Ingrid Bergman
Ingrid Bergman (suedieraz ˈɪŋːrɪd ˈbærjman ahoskatua; 1915eko abuztuaren 29a – 1982ko abuztuaren 29a) aktore suediarra izan zen, Oscar saria hirutan (1944an Gaslight, 1956an Anastasia eta Murder on the Orient Express filmengatik), Emmy Saria bitan eta Tony Saria behin irabazi zituena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingrid Bergmanek Stockholmen ikasi zuen antzezten. Ikasketak burutu aurretik hasi zen zineman, eta bi urtetan 9 filmetan parte hartu zuen. Suedian ospetsu bilakatuta, Hollywoodera joan zen 1939an, bi film suediarren bertsio amerikarra egitera. Bere dohainarekin, AEBetan ere arrakasta lortu zuen.
Sei aldiz jaso zuen emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren izendapena: (1943) For Whom the Bell Tolls, (1944) Gaslight, (1945) The Bells of St. Mary's, (1948) Joan of Arc, (1956) Anastasia eta (1978) Höstsonaten filmengatik, 1944an eta 1956an irabazita. Halaber, emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria ere eskuratu zuen 1974an Murder on the Orient Express filmarekin. Horretaz gain, amerikar eta italiar zinemako klasikoetan parte hartu zuen, Casablanca edo Stromboli filmetan, esaterako.
1949an, Petter Lindström lehen senarrarengandik dibortziatu zen, Roberto Rossellini zuzendari italiarrarekin ezkontzeko. Horrek polemika ekarri zuen, eta, estatubatuar emakumeentzako eredu txarra izatea leporatuta, urteak eman zituen AEBetan filmik egin gabe. Roberto Rossellinirekin hiru seme-alaba zituen, tartean Isabella Rossellini aktorea.
Haien arteko harremanak ez zuen luze iraun, eta Hollywoodera itzuli zen Bergman. 1977an egin zuen bere azken filma, Ingmar Bergman herrikideak zuzendutako Höstsonaten. Ordurako gaixorik zegoen, heriotza eragin zion bularreko minbiziaren aurka borrokan. Zoriontsu izateko, osasun ona eta memoria txarra behar zirela omen zioen.[1]
Eskandalua Roberto Rossellinirekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949an, Ingrid Bergmanek Roberto Rossellini zuzendari italiarrari zuzendutako gutun bat idaztea erabaki zuen, [2] bere filmetako batean lan egiteko nahia adieraziz. Rossellinik gutuna jasotzen duenean Estatu Batuetara joaten da Petter eta Ingrid ezagutzera.[3]
1949an Italiara joan zen 300 dolarrekin hilabete batzuk barru itzultzeko asmotan, Rosselliniren aginduetara Stromboli filma filmatzeko. Filmaketan zehar, zuzendari italiarrarekin harreman bat hasi zuen. Harreman honen ondorioz, Bergman haurdun geratu zen. Bere seme Roberto Ingmar Rossellini 1950eko otsailaren 2an jaio zen, Estatu Batuetan iskanbila handia sortu zuena. Joseph Breen presidenteorde eta Ekoizpen Kodeen zuzendariak dibortziatzeko zorian zegoela eta Rossellinirekin ezkontzeko lehen alaba utzi behar zuela zioten zurrumurruak gezurtatzeko eskatu zion.
Suediako Eliza luteranoak eta Eliza Katolikoko apaizek kritikatua izan zen, batez ere Estatu Batuetan, sutan erre behar zela uste zuten pertsonen gutunak ere jaso zituen, ez Juana de Arco bezala, baizik eta sorgin bat bezala. [3]
Eskandalua hainbestekoa izan zen, ezen aktorea persona non grata izendatu zuten Estatu Batuetan, eta, ondorioz, Italian erbesteratu zen, lehen senarra eta alaba Estatu Batuetan utzita.
