Edukira joan

Herri Batasuneko Hautagaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri Batasun Hautagaitza» orritik birbideratua)
Candidatura d'Unitat Popular
Herri Batasuneko Hautagaitza
Sorrera1986
Egoitza nagusiaGispert Enparantza, 4, 1. (Manresa)
Ideologia politikoaKataluniar nazionalismo
Ezker iraultzaile
Independentismo
Pankatalanismo
Sozialismo
Antikapitalismo
Euroeszeptizismo
Feminismo
Ekologismo
Eserlekuak erakundeetanKataluniako Parlamentuan
9 / 135

Zinegotziak Kataluniako udaletan
382 / 9.077

Zinegotziak Valentziako Erkidegoko udaletan
3 / 5.742

www.cup.cat

Herri Batasuneko Hautagaitza (katalanez: Candidatura d'Unitat Popular, CUP) Katalan Herrietako ezkerreko alderdi politiko independentista bat da, 1986ko abenduaren 14an sortua. Hiru katalan herrialde nagusietan hedatua dago, alegia, Katalunian, Balearretan eta Valentziako Erkidegoan.

Nazionalki, Ezker Independentistaren Udal-batzarraren inguruan koordinatzen da; han, erakundearen programen lana eta ideologia ardatzak eztabaidatzen dira, demokrazia partizipatiboaren sakontzea, berdintasun sozialaren hobekuntza, Katalan Herrien eraikuntza nazionala, garapen iraunkorrerako politikak, baita elkarte-sarearen sustapena ere. Bestelako alderdi politikoak ez bezala erabakiak militanteek eta ez politikariek jartzen dituzte. Modu horretan, alderdiak defendatutako demokrazia zuzena bermatzen da (adibidez, udal batzarretan erabakitakoa errespetatuz). Gaur egun, laurogei bat hiritan du presentzia, bai Katalunian bai Valentziako Erkidegoan.

2009ko Ezohiko Batzar Nazionalean (Assemblea Nacional Extraordinària), La CUP, l'alternativa necessària (CUP, beharrezko alternatiba), modu honetan definitzen du bere proiektu politikoa:

« CUP erakunde politiko eta asanblearioa da, Katalan Herri-mailakoa, eta, hirigintzan oinarriturik, Katalan Herri independente, sozialista, ekologikoki jasangarria, lurralde-orekatua eta patriarkaturik gabeko bat lortzeko helburuarekin lan egiten duena. »
La CUP, l'alternativa neccessària, 2009ko urtarrilaren 11a

Aldi berean, CUP, unitat popularraren bidez hainbat ideia defendatzen ditu:

  1. Herri katalanen eskubide politikoen defentsa: autodeterminazio-eskubidea eta independentziarako eskubidea, partaidetza-demokrazia eta Katalan Herrien osotasunaren batasunaren defentsa.
  2. Langile-klasearen eskubideen eta berdintasunaren defentsa: ondasunen birbanaketa, langabeziaren eta prekarietatearen aurkako borroka, zerbitzu publikoen defentsa, ekonomia-kontrolerako herri-mekanismoen ezarpena eta genero-berdintasuna bermatuko duten politiken inplementazioa.
  3. Lurraldearen defentsa: suntsipen ekologikoen aurka, lurraldearen banaketa irregularraren aurka, betiere gutxi batzuen onuran, eta benetako garapen jasankor baten alde.
  4. Identitate- eta hizkuntza nazionalaren defentsa: hizkuntza-batasuna, katalanaren ofizialtasuna lurralde osoan eta ehun kulturalaren indarberritzea Katalan Herri osoen zehar.

Herriaren Batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren Batasuna (Unitat popular) kontzeptuak Salvador Allendek bultzatutako Txileko ezkertiar-alderdien aliantza politikoari egiten dio erreferentzia, non mugimendu transformatzaile sozialista baten bidez Augusto Pinocheten estatu-kolperaino gobernatu zuen. Beraz, unitat popular kontzeptua erreferentzia marxista argi bat kontsidera daiteke.

La CUP, l'alternativa necessària-n ere unitat popularraren inguruko defentsa plazaratzen da:

« Herri Batasuna hainbat herri-mugimendu eta erakunde politiko ezberdinen elkartze baten moduan ulertzen dugu, sektore ezberdinetako langile-klase antikapitalistak barneratzen dituena eta aldarrikapen zehatz batzuk defendatzen dituena. [...] Herri Batasunak herri-mobilizazioa eta desobedientzia zibila batu egiten ditu, ekintza instituzionalekin batera, alderdi politiko bat baino gehiago izaten lortuz. Modu horretan, gizarte bateko alderdi eraldatzaile guztiak batzen dituen talde bat lortuko da, aldarrikapen zehatz batzuek programa baten azpian, alderdi bateko helburu eta elementu estrategiko zehatzak ahaztu gabe. »
La CUP, l'alternativa necessària, 2009ko urtarrilaren 11a

Aipatutako aldarrikapen zehatz horiek, kasu honetan eta modu laburrean, lehen aipatutako lau ideiak izango dira.

Kataluniako ezker independentistaren barruan, Herri Batasun kontzeptua lehen aldiz Lurralderako Defentsa-mugimenduak (Moviment de Defensa de la Terra edo MDT) garatu zuen XX. mendearen amaieran. MDTrako Herri Batasuna independentismoak bultzatu behar zuen herri-mugimendua zen, mobilizazioak eta borroka ideologikoa bultzatu behar zituena, bereziki herri-mailan. MDTak sei puntutan definitutako alternatibako aglutinazio politiko bat sortu nahi zuen: katalanen eskubide politikoen defentsa, langile-klasearen eskubide sozialen defentsa, lurraldearen defentsa, hizkuntzaren eta identitate nazionalaren defentsa, «errepresioaren aurka. Abertzale katalanen askatasunaren alde» eta «nazioarteko solidaritatea. Nazioen Europa baten alde ». Uste zuten hasiera batean praktika hau tokiko eta udaleko eremura mugatu behar zela eta proiektuaren fase berantiar batean, eta ez lehenago, nazio-eremura pasatzea.

Endavant OSANek, 2001. urtean, bere Cap a la Unitat Popular (Herri Batasunerantz) dokumentuan kontzeptuaren berrikuste bat egin zuen:

« Herriaren Batasunak gaur egunerako arazoetarako alternatiba berri bat planteatu behar du, Kataluniako errealitatera moldatua eta, aldi berean, betiko langile-borrokarekin talka egin ezin duena eta hauen interesekin identifikatzen dena; azken finean, borroka-potentziak handiena duten sektore baztertu berri hauekin. Orain arte egon diren akatsak konpondu jakin behar du, sozialismoa boterera iristean zuzenean aplikatu behar den zerbait moduan ulertu beharrean, helburu estatiko moduan, etengabeko transformazio-prozesu bat bezala ulertuz; mugitzen ari den eraikitze-prozesu bat bezala, gehiengoaren interesetan oinarriturik, benetako demokrazia izango dena. »
Cap a la Unitat Popular, 2001eko maiatzaren 12a

Eta Kataluniaren kasuan Herri Batasunaren borroka nagusia Kataluniako independentzia zela defendatzen zuen:

« (...) Herriaren Batasuna bezalako proiektu bat, gure herriaren biziraupenerako irtenbide bezala independentziaren beharra defendatzen duena, Katalan Herrien osotasuna defendatzen duena eta gure hizkuntza eta gure kultura defendatzen dituena. Askatasun nazionalerako proiektu bat, ezeri ere ez uko egin edo amore eman gabe. Herriaren Batasunak ezin du soilik independentziaren beharra aurkeztu behar, baizik eta aplikagarria den estrategia bat ere, independentzia helburu duena; Kataluniako naziorako estatu propio bat lortzeko helburuarekin. »
Cap a la Unitat Popular, 2001eko maiatzaren 12a

CUP alderdia erakunde asanbleario bat da eta, beraz, hierarkia gabekoa. Idazkaritza Nazionalak (SN; Secreatariat Nacional) alderdiaren egunerokotasuna kudeatzen du. 15 militantek osatzen dute, lau urtero kargua aldatzen delarik.

