Idoia Estornes Zubizarreta
Itxura
Idoia Estornes Zubizarreta | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Idoia Estornés Zubizarreta |
Jaiotza | Santiago, 1940ko azaroaren 28a (83 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Bernardo Estornes Lasa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Idoia Estornés Zubizarreta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra |
Idoia Estornes Zubizarreta (Santiago de Chile, Txile, 1940ko azaroaren 28a -) gipuzkoar idazlea eta historialaria da, Bernardo Estornesen alaba.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. Auñamendi Argitaletxeko Auñamendi Eusko Entziklopedia entziklopediako erredakzio-lanak zuzentzen ditu 1968. urteaz geroztik.
- 1976. urtean eman zuen argitara Carlismo y abolición foral 1876-1976 bere lehen liburua. Soziologia, geografia, historia eta kulturako gaiak jorratu ditu bere artikulu eta lanetan.
- 1987an, beste lagun batzuekin batera, Maria de Maeztu Forum Feminista sortu zuen, oraindik bizirik dirauen taldea.
- 1989an historian doktore egin zen. Komunikabideetan ere idazten du, eta bi bider irabazi du horregatik Emakunderen Berdintasunerako saria.
Hainbat liburu idatzi ditu Eusko Ikaskuntzaren historiaz.
Argitara eman dituen lanen artean: La Sociedad de Estudios Vascos. Aportación de Eusko Ikaskuntza (1983), Historia-geografía (1990) eta aitari eskainitako Bernardo Estornés Lasa (1995).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carlismo y abolición foral. 1876-1976, Auñamendi, Donostia, 1976.
- Qué son los partidos abertzales, Auñamendi, Donostia, 1977.
- La Sociedad de Estudios Vascos 1918-1936. Aportación de Eusko-Ikaskuntza a la cultura vasca, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1983.
- La construcción de una nacionalidad vasca. El autonomismo de Eusko-Ikaskuntza (1918-1931) (doktore tesia), Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1990.
- Bernardo Estornés Lasa, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1995.
- Cómo pudo pasarnos esto. Crónica de una chica de los 60, Erein, Donostia, 2013.
- Cuando Marx visitó Loyola: ELA-STV, un sindicato vasco durante el periodo franquista, Erein, Donostia, 2017.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1940ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Santiagotarrak (Txile)
- Gipuzkoako idazleak
- Euskal Herriko historialariak
- Emakume historialariak
- Euskal txiletarrak
- Euskal Herriko feministak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Euskal Herriko idazleak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Euskal nazionalismoaren ikertzaileak
- Aro Garaikidearen historialariak
- Euskadiko Ezkerreko kideak