Ignazio Arregi
Ignazio Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1931ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Loiola, 2020ko azaroaren 16a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta erlijiosoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Ignazio "Inazio" Arregi Zendoia (Oñati, 1931ko abuztuaren 6a - Loiola, 2020ko azaroaren 16a) gipuzkoar erlijio-gizon eta kazetaria izan zen.
Hamazazpi urte zituela Jesusen Konpainian sartu eta Filosofia eta Teologia ikasketak hasi zituen Oñako San Francisco Javier Ikastetxean (Burgos). Bi lizentziaturak Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, amaitu zituen geroago. Kazetaritzaren munduan murgildurik, 1963-1965 bitartean Bergamoko (Italia) "Scuola di Giornalismo di Bergamo" delakoan telebista eta irratian espezializatuz, Gizarte Komunikabidetako Diplomatura lortu zuen. Loiolako Herri Irratian 1966. urtean esatari-lanetan hasi eta 1982 arte jardun zuen, azken lau urteetan zuzendari gisa. Bertatik, Eusko Irratira egin zuen jauzi.[1]
Garai hartan herri-mailako musika-programarik hoberenaren Ondas Saria ere jaso zuen. Herri Irratia utzi zuenean, Eusko Irratia, Radiodifusión Vasca, S.A.-ko zuzendari izatera pasa zen 1982ko abenduan, eta kargu horretan egon zen 1985 arte. 1986an, Vatikano Irratian hasi zen lanean, Programazio saileko zuzendariorde eta Informatiboen saileko zuzendari bezala. TVErekin lankidetzan ere ibili zen Vatikanotik, igandeko mezei ahotsa jarriz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Inazio Arregi jesuita eta kazetaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).