Alderdia tokiko edo udaleko batzarrez (AL; Assemblees Locals) osaturik dago, lurralde osoan zehar hedaturik daudenak eta modu autonomoan funtzionatzen dutenak. BAtzar bakoitzeko erabakiak hiri edo herri horretako militantziak hartzen ditu. AL hauek hamahiru lurralde batzarretan (AT; Assemblees Territorials) taldekatzen dira, ez dutenak zertan ofizialki ezarrita dauden eskualde edo probintziekin bat etorri behar. AT hauen helburua AL ezberdinen koordinazioa erraztea da. bai eta nazio-mailako erabakien inplementazioa erraztea. Erabaki-organo gorena Batzar Nazionala da (AN; Assemblea Nacional), bere militantziak osatzen duena eta gai orokorren inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzen ditu; hala nola, jarraitu beharreko lerro estrategiko eta taktikoak, Idazkaritza Nazionala hautatu, aurrekontuak onetsi, estatutu berriak onartu, besteak beste. ANa, gehienez, urtero aldatu beharrekoa da.

Hilero Kontseilu Politiko Nazionala (CPN; Consell Polític Nacional) deitzen da, AN arteko erabaki-organoa izango dena. Kontseilu honetan, AT bakoitzeko ordezkariak bai eta SNa bere osotasunean parte hartzen dute, non aurkeztutako posizionamendu ezberdinak eztabaidatzen diren eta, ondoren, ebazpen politiko bat onartzen den. ATko ordezkariek, halaber, ATan adostu den posizionamendua defendatu beharko du.

Ekintza Parlamentariorako Taldeak (GAP; Grup d'Acció Parlamentari), bestalde, Kataluniako Parlamentuan agertzen diren gaiak jorratzen ditu. Bertan, alderdiko AT guztiek dute bozeramaileren bat, bai eta alderdiarekin batera ekintza parlamentarioan parte hartzen duten beste erakundeek ere. Hilero biltzen dira. Aldi berean, Lan Taldeak daude ere (GT; Grups de Treball), non militante zein jarraitzaileek proposamenak aurkez ditzakete modu indibidualean.

2016ko abuztuaren 6tik aurrera, Idazkaritza Nazionala hurrengoek osatzen dute: Quim Arrufat (Vilanova i la Geltrú), Natàlia Sànchez (Figueres), Lluc Salellas (Girona), Núria Gilbert (Sant Cugat del Vallès), Dani Corpas (Sant Celoni), Anna Gabaldà (Sant Pere de Ribes), Juanma Rojas (La Garriga), Elisabet Punset (Sacalm), Eduardo Càliz (Barcelona), Aida Sanuy (Alpicat), Ricard Torné (Olot), Laura Rafecas (Subirats), Xevi Generó (Manlleu), Albert Serrats (Bordils) eta Òscar Simón (Barcelona). 2016ko irailaren 21etik aurrera, halaber, SNaren bozeramailean Quim Arrufat eta Núria Gibert dira.

1986-1995: Sorrera eta gainbehera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak baditu oinarri moduan Francoren heriotzaren osteko lehenengo udal-hauteskundeak, 1979an. Hauteskunde horietarako, erakunde ezberdin, garaiko gertakariekin oso kritikoak zirenak, hautagaitza independenteetan antolatzen hasi ziren. Laurogeiko hamarkadan, munizipalismoaren erreferenteak Sant Pere de Ribes-en eta Arbúcies-en gobernatzen zuten bi hautagaitzak ziren: Unitat Municipal 9 eta CUPA, hurrenez hurren. Bi hautagaitza hauetan oinarrituz, 1986an, MENeko (Ezkerreko Mugimendu Nazionalista; Moviment d'Esquerra Nacionalista) zein MDTeko toki batzarrek Ezker Independentistaren Udal Batzarra sortu zuten (AMEI; Assemblea Municipal de l'Esquerra Independentista), Masnou, Premià de Mar eta Salt herrietako udal-hauteskundeetan hautagaitza independente hauek koordinatzeko eta bultzatzeko. Hauteskundeen ondorioz errejidore bat lortu zuten Masnou-n; Jaume Oliveras i Maristany.

1991eko udal-hausteskundeetan hautagaitza hauek berriro ere aurkeztu ziren Alcanar, Argentona, Banyoles, Manresa, Masnou, Valls, Vilafranca del Penedès eta Vilassar de Dalt-en. Hala ere, soilik bi errejidore lortu zituzten: Pere Bosch i Cuenca Banyoles-en eta bigarren errejidore bat Valls-en. Ondorioz, hurrengo urteetan, CUPeko hainbat errejidore, ex-errejidore eta kargu ERCn militatzera pasatuko dira. MENa ere beste alderdi batzuekin fusionatuko da (hautagaitza independente zein ICVrekin); MDTa, berriz, 1993ko Batzarraren ostean, Herriaren Batasunaren Batzarra bultzatzen du, Katalunia Askek bere hautagaitza propioak aurkezten dituen bitartean. Beraz, 1995eko hauteskundeetan ez da aurkeztuko CUP siglak aurkeztuko dituen hautagaitzarik.

1998-2001: Vinaròsko manifestua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998tik aurrera, hainbat herri ezberdinetako ezker independentistaren taldeek (Biosca, Manresa, Navarcles, Sabadell, Salt, Torà, Valls eta Sant Pere de Ribes-eko UM9 alderdi politikoa (Unitat Municipal 9)) AMEIa berpiztu zuten. Benetako lehen bultzada 1999ko udal-hauteskundeetan eman zen eta, handik gutxira, Vinaròsko manifestuak Candidatura d'Unitat Popular alderdiaren bultzada berria suposatu zuen.

2002: Vilafrancako deklarazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko ekainaren 23an alderdiaren udal aldizkariaren (Unitat Popular) '0' zenbakia argitaratu zen. Aldizkari bertan, urte bereko abenduan, Vilafranca del Penedès-en batzarrean onetsitako asmo-deklarazioa argitaratu zen. Deklarazio honek, Declaració de Vilafranca (Vilafrancako deklarazioa) moduan ezaguna, CUParen handitzeari erantzuna emateko xedea zuen, bai eta alderdiaren helburuan epe ertainerako:

« Hiri-mailako ezker independentistaren erreferentea izatea gauzatzea, bai eta langile-klaseko zein hiri-klaseetako sektore guztiena, betiere gure gizartearen transformazio sozialistaren beharraren eta marko politiko berri baten ezarpenaren beharren jakitun; eskubide sozialak, demokrazia eta gure herriaren askatasun nazionala bermatuko dituena. »
Vilafrancako Deklarazioa

Halaber, "udal-borrokako taldeekin" (grups de lluita municipal) kooperazioa defendatu zen, bai eta lurraldean zeharreko CUP ezberdinen koordinazioa eta elkarren arteko laguntza ere.

