Iker Villa
Iker Villa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1995eko ekainaren 17a (29 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
Genero artistikoa | hip hop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Iker Villa Baraja (Barakaldo, Bizkaia, 1995eko ekainaren 17a) euskal abeslari eta aktorea da. Ezaguna da Revolta Permanent rap taldeko abeslaria izateagatik, eta Goǃazen telesailaren bosgarren denboraldian agertzeagatik Ander Etxeberriaren paperean. Horretaz gain, hainbat kolaborazio musikal egin ditu eta Euskal Telebistako beste programa batzuetan ere agertu da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barkaldoko Beurko institutuan ikasi zuen, eta Ikus-entzunezko Komunikazio gradua gauzatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.
2007an Revolta Permanent taldea sortu zuen Iker Aginagarekin batera, 12 urte zituela. Interneteko musika erabiltzen zuten abestiak egiteko, garai hartan ez baitzekiten instrumenturik jotzen. Era horretan hip hop estiloan hasi ziren.[1] 2009an Revolta Permanent taldeari 121 Krew, Norte Apache eta bestelako taldeetako kideak batu zitzaizkion, eta 2011n euren lehen maketa aurkeztu zuten, Zer zabiltza? izenekoa. Ikerrek Amo de mi Universo izeneko bakarkako proiektua ere garatu zuen, euskarazko eta gaztelerazko rapa bilduz.[2]
2011n Herri Oihua taldea sortu zuen beste lagun batzuekin batera, eta 2012ko Banden Lehia (Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatua) irabazi zuten.[3] Sari gisa Baga-Biga ekoiztetxearen eskutik Ez diskoa argitaratu zuten, eta Bilbao BBK Live jaialdian jo zuten. Jaialdian inoiz jo duen talderik gazteena da.[4]
Revolta Permanent taldea eboluzionatuz joan zen, eta 2014an euren lehen albuma kaleratu zuten, Genesis, 70 kontzertu baino gehiagoko aurkezpen-bira egitera eraman zituena. 2016an argitaratu zuten Kimera bigarren albuma, eta 2018an aurkeztu zuten Ultravioleta albuma. Egun azken albumaren aurkezpenean murgilduta dabiltza. Hiru albumetan Iker ahotsean aritu da, eta zenbait kantaren letrak ere bereak dira.[5]
Musikari lanaz gain aktore lanetan eta zenbait telebista saiotan ere aritu da. 2017an hasi zuen telebistako ibilbidea Gure kasa saioan. Bertan Kutxa beltza izeneko atal bateko gazteetako bat zen. Sekzio honek ordea gutxi iraun zuen eta Iker hilabete batez aritu zen saioan: urriatik, azaroara. 2018an Bagoǃaz talent show-ko epaileetako bat izan zen, baita urte bereko udazkenean emititu zen DantzanGoǃ lehiaketan ere. 2018ko udan Goǃazen telesailerako hartu zuten, eta 2018-2019 bitartean emititu zen bosgarren denboraldian Ander Etxeberriaren papera egin zuen. Honetaz gain 2018ko gabon zahar gaueko gala berezian eta denboraldi horretan oinarritutako antzerki musikalean ere parte hartu zuen.2019ko otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez lantaldeari zein zaleei eskerrak eman zizkien eta ez zuela hurrengo denborladian jarraituko eman zuen aditzera.[6]
Alboka zein gitarra jotzen daki, eta Durangoko Atara Zarata antzerki taldeko kidea da.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri oihua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arjea (2012). Gaua Records (ahotsa)
- Ez (2013). Baga-Biga (ahotsa)
- Sustrairik dagoen bitartean... (2016). Gaua Records (ahotsa)
Revolta Permanent
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zer zabiltza? (2011). (ahotsa)
- Genesis (2014). Gaua Records (ahotsa)
- Kimera (2016). Gaua Records (ahotsa)
- Ultravioleta (2018). Gaua Records (ahotsa)
Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amo de mi Universo
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Stronger Than All The Iron" - Athletic Gu Gara (2014), 5gora. Mikel Bizar, Sweet Ross & Iker Villa (ahotsa)
- "Oihan sakonean" - Guda Dantzaren Argibideak (2018), Baga Biga (ahotsa)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eingo al deu? (2017). Atara Zarata kultur elkartea.
- Goǃazen 5.0 antzerkia (2018-2019), telesailean oinarrituriko antzerki musikala. Ander Etxeberria.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goǃazen 5.0 (2018-2019). Ander Etxeberria (13 atal)
- Crush to Crush (2018). BBK-ren kanpaina.
Programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gure kasa (2017). Kutxa beltza ataleko gazteetako bat (2017ko urriatik, azaroara)
- Bagoǃaz (2018-2019). Coach
- Bagoǃaz 2.0 (2018). Coach (13 atal)
- Bagoǃaz 3.0 (2019). Coach
- DantzanGoǃ (2018). Coach (8 atal)
- Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko saio berezia (2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Borroka eta iraultza beti egon da txertatuta Barakaldoko musikan'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ Soinuak, Herriaren. (2011-11-24). «REVOLTA PERMANENT | HERRIAREN SOINUAK» REVOLTA PERMANENT | HERRIAREN SOINUAK (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ Herri Oihua taldea izan da Banden Lehia 2012ko edizioko irabazlea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Herri Oihua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ (Ingelesez) «Revolta Permanent» Spotify (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ (Ingelesez) Villa, Iker. (2019-02-15). «“• BETI ARTE • Heldu da unea agur esateko. Ibilbide motza izan da Ander Etxebarriarena Basakabin baina nire sentimenduak adierazi nahi nituzke. Bidaia honi hasiera eman nionean banekien abenturaz beteriko zidorrak topatuko nituela, baina auskalo ez nuen espero bizipozaz beterik egongo zirenik. Eskerrik asko Ander, nerabezaroko freskotasuna eta ilusioa berreskuratzen laguntzeagatik. Pertsonai eta pertsona ederra zara, eta horixe bera nigan islatu duzu. Mila esker lantalde osoari pazientzia, esfortzu eta konpromesuagatik; titan batzuk zarete. Bestalde, eskerrik beroenak zuei familia... @aritzmendiola , @oihanmoreno , @asierburguete , @m_aariia , @benatiturbe , @mirenblabla , @nerevmvzo , @ainhoalarra30 , @iholdibm , @itziurretabi , @karmelelarrinaga , @asier_orue , @inma_fs eta @patterson_mendi uda hau zoragarri egiteagatik. Azkenik, eskerrik asko zuri. Bai, zuri. Ostiralero gure istoriotxoaren parte izateagatik, sostenguagatik eta hitz guztiengatik. Oholtzan ikusiko dugu elkar. Beti arte Ander, beti arte Basakabi.”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).