Ingrid Bergman-en garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]American Film Institutek [4] egindako zerrendaren arabera, Ingrid Bergman zinemaren historiako laugarren emakume izarrik garrantzitsuena da, aurretik Katharine Hepburn, Bette Davis eta Audrey Hepburn dituelarik. Bestalde, aktoreak suediera, ingelesa, italiera, alemana eta frantsesa erraz hitz egiten zituenez, hizkuntza horietan filmatutako hainbat zinema lanetan parte hartu ahal izan zuen eta beste sari batzuk jaso.
Bergman, zinemaren historian Oscar sari gehien jaso dituen bigarren aktoretzat ere hartu izan da, 3 sari lortuz: 2 aktore Onena bezala eta 1 Banaketa Aktore Onena bezala. [5]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Papera | |
---|---|---|---|
1930eko hamarkada | |||
1932 | Landskamp | Ilaran itxoiten duen neska | |
1935 | Munkbrogreven | Elsa Edlund | |
1935 | Bränningar | Karin Ingman | |
1935 | Swedenhielms | Astrid | |
1935 | Valborgsmässoafton | Lena Bergström | |
1936 | På solsidan | Eva Bergh | |
1936 | Intermezzo | Anita Hoffman | |
1938 | Dollar | Julia Balzar | |
1938 | Kvinnas ansikte, En | Anna Holm, edo Anna Paulsson | |
1938 | Vier Gesellen, Die | Marianne | |
1939 | Enda natt, En | Eva Beckman | |
1939 | Intermezzo: A Love Story | Anita Hoffman | |
1940ko hamarkada | |||
1940 | Juninatten | Kerstin Norbäc - edo Sara Nordanå | |
1941 | Adam Had Four Sons | Emilie Gallatin | |
1941 | Rage in Heaven | Stella Bergen Monrell | |
1941 | Dr. Jekyll and Mr. Hyde | Ivy Peterson | |
1942 | Casablanca | Ilsa Lund | |
1943 | For Whom the Bell Tolls | María | |
1943 | Swedes in America | Bere burua | |
944 | Gaslight | Paula Alquist Anton | |
1945 | Saratoga Trunk | Clio Dulaine | |
1945 | Spellbound | Dr. Constance Petersen | |
1945 | The Bells of St. Mary's | Mary Benedict | |
1946 | American Creed | Bere burua | |
1946 | Notorious | Alicia Huberman | |
1948 | Arch of Triumph | Joan Madou | |
1948 | Joan of Arc | Jeanne d'Arc | |
1949 | Under Capricorn | Lady Henrietta Flusky | |
1950eko hamarkada | |||
1950 | Stromboli | Karin | |
1952 | Europa '51 | Irene Girard | |
1953 | Siamo donne | Bere burua | |
1954 | Giovanna d'Arco al rogo | Jeanne d'Arc | |
1954 | Viaggio in Italia | Katherine Joyce | |
1954 | La Paura | Irene Wagner | |
1956 | Anastasia | Anna Koreff/Anastasia | |
1956 | Elena et les hommes | Elena Sokorowska | |
1958 | Indiscreet | Anna Kalman | |
1958 | The Inn of the Sixth Happiness | Gladys Aylward | |
1960ko hamarkada | |||
1961 | Aimez-Vous Brahms? | Paula Tessier | |
1961 | Auguste | Cameo | |
1964 | The Visit | Karla Zachanassian | |
1964 | The Yellow Rolls-Royce | Gerda Millett | |
1967 | Stimulantia | Mathilde Hartman | |
1969 | Cactus Flower | Stephanie Dickinson | |
1970eko hamarkada | |||
1970 | Henri Langlois | Bere burua | |
1970 | Walk in the Spring Rain | Libby Meredith | |
1973 | From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler | Mrs. Frankweiler | |
1974 | Murder on the Orient Express | Greta Ohlsson | |
1976 | A Matter of Time | Sanziani kontesa | |
1978 | Höstsonaten | Charlotte Andergast |