2003: Udal-hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hausteskundeak bauno hilabete batzuk lehenago, alderdia erdi-mailako hirietan sartzearen ondorioz, Vilafrancako deklarazioan 50 bat hautagaitza aipatzen ziren. Hainbat komunikabideetan baikortasuna are handiagoa zen, zenbakia hirurogeita hamar hautagaitzetara iritsiz. Dena dela, errealitatea ezberdina izan zen. 2003ko maiatzaren 25eko udal-hauteskundeetan 10 zerrenda aurkeztu ziren, CUP moduan, eta beste 8 beste hainbat plataformekin batera, koalizioan. Hauteskundeen ondorioz formazioak 4 errejidore lortu zituen bakarka aurkeztutako zerrendetatik: bi errejidore Torà-n eta errejidore bana Vilafranca del Penedèsen eta Vallsen. Aldi berean, aipatu berriko plataforma horietan ere errepresentazioa lortu zuten: Sabadell (2), Salt (1), Sant Pere de Ribes (5), Ripollet (6) (ERC eta EUiA-rekin batera Col·lectiu Obrer i Popular (COP) izeneko plataforman), Viladamat (1), Cerdanyola del Vallès (1), Sallent (2) eta Arbúcies (3).

Emaitza hoberenak Vilafranca del Penedès eta Sallentekoak izan ziren; izan ere, lehen aldiz erdi-mailako hirietako udaletan sartzea lortzen zuten. Aldi berean, Vallseko errejidorea berriro lortu egin zuten. Vallsen, diskurtsoa hirigintzaren eta parte-hartze demokratikoaren inguruan egin zen (bertako zerrenda gehien bat emakumez osaturik baitzegoen). Viladamaten, adibidez, lehen aldiz sartu zen alderdia udalean eta Salten, berriz, nahiz eta boz-kopurua emendatu, ez zen nahikoa izan bigarren errejidorea lortzeko. Viladamateko zerrenda gazteez beteta zegoen, zaharrenak 25 urte baino gutxiago baitzituen.

Mataró eta Vic bezalako hiri ertainetan CUP alderdia lehen aldiz aurkeztu zen. Bertan, 1.170 eta 605 boz lortu zituen arren, hurrenez hurren, udalean ordezkaritzarik lortzeko gutxiegiak izan ziren. Manresan ere, 1999an AUPak (Assemblea d'Unitat Popular) lortutako boz-kopurua ia bikoiztu zuten arren -1.114-, ez zen nahikoa izan. Navarclesen, amaitzeko, hautesleen %6.02aren babesa lortu zuen arren, ERCrekin koalizioa berrargitaratu ez zenez, boto gutxiren faltan ez zuten errepresentaziorik lortu.

Bestalde, emaitza negatiboak ere pairatu ziren 2003an. Toràn, 1999rekin alderatuz, 31 boz eta errejidore bat galdu zuten. Arbúcies-en, udala galdu zuten, 24 urteren ostean, ERC hiri-koaliziotik irten eta bere kabuz aurkeztu zelako, hausteskudeak irabaziz. Dena dela, Toràn, CUParen eta Independents per Torà (InTo) alderdien arteko itun batek CiU udaletik kanporatzea lortu zuen, hilabete gutxi batzuk iraun zuena soilik, InTo-n eman ziren barne-arazoen ondorioz. Sabadellen ere, ICV-EUiA Sabadell-eko hautagaitza popularretik irten zenez (L'Entesa per Sabadell; Sabadellerako akordioa), 8 errejidore galdu zituzten 2003an, 1999arekin alderatuz (10-2). Modu horretan, Xavi Oca (CUP), zerrendan hirugarrena, kanpo geratu zen.

Bakarka aurkeztutako hautagaitzak:

Hiria Bozak % Errejidoreak
Biosca 53 29,61 0
Girona 381 1,01 0
Manresa 1.114 3,55 0
Mataró 1.170 2,31 0
Navarcles 205 6,02 0
Terrassa 418 0,53 0
Torà 173 20,79 2
Valls 640 5,83 1
Vic 605 3,68 0
Vilafranca del Penedès 1.105 6,56 1

Koalizioan aurkeztutako hautagaitzak:

Hiria Koalizioaren izena Bozak % Errejidoreak
Arbúcies CUPA - EP 836 25,91 3
Cerdanyola del Vallès PAISC 1.391 5,32 1
Ripollet CR - Acord Municipal 3.827 27,05 6
Sabadell Entesa per Sabadell 6.111 6,99 2
Sallent RCD - CUP de Sallent 563 13,62 2
Salt ICV - EPM - IPC 618 6,33 1
Sant Pere de Ribes UM9 - EN 2.225 22,05 5
Viladamat EPM - CUP de Viladamat 50 17,24 1

2004: «CUPekin, Ezker Independentista Europara»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 17an, 2003ko udal-hauteskundeak baloratzeko AMEIaren batzarrean, Europar Parlamentuaren hauteskundeetan zerrenda elektoral bat aurkeztearen proposamena egin zen. Zerrenda horren buru Jesús Artiola izan litzateke, aktibista independentista eta Terra i Llibertateko (Lurraldea eta Askatasuna) militantea. Albert Botranen hitzetan, helburua ez zen "Europar Parlamentuan eserlekuren bat lortzea, baizik eta hauteskundueen plataforma erabiltzea CUPren projektua herrian zehar ezagutaraztea, jada nukleo izatedun bat zegoen eremuetatik kanpo"; izan ere, urte haietan CUPren nukleo horiek gutxi ziren. Proposamen hori Manresan gainditu ostean, ezker independentistaren beste erakundeetara zabaldu zen eztabaida hura. Alde batetik, Endavant-OSAN aurka kokatu zen, bai arrazoi politiko bai arrazoi praktikoengatik; hala nola, errekurtso-falta hauteskunde-kanpaina apropos baterako eta alderdiaren helburu nagusiak babestearren: udal-maila eta Europar Konstituzioaren aurkako kale-kanpainaren bultzada. Beste aldetik, Maulets, Terra, Llibertat eta MDTk alde argudiatu zuten; MDTk, adibidez, nazio-egitura indartzeko beharra ikusten zuenez, Katalan Herri osoan zehar projektuaren bistaratze moduan ikusten zuen haustekundeetara aurkezteko aukera, besteak beste.

Martxoaren 20an, Vicen, ez-ohiko batzarrean biltzeko deialdia egiten du CUPk; azkenean, europar hausteskundeetara aurkeztea erabakiz, ezker independentistaren posizionamendu ezberdinak aztertu ostean. Zerrendaburu gisa Jesús Artiola eta Xavi Oca aurkeztu ziren, Amb la CUP, l'Esquerra Independentista a Europa (CUPekin, Ezker Independentista Europara) manifestuarekin. Emaitzak nahiko pobreak izan ziren: 6.185 boz (%0,29) Katalunian, 697 boz (%0,04) Valentziako Erkidegoan eta 103 boz (%0.04) Balear Uharteetan. Hauteskunde hauetan barruti bakarra dagoenez herriko, CUPek 8.180 boza lortu zituzten totalean (%0.05).

Era berean, hauteskunde-kanpainan egindako lanak sektore independentista ezberdinean mugimendua eratuko du, haien helburu nagusia betez: euren planteamendua biztanleria-sektore berriei ailegatzea. Ondorioz, lehen aipatutako sostengu-nukleo berriak garatu ziren; azkenean, herri horretako CUPa izango zena. Adibidez, Bergako CUP alderdiaren kasu.

