Iturri-belar
Itxura
Iturri-belar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Leinua | Cardamineae |
Generoa | Nasturtium |
Espeziea | Nasturtium officinale W. T. Aiton
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | watercress (en) |
Iturri-belarra, ur-krexua (Ipar.) edo ur-berroa (Heg.) (Nasturtium officinale) Brassicaceae familiako landare belarkara da. Barazki eta sendabelar bat da. Eurasiar jatorria du.
Basa landarea ugari hazten da sakonera gutxiko errekasto, iturri eta urmaeletan. Gizakia jaten hasitako lehen landareetako bat dela uste da. Beste kontinente batzuetara hedatu da, eta gaur egun Ipar Amerikan eta Hego Amerikan aurkitu ahal da. XIX. mendean baratzeetan lantzen hasi zen eta entsaladan jateko ohitura oso zabaldua dago, onura eta propietate asko dituelakoan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare iraunkorra da eta hidrofitoa da. 60 cm izatera irits daiteke.
Osaketa kimikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osaketa | % |
---|---|
Ura | 93,1 |
Gluzidoak | 2,0 |
Proteinak | 1,5 |
Lipidoak | 0,3 |
Zuntzak | 2,0 |
Minerala | mg/100g | Bitamina | mg/100g |
---|---|---|---|
Potasioa | 304 | C Bitamina | 60 |
Fosforoa | 53 | A Probitamina | 2,9 |
Kaltzioa | 160 | B1 Bitamina | 0,1 |
Magnesioa | 20 | B2 Bitamina | 0,1 |
Sufrea | 130 | B3 Bitamina | 0,4 |
Sodioa | 42 | B5 Bitamina | 0,2 |
Boroa | 0,1 | B6 Bitamina | 0,1 |
Burdina | 3 | B9 Bitamina | 0,2 |
Kobrea | 0,06 | E Bitamina | 1,2 |
Zinka | 0,4 | K Bitamina | 0,25 |
Manganesoa | 0,4 |
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aspektu orokorra
-
Loreak
-
Landare basatiak
-
Baratzean
-
Aspektu orokorra