Filmen zuzendaria eta izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1938 | Dollar | Gustaf Molander | gaztelaniaz: El dólar |
1938 | The Four Companions | Carl Froelich | gaztelaniaz: El pacto de las cuatro frantsesez: Quatre filles courageuses |
1938 | A Woman's Face | Gustaf Molander | gaztelaniaz: Un rostro de mujer frantsesez: Visage de femme |
1939 | Intermezzo | Gregory Ratoff | |
1940 | June Nights | Per Lindberg | gaztelaniaz: Noche de junio frantsesez: Quand la chair est faible |
1941 | Dr. Jekyll and Mr. Hyde | Victor Fleming | frantsesez: Docteur Jekyll et M. Hyde |
1941 | Rage in Heaven | W. S. Van Dyke | frantsesez: La Proie du mort |
1941 | Adam Had Four Sons | Gregory Ratoff | gaztelaniaz: Los cuatro hijos de Adán frantsesez: La Famille Stoddard |
1943 | Swedes in America | Irving Lerner | |
1944 | Gaslight | George Cukor | frantsesez: Hantise euskaraz: « Gaslight (1944ko filma) » |
1945 | Spellbound | Alfred Hitchcock | frantsesez: La Maison du docteur Edwardes |
1945 | The Bells of St. Mary's | Leo McCarey | gaztelaniaz: Las campanas de Santa María frantsesez: Les Cloches de Sainte-Marie |
1946 | Notorious | Alfred Hitchcock | frantsesez: Les Enchaînés |
1952 | Europa '51 | Roberto Rossellini | frantsesez: Europe 51 katalanez: Europa 51 |
1954 | Giovanna d'Arco al rogo | Roberto Rossellini | gaztelaniaz: Juana de Arco frantsesez: Jeanne au bûcher |
1956 | Anastasia | Anatole Litvak | katalanez: Anastàsia |
1956 | Elena and Her Men | Jean Renoir | gaztelaniaz: Elena y los hombres frantsesez: Elena et les Hommes |
1958 | Indiscreet | Stanley Donen | gaztelaniaz: Indiscreta frantsesez: Indiscret |
1958 | The Inn of the Sixth Happiness | Mark Robson | gaztelaniaz: El albergue de la sexta felicidad frantsesez: L'Auberge du sixième bonheur |
1966 | The Human Voice | Ted Kotcheff | |
1967 | Stimulantia | Ingmar Bergman | gaztelaniaz: Los estimulantes |
1969 | Cactus Flower | Gene Saks | gaztelaniaz: Flor de cactus frantsesez: Fleur de cactus katalanez: Flor de cactus |
1970 | A Walk in the Spring Rain | Guy Green | gaztelaniaz: Secretos de una esposa frantsesez: La Pluie de printemps |
1973 | From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler | Fielder Cook | gaztelaniaz: La escapada |
1978 | Autumn Sonata | Ingmar Bergman | gaztelaniaz: Sonata de otoño frantsesez: Sonate d'automne euskaraz: « Höstsonaten » katalanez: Sonata de tardor |
1982 | A Woman Called Golda | Alan Gibson | gaztelaniaz: Una mujer llamada Golda frantsesez: Une femme nommée Golda |
2012 | The War of the Volcanoes | Francesco Patierno | |
2021 | Space Jam: A New Legacy | Malcolm D. Lee | frantsesez: Space Jam : Nouvelle Ère euskaraz: « Space Jam: Aro berria » katalanez: Space Jam: Noves llegendes |
1936 | På Solsidan | Gustaf Molander | gaztelaniaz: Hacia el destino |
1961 | Goodbye Again | Anatole Litvak | gaztelaniaz: Otra vez adiós frantsesez: Aimez-vous Brahms… katalanez: No em diguis adéu |
1965 | The Love Goddesses | Saul J. Turell | |
1967 | Gustaf Molander | ||
1976 | A Matter of Time | Vincente Minnelli | gaztelaniaz: Nina frantsesez: Nina katalanez: Nina, una qüestió de temps |