2005-2006: «Aski Estatutuekin. Orain, independentzia»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar hauteskundeak eta gero, CUP taldea, erakunde moduan lan egingo du erakundearen artikulazioan. 2005eko apirilaren 10ean, Martorelleko Batzar Nazionalean CUPen lehen estatutuak onartzen dira; besteak beste, barne-parte hartze-organo berrien sorrera ekarriko duena. Urte hauetan, Idazkaritza Nazionalak, lehen aldiz, hiri-eremua gainditzen dituzten kontuak bultzatu zituen; hala nola, Prou Estatuts. Ara Independencia (Aski Estatutuekin. Orain, independentzia) kanpaina, alderdiaren posizionamendua azaleratzen zuena: Katalan Herrietan zeharreko lurraldeetan egiten ari ziren estatutu-erreformen aurkakoa, hain zuzen ere.

2007: «Boza ezazu zeure burua. Sartu Udaletxera gurekin batera»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzeko udal-hauteskundeetan CUP bakarka edo koalizioen barruan aurkezten da hiri eta herri askotan, 2003ko udal-hauteskundeetan baino hiri-kopuru bikoitzean. 50 hautagaitz baino gehiagorekin, alderdiak 2003an lortutako errejidore-kopurua hirukoiztea lortu zuen, hogeita zazpi errejidore lortuz.

Emaitza hauek alderdiaren aurrerapausuen seinale zen, zazpi eskualde-hiriburuetan ordezkaritza lortuz: Berga (2), Manresa (1), Mataró (1), Valls (1), Vic (2), Vilafranca del Penedès (2) eta Vilanova i la Geltrú (1). Gainera, CUP moduan, beste hainbat hirietan ordezkaritzarik lortu zuten ere: Arenys de Munt (1), Cardedeu (1), Celrà (1), Molins de Rei (1), Montesquiu (1), Sallent (1), Sant Celoni (2), Torà (1) eta Viladamat (1).

Udal-hauteskunde hauetan, lehen aldiz, alderdia Valentziar Herrian aurkeztuko da (Barxetan), non ez du ordezkaritzarik lortuko, bi bozengatik, nahiz eta bozen %8,13a lortu. Orokorrean, jada aurkeztutako hiri horietan, alderdiak emaitzak hobetu edo mantendu egin zituen, bai eta lortutako errejidore-kopurua ere. Nahiz eta aurkeztutako zerrenda askok ordezkaritzarik lortu ez, erakundeetatik kanpoko jarduera-dinamikak garatuko dira, Albert Botranen hitzetan, "CUPen heltzerako balioko dutenak urte hauetan zehar".

Emaitzen artean, Mataró zein Manresakoak dira adierazgarri. Lehenengoa, alderdiak ordezkaritza lortu zuen hirietatik handiena delako (eta baita ere alderdiaren aldeko boz-kopuru handiena eman zuen hiria) eta, bigarrena, berriz, ezker independentistaren sarrera suposatu zuelako Manresan, lehen aldiz azken hamar urteetan. Beste hainbat kasu adierazgarri Berga, Vilafranca del Penedès eta Sant Celoni izan ziren, non, lehen aldiz, alderdiak gobernu-formazioan erabakigarritasuna zuen. Bergako CUP, bestalde, hausteskunde-kanpainan esan bezala, ez zuen zerrenda bozkatuenaren gobernua eragotziko; kasu honetan, CiU. Sant Celonin, berriz, udal-batzarrean, gobernu-aldaketa bat bortxatzen da, CiU-alderdiko alkate bat ezarriz, CUP gobernura sartu gabe. Hainbat udal-batzar ostean, inbestidura-akordioa hautsi egiten da, alderdi eskuindarrak akordio horretan sinatutako ekimenak ez bultatzeagatik (Can Riera de l'Aiguako bizitegi-gune estrategikoaren proiektua gelditzea).

Vilafrancan, bestalde, alderdiak ez du PSCaren gobernua eragotziko, nahiz eta legislatura erdian, ERC eta CiUrekin batera, zentzura-mozio bat aurkeztuko duen, alderdiaren ustetan, PSCk Caixa Penedèsekin izandako mesede-tratuen ondorioz.

Bakarka aurkeztutako hautagaitzen emaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Arenys de Munt 329 - 9,51 1 -
Badalona 1.571 - 2,12 0 -
Barxeta 98 - 8,13 0 -
Berga 938 - 13,20 2 -
Biosca 51 3 31,68 0 0
Cardedeu 411 - 6,07 1 -
Celrà 210 - 11,90 1 -
Centelles 78 - 2,12 0 -
Dosrius 26 - 1,22 0 -
Girona 916 535 2,83 0 0
Granollers 444 - 2,08 0 -
Lleida 1.030 - 2,15 0 -
Manresa 1.590 476 6,00 1 1
Martorell 475 - 4,45 0 -
Mataró 2.173 - 5,48 1 -
Molins de Rei 539 - 5,24 1 -
Montesquiu 83 - 16,12 1 -
Navarcles 195 10 5,97 0 0
Pineda de Mar 333 - 3,32 0 -
Ripoll 77 - 1,37 0 -
Sallent 356 - 8,95 1 -
Sant Celoni 729 - 9,54 2 -
Sant Cugat del Vallès 895 - 3,02 0 -
Sant Joan de les Abadesses 123 - 5,47 0 -
Terrassa 859 441 1,31 0 0
Torà 92 81 12,43 1 1
Valls 763 123 7,51 1 0
La Vansa i Fórnols 42 - 33,07 0 -
Vic 1.174 569 7,64 2 2
Viladamat 66 - 22,07 1 -
Vilafranca del Penedès 1.643 538 10,81 2 1
Vilanova i la Geltrú 1.366 - 5,75 1 -
Vilassar de Dalt 163 - 4,20 0 -
Vilassar de Mar 275 - 3,30 0 -

Koalizioan aurkeztutako hautagaitzen emaitzak:

Hiria Koalizioaren izena Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Arbúcies CUPA 400 436a 13,56 2 1
Barberà del Vallès Ass. d'esquerres - UP 130 - 1,20 0 -
Calldetenes Poble en Marxa 225 - 18,84 3 -
Capellades Vila de Capellades 354 - 12,78 2 -
Cerdanyola del Vallès PAS 986 405b 4,31 0 1
Platja d'Aro Arenenca 113 - 3,17 0 -
Ripollet COP 2.241 1.586c 18,55 5 1
Sabadell Entesa per Sabadell 5.968 143 8,15 2 0
St. Esteve de Palautordera PSE 328 - 29,26 3 -
Sant Pere de Ribes UM9 1.734 491d 18,79 4 1
Gramenet del Besòs Gent de Gramenet 1.887 - 4,98 0 -
Tarragona Nosaltres SOM - AUP 261 - 0,51 0 -

a 2003an, CUPA - EP moduan aurkeztu ziren.

b 2003an, PAISC moduan.

c 2003an, CR - Acord Municipal moduan.

d 2003an, UM9 - EN moduan.

2008ko uztailean, Manlleuko Batzar Nazionalean, eta alderdiaren hazkunde eta barne-dibertsitate ideologikoari erantzunez, barne-estatutu berriak onartzen dira, bai eta lan-eremuak, alderdiaren definizio politikoa eta estrategia-lerroak ere definitzeko erabakia hurrengo ez-ohiko Batzar Nazionalerako programatu.

2009ko urtarrileko Mataróko Batzar Nazionalean, lehen aipatu bezala, alderdiaren definizioa onesten da, nazio-mailako erakunde politiko moduan, orain arteko udal-mailaren esklusibotasuna gaindituz, eta Kataluniako Parlamentuko haustekundeetara aurkezteko aukera zabalduz. Are gehiago, Batzar honetatik aurrera, alderdia gaur egungo sistema osoarekiko kritikoa den espazio guztiaren erreferente politiko moduan aurkeztuko da. Era berean, 2009ko europar hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen du, bai eta beste hautagaitz zein bat bozkatzea zein abstenitzea ere ez defendatuz. Alderdiaren hitzetan, "ez dugu aproposa ikusten hauteskunde hauetan aurkeztea, nahiz eta 2004ean egin izan, Europar Tratatuaren elaborazio-prozesuari erantzuna ematea garrantzizkoa ikusten genuelako, jarrera ezkertiar eta independentista batetik. Gaur egun, maila politikoan aliantzarik ez izateak, bai eta komunikazio txikienarik ere ez izateak beste herrietako alderdi politikoekin, gure ideologiatik gertu, edota barne-organoek gai honen inguruan ezer ez jorratu izanak, erabaki hau hartzera bultzatu gaitu, jarrera hoberen moduan."

