Hugo Grotius
Hugo Grotius | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1631) | |||||
1613 - 1618
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Hugo Grocio, Hugo Grotius eller Hugo de Groot | ||||
Jaiotza | Delft, 1583ko apirilaren 10a | ||||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||||
Heriotza | Rostock, 1645eko abuztuaren 28a (62 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Jan Cornets de Groot | ||||
Ama | Aeltje van Overschie | ||||
Ezkontidea(k) | Maria van Reigersberch (1608 - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | latina nederlandera | ||||
Irakaslea(k) | Jacob Lasson (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, nazioarteko zuzenbidean aditua, politikaria, diplomazialaria, historialaria, filosofoa, teologoa, abokatua, unibertsitateko irakaslea, idazlea, philosopher of law (en) , lege-aditua eta legelaria | ||||
Lantokia(k) | Paris eta Haga | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Arminianism (en) Remonstrants (en) | ||||
Hugo Grotius, baita Huig de Groot, Hugo Grocio edo Hugo de Groot ere (Delft, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1583ko apirilaren 10a - Rostock, Pomerania, 1645eko abuztuaren 28a) holandar legegizona eta diplomatikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartzelan sartu zuten Arminiusen (kalbinisten kontrako teologoa) jarraitzaile zelako. Frantziara ihes egin zuen, eta Suedian enbaxadore izendatu zuten.
Grotius izan zen nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea, De iure belli ac pacis (1625)[1] liburuari esker. Zuzenbide naturalaren sustraiak Jainkoarengan baino giza arrazoimenean jartzen ditu.[2] Obra horretan lege naturalak jokabide arauak ematen dituela baiesten du Grotiusek, bai nazioentzat, bai pertsonentzat. Bere ustez, giza arrazoimena gidari, gerraren zuzenbidea da zimendua zin-zinezko bakearen antolamendu juridikoa osatzeko. Erlijioari buruzko obrak ere idatzi zituen.
Erreferentziak eta oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Grotius |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Liburuko zatiak euskaraz Andres Urrutiaren eskutik: Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4
- ↑ Urrutia, Andres: "Hugo Grotius (1583-1645), Zuzenbide naturalaren eta nazioartekoaren aitapontekoa" in Hugo Grotius, De iure belli ac pacis. Gerra eta bakearen zuzenbidea, Donostia: Jakin, 2005 ISBN 84-95234-25-4