1942 | For Whom the Bell Tolls | Sam Wood | gaztelaniaz: Por quién doblan las campanas frantsesez: Pour qui sonne le glas |
1962 | I Don Giovanni della Costa Azzurra | Vittorio Sala | gaztelaniaz: Beach Casanova frantsesez: Les Don Juan de la Côte d'Azur |
1935 | Walpurgis Night | Gustaf Edgren | gaztelaniaz: Noche de primavera |
1961 | Auguste | Pierre Chevalier | gaztelaniaz: Kolka, My Friend |
1936 | Intermezzo | Gustaf Molander | |
1948 | Arch of Triumph | Lewis Milestone | gaztelaniaz: Arco de triunfo frantsesez: Arc de Triomphe |
1964 | The Yellow Rolls-Royce | Anthony Asquith | gaztelaniaz: El Rolls-Royce amarillo frantsesez: La Rolls-Royce jaune |
1982 | Dead Men Don't Wear Plaid | Carl Reiner | gaztelaniaz: Cliente muerto no paga frantsesez: Les cadavres ne portent pas de costard |
1942 | Casablanca | Michael Curtiz | |
1974 | Murder on the Orient Express | Sidney Lumet | gaztelaniaz: Asesinato en el Orient Express frantsesez: Le Crime de l'Orient-Express katalanez: Assassinat a l'Orient Express galizieraz: Asasinato no Orient Express |
1950 | Stromboli | Roberto Rossellini | katalanez: Stromboli terra di Dio |
1954 | Fear | Roberto Rossellini | gaztelaniaz: Ya no creo en el amor frantsesez: La Peur katalanez: La por |
2012 | Liv & Ingmar | Dheeraj Akolkar | |
1972 | Cries and Whispers | Ingmar Bergman | gaztelaniaz: Gritos y susurros frantsesez: Cris et Chuchotements euskaraz: « Viskningar och rop » katalanez: Crits i murmuris |
1953 | We, the Women | Luchino Visconti | gaztelaniaz: Nosotras las mujeres frantsesez: Nous les femmes katalanez: Siamo donne (pel·lícula) |
1939 | One Single Night | Gustaf Molander | gaztelaniaz: Destino |
1954 | Journey to Italy | Roberto Rossellini | gaztelaniaz: Viaggio in Italia frantsesez: Voyage en Italie katalanez: Viatge a Itàlia |
1945 | Saratoga Trunk | Sam Wood | gaztelaniaz: La exótica frantsesez: L'Intrigante de Saratoga |
1935 | Ocean Breakers | Ivar Johansson | |
1975 | The Magic Flute | Ingmar Bergman | gaztelaniaz: La flauta mágica frantsesez: La Flûte enchantée katalanez: Trollflöjten |
1948 | Joan of Arc | Victor Fleming | gaztelaniaz: Juana de Arco frantsesez: Jeanne d'Arc euskaraz: « Joan of Arc (1948ko filma) » |
1949 | Under Capricorn | Alfred Hitchcock | frantsesez: Les Amants du Capricorne |
1964 | The Visit | Bernhard Wicki | gaztelaniaz: La visita del rencor frantsesez: La Rancune |
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elustondo, Ihintza. (2015-08-29). «Irudi bat baino gehiago» Berria.
- ↑ Stro. (2011-05-09). «8 de mayo: Una carta para la historia» 8 de mayo (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ a b Stro. (2011-03-20). «Ingrid Bergman I» Ingrid Bergman I (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «Ingrid Bergman» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1915eko jaiotzak
- 1982ko heriotzak
- Stockholmdarrak
- Suediako aktoreak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Suediako luterotarrak
- Bularreko minbiziaren ondorioz hildakoak
- Drama emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo saridunak (zinea)
- Volpi Kopa emakumezko interpretazio onenari
- Londresen hildakoak
- Tony Saria irabazi dutenak