Gironako Batzar Nazionalean (2009ko uztaila), oso tarte txikiagatik, 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen da. Erabaki hau defendatzeko erabili ziren argudioen artean, 2011ko udal-hauteskundeei lehentasuna ematea (alderdiaren handipena ematearren), asanblearismoari uko egin gabe nazio-mailako estruktura bat eraikitzea eta, honi esker, diskurtso nazional bateratu bat artikulatzea. Era berean, 2014ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera irekita utzi zuen, betiere 2011ko udal-hausteskundeetan errejidore-kopurua emendatuko balitz.

Tarragonako Batzar Nazionala (2009ko urria) idazkaritza nazional berria erabakitzeko balio izan zuen. Era berean, garai hartako independentziari buruzko Katalunian zehar egiten ari ziren kontsulteen jabetze partidistari buruz ere eztabaidatu zen.

Lehen esan bezala, Gironako Batzar Nazionalean (2009) 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara ez aurkeztea erabakitzen da. Era berean, alderdiak ez du ez abstentzioa ez beste alderdi bati boz ematea gomendatuko; izan ere, euren hitzetan, alderdi "esklusiboki instituzionalak" ziren, "herritarren eginkizun politikoa boto-txartel bat hautetsontzi batera sartzera, lau urtero, murrizten zutenak". Modu horretan, "Katalan Herri erabat aske" bat lortzeko helburuarekin jendea antolatzera bultzatu zuten.

2011: «CUP, beharrezko alternatiba»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdiaren errejidore-kopuruaren aldaketa, 2003tik aurrera.

Vilanova i la Geltrúko Batzar Nazionalak, 2011ko urtarrilean, programa-inguru bat onartzen du, honen inguruan 2011ko udal-hauteskundeetara aurkeztuko diren 80 hautagaitzen programak sortzeko, guzti hauek gutxieneko adostasun bat edukitzearren.

Udal-hauteskunde hauek alderdiaren finkatzean aurrerapauso oso handia izango dira, aurreko hauteskundeetan lorturiko emaitzak bostkoiztuz. Hiru errejidore lortuko dituzte Gironan, bai eta zerrendarik bozkatuena izan Arenys de Munten, lau errejidoreekin. Alfés (3) eta Navàsen (4) ordezkaritza lortuko dute ere, bai eta erabateko gehiengoa Viladamaten (4). Hauteskunde hauetan, lau alkatetz lortuko ditu alderdiak: Arenys de Munt, Navàs, Viladamat eta Celrà. Eskualde-hiriburuetan ere emaitza aipagarriak lortuko ditu ere, hiru errejidoreekin Vilanova i la Geltrún, Vallsen eta Bergan eta hirugarren indar politikoa izanik hainbat hiritan: Vic, Vilafranca del Penedès, Berga eta Valls. Beste hainbat emaitza adierazgarriren artean Molins del Rei dugu, hiru errejidore gehiago lorturik (1-4), bai eta Banyoles (2) eta Reusko (1) emaitzak ere.

CUPren ordezkaitza eskualde-batzarretan ere handitu zen, Garrafeko eskualde-batzarrean errejidore batetik hirura pasaz, bi errejidore lortuz Gironèseko batzarrean eta Alt Camp, Alt Penedès, Bages, Berguedà, Maresme eta Osonako eskualde-batzarretan ordezkaritza lortuz, errejidore banarekin.

Bakarka aurkeztutako hautagaitzen emaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Alfés 91 - 19,91 3 -
Artés 554 - 23,04 3 -
Arenys de Mar 496 - 8,75 1 -
Arenys de Munt 855 536 25,54 4 3
Argentona 448 - 9,10 1 -
Badalona 1.465 106 1,82 0 0
Balaguer 237 - 3,39 0 -
Banyoles 708 - 10,39 2 -
Bartzelona 11.805 - 1,95 0 -
Barxeta 113 15 9,25 0 0
Bellmunt d'Urgell 63 - 40,38 0 -
Benifairó de la Valldigna 90 - 7,96 0 -
Berga 1.023 85 15,50 3 1
Blanes 622 - 4,53 0 -
Bordils 180 - 23,62 2 -
Calldetenes 250 - 20,03 2 -
Capellades 523 - 21,76 3 -
Capolat 9 - 15,52 1 -
Cardedeu 860 449 12,80 2 1
Cava 4 - 7,84 0 -
Celrà 404 194 22,51 3 2
Collbató 33 - 1,90 0 -
Figueres (Alt Empordà) 800 - 6,28 1 -
Girona 2.981 2.065 9,28 3 3
L'Hospitalet de Llobregat 541 - 0,64 0 -
Les Borges Blanques 170 - 6,42 1 -
Lleida 1.464 434 3,26 0 0
Manresa 1.981 391 7,41 2 1
Martorell 402 73 4,13 0 0
Mataró 2.498 325 5,59 1 1
Molins de Rei 1.797 1.258 17,52 4 3
Mollet de Peralada 33 - 33,33 1 -
Montesquiu 170 87 32,63 2 1
Montblanc 114 - 3,50 0 -
Navàs 746 - 25,34 4 -
Navarcles 296 101 10,50 1 1
Palau-solità i Plegamans 288 - 5,00 0 -
Pineda de Mar 368 35 3,64 0 0
Reus 1.918 - 5,11 1 -
Sabadell 2.288 - 3,06 0 -
Sallent 337 19 10,29 1 0
Salt 834 - 10,03 2 -
Sant Boi de Llobregat 751 - 2,63 0 -
Sant Cebrià de Vallalta 111 - 7,96 1 -
Sant Celoni 949 220 13,14 2 0
Sant Cugat del Vallès 2.346 1.451 7,76 2 2
Sant Esteve de Palautordera 429 - 35,11 4 -
Sant Joan Despí 319 - 2,43 0 -
Sant Joan de les Abadesses 80 43 3,81 0 0
Sant Martí Sarroca 243 - 16,06 2 -
Sant Pere de Ribes 1.874 - 19,48 5 -
Sant Pere de Riudebitlles 138 - 11,40 1 -
Sant Salvador de Guardiola 160 - 10,15 1 -
Santa Coloma de Farners 307 - 7,39 1 -
Santa Maria de Palautordera 495 - 13,20 2 -
Santa Perpètua de Mogoda 351 - 3,78 0 -
Seva 144 - 8,19 1 -
Sitges 622 - 6,30 1 -
Subirats 297 - 19,26 2 -
Tarragona 1.099 - 2,28 0 -
Terrassa 868 9 1,22 0 0
Torà 113 21 18,31 2 1
Ulldecona 124 - 4,01 0 -
Valls 1.196 433 12,66 3 2
El Vendrell 491 - 3,77 0 -
Vic 1.626 452 10,83 2 0
Viladamat 149 83 47,30 4 3
Vilafranca del Penedès 1.614 29 10,78 2 0
Vilanova i la Geltrú 2.539 1.173 10,39 3 2
Vilassar de Dalt 190 27 5,23 0 0
Vilassar de Mar 450 175 5,67 1 1

Koalizioan aurkeztutako hautagaitzen emaitzak:

Hiria Koalizioaren izena Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Arbúcies CUPA 189 211 6,58 1 1
Santa Coloma de Gramenet Gent de Gramenet 2.575 - 6,65 2 -
Ripollet COP - CpR 2.318 77a 18,90 4 1
Premià de Mar Crida Premiarenca 1.074 - 10,54 2 -
Tagamanent CUP - ERC 58 - 28,71 2 -

a 2007an, COP moduan aurkeztu ziren.

