehienak eta han ere sortu zuen bere filmografiako zatirik handiena. Umetan, 1913. urtearen inguruan, aitak AEBetara eraman zuen; zinema zuzendaria zen aita, Maurice Tourneur, eta gertutik hainbat lanen filmazioa ezagutu ahal izan zuen Jacques gazteak. 1925ean Frantziara itzuli ziren, eta zinemari ekin zion. Aurreneko lana 1931ko film laburra da (Tou ca ne vaut pas l'amour) eta 1934an ostera ere Hollywooden da, orain zuzuendari lanei ekiteko prest. MGMkoekin sinatu zuen eta bigarren unitatearen zuzendari jardun zuen A Tale of Two Cities filmean. Orduantxe ezagutu zuen Val Lewton ekoizlea, zeinak handik urte batzuetara RKO estudioetan lan egiteko deitu zuen. 1942an Tourneurrek Cat People zuzendu zuen, beharbada bere lanetan arrakasta handien lortu zuena.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Earnshaw, Tony. (2004). Beating the Devil: The Making of Night of the Demon. Tomahawk Press ISBN 0-9531926-1-x..