Edukira joan

Islero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Islero

Bizitza
JaiotzaSevilla, ezezaguna
HeriotzaLinares1947ko abuztuaren 28a ( urte)
Hobiratze lekuaBullfighting Museum of Córdoba, Spain (en) Itzuli
Jarduerak
Pisua495 kilogramo

Islero Manolete toreatzaile ospetsua hil zuen zezena izan zen. Eduardo Miuraren ganadutegiko 495 kiloko zezen beltza izan zen, azpialdean zuriuneak zituena.[1]

Manoleteren eta Isleroren heriotzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21 zenbakiarekin irten zen plazara, 1947ko abuztuaren 28ko zezenketaren bosgarren zezen gisa, Santa Margarita zezenplazan, Linares herrian (Jaen, Espainia). Manoleteren arratsaldeko bigarren zezena izan zen.

Jarduna amaitzeko, poliki sartu zen ezpatarekin Manolete Islero hiltzera, eta zezenak eskuineko izterrean adarkatu zuen, triangelu femorala zulatuz eta arteria femorala eta eskuineko izterreko beste odol-hodi batzuk ere ukituz. Manolete zauritua berriz adarkatzen ere saiatu zen zezena.

Manolete plazako erizaintzan operatu zuten eta konortea berriz hartu zuen. XXI. mendean, indarra hartu duen teoria baten arabera, Manolete ez zen Isleroren zauriengatik hil, baizik eta odol-transfusio okerra egin ziotelako, kutsatutako odolaz.[2]

Isleroren ama, Islera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezenaren ama, Islera behia, 12 urteko abelburua, 1949an hil zuten, toreatzaile bat hil zuen zezen batez erditu zen behia hiltzeko ordu arteko tradizioari jarraiki, baina ohitura hori hortxe amaitu zen, ez da berriz halakorik egin.[3]

Islera behiaren burua La Maestranza zezenplazan gordetzen da, Sevillan, disekatuta; [4] Islerorena, berriz, hezurdura gisa, Madrilgo Parrondo tabernan dago ikusgai;[5] eta zezenaren larrua Kordobako Zezen Museoan gordeta dago.[6]

Isleroren ama, Islera behia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Laverón, Jorge. (1996). Historia del toreo. (Primera edición. argitaraldia) Acento Editorial, 112 or. ISBN 978-84-483-0116-3. (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. (Gaztelaniaz) Cero, Milla. (2017-09-26). «Investigación: la sangre noruega fue la causa de la muerte de Manolete» Milla Cero (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Islera, la última vaca 'sacrificada' porque su hijo mató a un torero» ELMUNDO 2017-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  4. «Islera, la última vaca 'sacrificada' porque su hijo mató a un torero» ELMUNDO 2017-06-28.
  5. (Gaztelaniaz) Zorita, Miguel. (2020-08-03). «La cabeza del toro que mató a Manolete está en un bar de Madrid» Miguel Zorita (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  6. Press, Europa. (2017-04-07). «El Museo Taurino de Córdoba muestra hasta el 16 de abril la exposición temporal 'La Piel del Toro Islero'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]