2011ko udal-hauteskundeetan lorturiko emaitza onen ondorioz, alderdia 2014ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko beharrezko baldintzetara prestatzen hasiko da.

2012: «Herriaren ordua da»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
CUP-AE alderdiaren boto-txartela (Sabadell, Bartzelona).

Reusko Batzar Nazionalean, 2012ko martxoan, hurrengo Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera plazaratzen da, oso gutxigatik onartzen dena, "ahalik eta lehen" aurkeztea erabakiz.

Urriaren 13an, behin 2012ko Kataluniako Parlamentuaren hauteskundeak iragarrita, Molins del Rein bigarren Batzar Nazional bat ospatzen da; bertan, 650 bozen %77aren bermez, hauteskundeetara aurkeztea erabakitzen da. David Fernàndez kazetariak, Georgina Rieradevallek (Viceko errejidorea) eta Quim Arrufatek (Vilanova i la Geltrúko errejidorea) Bartzelonako zerrenda hasiko dute, Lluc Sallelas kazetaria zerrendaburu izango da Gironako zerrendan, Antonieta Jarné Lleidan eta Jordi Martí Tarragonan. Alderdia CUP-Alternativa d'Esquerres (CUP-AE; CUP-Ezkertiar Alternatiba) izenarekin aurkeztuko da, alderditik at dauden mugimentu sozial eta kolektibo ugarien ordezkaritza izan nahian. Horren adierazgarri, adibidez, Bartzelonako zerrendaburua independentea izatea izan zen. Alderdiari sostengua ematen zioten erakundeen artean Revolta Global, En Lluita (Borrokan), Lluita Internacionalista (Borroka Internazionalista) eta Pagesos per la Dignitat Rural Catalana (Nekazariak Kataluniako Landa-duintasunaren Alde) ditugu, besteak beste. Era berean, Katalan Herriko izen oneko pertsona famatuek ere zerrendetan parte hartu zuten; hala nola, Oleguer Presas futbolaria (Bartzelona), Cesk Freixas abeslaria (Bartzelona, #10), Francesc Ribera Titot eta Xavi Sarrià, Obrint Paseko idazle eta abeslaria.

Batzar Nazional hau baina egun batzuk lehenago, Katalunia osoan zehar asanblea irekiak bultzatzen dira, 30 bat, hauteskundeetara aurkezteko edo ez aurkezteko eztabaida herritarrei zabaltzeko. Asanblea ostean, abal-jasoketa hasten da, bertatik aurrera anitz erabiliko den mekanismoa. Aste baten ostean 27.111 abal lortuko dita, beharrezkoak ziren abal-kopurua (5.416; 4.042 Bartzelonan, 557 Tarragonan, 503 Gironan eta 314 Lleidan) bosztkoiztuz, bai eta Gironako abal-kopuru minimoa zortzikoiztuz, 4.000 abal baino gehiagorekin. Era berean, #AvalsCUP etiketa trending topic izan zen ere aste hasieran. Hauteskunde-kanpainan zehar alderdiak bere programaren lau bloke tematikoak iragartzen ditu: 1) Per la construcció nacional (Erainkuntza nazionalarengatik), 2) Per un nou model, social, econòmic i cultural (Eredu sozial, ekonomiko eta kultural berri batengatik), 3) Per la igualtat d'oportunitats, les llibertats, i els drets socials i laborals (Aukera-berdintasunarengatik, askatasunarengatik eta lan- zein eskubide sozialengatik) eta 4) Per la defensa del territori (Lurraldearen babesarengatik).

Azaroaren 25eko hauteskundeetan, CUP - Ezkertiar Alternatiba hautagaitzak 126.219 boza lortuko ditu, Kataluniako Parlamentuak hiru aulki moduan itzuliko dena, Bartzelonako barrutitik. Aulki hauen David Fernàndez, Georgina Rieradevall eta Quim Arrufatek beteko dituzte. Hasieran EUiAk bi diputatu eskainiko zuela, CUP-AEk talde parlamentario propioa edukitzeko, uste bazen ere (bost diputatu behar dira gutxienez), azkenean, talde mistoan sartu ziren, legislaturako talde mistoko talde bakarra izanik. Parlamentuko inbestidura-prozesuan, alderdiaren bozak nulotzat hartuko dira, sinbolikoki pertsona ez-hautatuak aukeratzeagatik. Parlamentuko presidente moduan Manuel G. B. aukeratuko dute, Burjassoteko bizilaguna eta bere burua hiltzen saiatu zena bere etxegabetzearen aurrean. Presidenteorde moduan mugimendu sozialaren hiru ikurren alde bozkatu zuten: Pedro Álvarez, duela hogei urte l'Hospitalet de Llobregaten hildako bizilaguna, kale-jantzian zegoen polizia espainiar batek abakaturikoa; Guillem Agulló, talde faxista batek akabaturiko nerabea, Valentziako Erkidegoan; eta Idrissa Diallo, ginear imigrante gaztea, Bartzelonako Zona Francako CIEan hildakoa. Parlamentuko Mahaiean, bestalde, Ester Quintana (Mossos d'Esquadraen gomazko pilota-eskopeta baten tiro baten ondorioz begia galdu zeun neska), Andreu del Cabo (TMBko sindikalista kaleratua) eta Blanca Serra (80ko hamarkadaren hasieran atxilotutako eta torturatutako independentista) bozkatu zituzten.

2012ko urtarrilaren 10ean, Reusen, CUPek Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzan zein Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa bat ezarri zuen Prat Domènechen aurka, Innova Kasuari hasiera emango ziona, erakunde publiko zein pribatuetan zuen kargu anitzengatik.

Ekainaren 13an, alderdia publikoki aurkeztuko da Valentzian.

2014ko azaroaren 9ko Kataluniako independentziari buzuko galdeketaren aurrean, Kataluniako Parlamentuko ebazpen batek hasitakoa, CUP alderdia "guztien adostasun kritikoz" alde posizionatzen da, nahiz eta, alderdiaren hitzetan, "galdera zuzenago bat" nahiago izan. Galdeketarako, halaber, alderdiak "bai hirukoitz" sinboliko bat eskatzen du, "bai autodeterminazioari, bai independentziari eta bai Katalan Herriei ere".

Kataluniako EIren Desobeïm kanpaina.

Alderdiak 2014ko Europar Parlamenturako hauteskundeetara ez aurkeztea erabakiko du urte bereko martxoaren 9an. CUPen hitzetan, Europar Batasuna "gune antidemokratiko" bat da, "izena guztiz galdu duena" eta "zerbitzu publikoen pribatizazioa" eta "zorren diktadura inposatzen dituena". Modu honetan, alderdiak Herriek Erabaki hautagaitzan parte hartzea ekidingo dute, batik bat EH Bilduk eta Galiziako Bloke Nazionalistak (BNG) osaturikoa. Aurrerago, haustekunde-egunetik gertu, abstentzioaren edo "EBren aurkako aukera independentisteen" alde posizionatu ziren.

2014ko maiatzaren 12an, alderdiak bere aurrekontuak plazaraturiko ditu, bai eta militante-kopurua ere: 1.325 Katalan Herri osoan zehar, 109 udal-talde ezberdinetan banaturikoak.

2014ko azaroaren 9ko Kataluniako independentziari buruzko egindako kontsultaren alde agertuko da alderdia, bai bikoitzaren aldeko botoa eskatuz. Kontsulta baino lehenagoko hiletan CUPek mobilizazioen bitartez Generalitateko gobernua presionatuko du, desobedientzia-ekintza bat egin dezan eta, ondorioz, erreferenduma bertan behera ez gelditzeko.

2015eko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, Herri Batasuneko Hautagaitzak Prozesu Konstituziogilearekin batera (Procés Constituent) negoziaketetan hasiko da, bai eta hainbat udal-eremuko entitateekin ere. Azkenean, elkarrizketa guzti horietatik CUP-CC, CUP-Crida Constituent (CUP-Oihu Konstituziogilea), eratuko da.

Udal-hauteskundeak: «Historiari buelta eman diezaiogun»

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal-hausteskundeetan, CUP 165 hautagaitzekin aurkeztuko da, 2011ko 72ekin alderatuta. Modu honetan, zerrenden igoera nabaria ikusten da, bereziki Terres de l'Ebren eta Pirineoetan zein Aranen. Valentziako Erkidegoan lau hiritan aurkeztuko dira (2011n baino bi gehiago); Burjassoten, Almàsseran, Biaren eta Pedregueren. Haustekunde hauetako goiburua Capgirem la història (Historiari buelta eman diezaiogun) izango da.

Hauteskunde hauetako emaitzak oso garrantzitsuak izango dira alderdirako; izan ere, udaletxe askotan, ordezkaritzarik ez izatetik idar erabakitzaile izatera pasa baitziren. Hauteskunde hauetan, halaber, ezkerreko zenbait alderdi ezberdinekin koalizioan aurkeztu ziren hainbat hiritan; hala nola, Podem, Procés Constituent (Prozesu Konstituziogilea) eta EUiA, besteak beste, hiri bakoitzaren errealitatearen arabera.

Organizazioak Celràko, Viladamateko zein Navàseko udalbatzak mantenduko ditu, Arenys de Munteko alkatetza galduko duen bitartean, 855 bozetik (4 errejidore) 719ra pasaz (3). Dena dela, beste hainbat alkatetz lortuko ditu; hala nola, Colomers, Mieres, Ordis, Verges eta Viladesens Gironan, bai eta Beudako (Girona) gobernu-taldean sartu zen, CiU eta ERCrekin batera. Bartzelonan, Badalonan (beste alderdiekin batera), Bergan, Argentonan, Capelladesen, Monistrol de Caldersen, Ripolleten eta Cerdanyola del Vallèsen gobernatuko du. Tarragonako probintzian, bestalde, Els Guiamets eta La Vilella Altako alkatetzak eskuratuko dituzte.

Gironako probintziako hautagaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/- Hautagaitza Goiburua
Agullana 115 - 25,00 2 - Herri Batasuneko Hautagaitza Decidim entre veïns! (Bizilagunen artean erabakitzen dugu!)
Anglès 286 - 12,30 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza
Banyoles 1.063 355 13,69 2 0 Herri Batasuneko Hautagaitza
Beuda 74 - 57,81 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza
Blanes 1.199 577 8,02 2 2
Bordils 259 79 36,43 3 1
Breda 231 - 11,88 1 -
Campdevànol 185 - 10,72 1 -
Celrà 993 589 51,03 7 4
Colomers 78 - 75,00 5 -
Darnius 52 - 16,72 1 -
Figueres 1.635 838 12,66 3 2
Girona 5.425 2.444 14,94 4 1
La Bisbal d'Empordà 631 - 16,57 3 -
Lloret de Mar 375 - 3,62 0 -
Mieres 111 - 50,68 4 - Vivim Mieres (Mieres Bizi Dugu)
Mollet de Peralada 36 3 34,29 1 0
Olot 1.524 - 11,81 3 -
Ordis 103 - 49,28 4 -
Palamós 410 - 5,66 1 -
Ripoll 445 - 9,02 1 -
Salt 997 163 12,34 3 1
Sant Feliu de Guíxols 408 - 5,00 1 -
Sant Gregori 344 - 19,21 2 -
Sant Joan de les Abadesses 108 28 5,37 0 0
Sant Joan les Fonts 553 - 37,82 4 -
Sant Pau de Segúries 192 - 46,27 3 -
Santa Coloma de Farners 395 88 7,98 1 0
Sils 312 - 13,64 2 -
Susqueda 8 - 11,11 0 -
Torroella de Montgrí 489 - 11,24 2 -
Tortellà 64 - 14,32 1 -
Verges 296 - 46,69 5 -
Viladamat 215 66 78,75 6 2
Viladasens 74 - 52,86 4 -

Bartzelonako probintziako hautagaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/- Hautagaitza Goiburua
Alella 396 - 9,23 1 - Alellako Alternatiba
Arenys de Mar 787 291 11,78 2 1 Herri Batasuneko Hautagaitza Obrim l'ajuntament, per canviar-ho tot!

(Udaletzea irekitzen dugu, dena aldatzeko!)

Arenys de Munt 719 136 19,69 3 1 Herri Batasuneko Hautagaitza Junts fem Arenys de Munt

(Arenys de Munt elkar egiten dugu)

Argentona 1.023 575 19,78 4 3 Herri Batasuneko Hautagaitza
Artés 606 - 24,46 3 - Herri Batasuneko Hautagaitza Governem-nos

(Goberna dezagun gure burua)

Badalona 15.645 14.180 17,51 5 5 Elkarrekin Badalona Irabazi
Badia del Vallès 1.349 - 24,27 5 - Badiako Ezkerreko Alternatiba El Poble a l'ajuntament (Herria udaletxean)
Barberà del Vallès 2.221 - 16,25 4 - Batera Barberàgatik (Esquerra

Alternativa per Barberà, CUP)

Capgirem la història (Historiari buelta eman

diezaiogun)

Bartzelona 51.899 40.094 7,42 3 3 CUP - Bartzelona bira bezagun Entrem amb força (Indarrez sartzen gara)
Berga 2.248 1.225 34,19 6 3 Herri Batasuneko Hautagaitza Estem a punt (Prest gaude)
Borredà 148 - 45,82 3 - Batera lan egin dezagun

Borredàgatik- Herri Aktiboa

Caldes de Montbui 1.048 - 14,60 2 - Caldes Gara (CUP, Prozesu Konstituziogilea,

ICV-EUiA)

Comptem amb tu (Aintzat hartzen zaitugu)
Calella 605 - 8,70 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem Calella

(Calellari buelta eman diezaiogun)

Calldetenes 201 49 16,39 2 0 Herria Martxan

(Independents per Calldetenes - CUP)

Canet de Mar 494 - 8,27 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem Canet. Governem-nos

(Caneti buelta eman diezaiogun.

Gure burua goberna dezagun)

Capellades 800 227 30,71 4 1 Capelladeseko Hiribildua - CUP Capgirem Capellades

(Capelladesi buelta eman diezaiogun)

Cardedeu 1.678 818 21,43 4 2 Herri Batasuneko Hautagaitza
Castellar del Vallès 1.626 - 15,29 4 - Castellar erabakitzen dugu

(L'Altraveu per Castellar - CUP)

Per decidir-ho tot (Dena erabakitzeko)
Castellfollit de Riubregós 70 - 66,04 1 -
Castellnou de Bages 42 - 6,35 0 -
Cerdanyola del Vallès 4.606 - 18,55 5 - Konpromezua Cerdanyolagatik Decidim Cerdanyola, hi tens molt a dir!

(Cerdanyola erabakitzen dugu, asko duzu esateko!)

Corbera de Llobregat 851 - 17,16 3 - Corbera Berreskuratu Dezagun

(CUP, Prozesu Konstituziogilea)

El Masnou 1.231 - 11,81 2 - Herri Batasuneko Hautagaitza
El Pla del Penedès 188 - 28,88 3 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem El Pla per capgirar la història

(Historiari buelta emateko El Plari buelta eman diezaiogun)

Esparreguera 1.736 - 19,56 5 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem Esparreguera

(Esparreguerari buelta eman diezaiogun)

Esplugues de Llobregat 1.156 - 5,83 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem Esplugues. Fem sentir la veu del

carrer a l'ajuntament

(Espluguesi buelta eman diezaiogun.

Udaletxean kalearen ahotsa nabaritzea egin dezagun)

Gavà 822 - 4,47 0 - Herri Batasuneko Hautagaitza Capgirem Gavà. Candidatura rupturista

a l'ajuntament de Gavà (Gavàri buelta eman

diezaiogun. Gavàko udaletxeko hautagaitz rupturista)

Gelida 254 - 8,08 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza -

Herri Aktiboa

Granollers 1.563 - 6,63 2 - Oihua Granollersgatik - CUP Des del carrer capgirem Granollers

(Kaletik Granollersi buelta deman diezaiogun)

Igualada 1.536 - 9,32 2 - Herri Batasuneko Hautagaitza Reinventem IDG
L'Hospitalet de Llobregat 4.763 4.222 5,11 1 1 Herri Batasuneko Hautagaitza -

Herri Aktiboa

La Garriga 852 - 11,50 2 - Herri Batasuneko Hautagaitza Entra amb nosaltres a l'ajuntament

(Sartu gurekin udaletxera)

La Nou de Berguedà 41 - 36,94 1 - Herri Batasuneko Hautagaitza
Llinars del Vallès 372 - 8,82 1 - Moviment Alternatiu de Llinars

del Vallès- Herri Batasuneko

Hautagaitza- Herri Aktiboa

(MALL-CUP-PA)

La teva alternativa és MALL-CUP

(Zure alternatiba MALL-CUP da)

Malgrat de Mar 898 - 11,92 2 -
Manlleu 1.048 - 15,18 4 -
Manresa 2.986 1.005 10,85 3 1
Masquefa 368 - 10,26 1 -
Matadepera 411 - 10,61 1 -
Mataró 3.843 985 8,43 2 1
Molins de Rei 1.937 140 16,19 4 0
Mollet del Vallès 692 - 3,42 0 -
Monistrol de Calders 193 - 44,27 3 -
Montcada i Reixac 990 - 7,12 1 -
Montesquiu 185 15 34,77 3 1
Mura 65 - 42,21 0 -
Navarcles 387 91 12,97 2 1
Navàs 1.553 807 51,41 8 4
Palau-solità i Plegamans 518 230 8,41 1 1
Pineda de Mar 378 10 3,54 0 0
Premià de Dalt 479 - 10,68 2 -
Premià de Mar 1.881 807a 16,17 4 2
Ripollet 4.750 2.432b 33,74 9 5
Rubí 2.862 - 10,46 3 -
Sabadell 11.110 8.822 13,22 4 4
Sallent 523 186 17,08 2 1
Sant Adrià de Besòs 1.631 - 12,95 3 -
Sant Boi de Llobregat 2.768 2.017 8,31 2 2
Sant Cebrià de Vallalta 237 126 16,20 2 1
Sant Celoni 1.533 584 20,72 4 2
Sant Cugat del Vallès 5.561 3.215 15,20 4 2
Sant Esteve de Palautordera 488 59 36,66 4 0
Sant Joan Despí 588 269 3,91 0 0
Sant Llorenç Savall 229 - 18,82 2 -
Sant Martí Sarroca 364 121 22,28 2 0
Sant Pere de Ribes 1.939 65 18,03 4 1
Sant Pere de Riudebitlles 184 46 15,61 2 1
Sant Sadurní d'Anoia 753 - 12,33 2 -
Sant Salvador de Guardiola 163 3 11,06 1 0
Santa Coloma de Gramenet 7.825 5.250c 18,52 6 4
Santa Margarida i els Monjos 482 - 16,48 2 -
Santa Maria de Palautordera 829 334 20,03 3 1
Santa Perpètua de Mogoda 642 291 6,34 1 1
Sitges 1.122 500 10,58 3 2
Subirats 368 71 23,34 3 1
Terrassa 4.785 3.917 5,75 1 1
Tiana 360 - 9,16 1 -
Tordera 116 - 1,86 0 -
Torelló 895 - 16,03 3 -
Vallirana 370 - 6,09 1 -
Vic 2.517 891 16,93 4 2
Vilafranca del Penedès 2.329 715 14,80 3 1
Vilanova i la Geltrú 4.421 1.882 16,35 4 1
Vilassar de Dalt 599 409 15,39 2 2
Vilassar de Mar 1.581 1.391 16,59 4 3
Vilobí del Penedès 116 - 18,74 1 -

a, b, c 2011an, beste koalizio batzuen moduan aurkeztu ziren.

Tarragonako probintziako hautagaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Alcanar 460 - 10,54 1 -
Alcover 450 - 20,11 3 -
Calafell 853 - 9,71 2 -
Deltebre 502 - 8,53 1 -
El Pla de Santa Maria 414 - 33,91 4 -
El Vendrell 1.347 - 10,03 2 -
Els Guiamets 136 - 62,96 5 -
L'Arboç 315 - 15,75 2 -
L'Argentera 38 - 33,33 0 -
La Canonja 300 - 11,79 1 -
La Vilella Alta 63 - 78,75 5 -
Llorenç del Penedès 303 - 27,45 3 -
Montblanc 534 - 17,72 2 -
Prades 40 - 11,14 0 -
Reus 6.847 4.929 17,67 6 5
Riudoms 590 - 18,43 2 -
Tarragona 4.180 3.081 8,27 2 2
Torredembarra 433 - 7,52 1 -
Tortosa 930 - 6,89 1 -
Ulldecona 308 184 11,13 1 1
Valls 1.526 330 16,06 3 0

Lleidako probintziako hautagaitzak:

Hiriak Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Alfés 84 7 38,89 3 0
Alpicat 438 - 16,40 2 -
Balaguer 625 388 9,38 2 2
Bellmunt d'Urgell 40 23 31,50 0 0
Bellpuig 568 - 29,01 4 -
Biosca 65 - 48,87 1 -
Cava (Alt Urgell) 6 2 14,29 0 0
Cervera 419 - 11,38 1 -
El Pont de Bar 16 - 19,28 0 -
La Seu d'Urgell 432 - 8,52 1 -
La Torre de Cabdella 106 - 21,37 1 -
Les Borges Blanques 302 - 11,32 1 -
Lleida 4.387 2.923 8,75 2 2
Maials 103 - 18,86 1 -
Solsona 609 - 15,54 2 -
Soriguera 91 - 39,06 3 -
Sort 220 - 18,79 2 -
Tàrrega 1.127 - 18,15 3 -
Tarroja de Segarra 62 - 52,99 2 -

Valentziako Erkidegoko hautagaitzak:

Hiria Bozak +/- % Errejidoreak +/-
Almàssera 68 - 1,62 0 -
Biar 27 - 1,15 0 -
Burjassot 1.209 - 6,27 1 -
Pedreguer 535 - 14,92 2 -

2015eko uztailaren 14ean alderdiak 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitza aurkeztuko du publikoki: Candidatura d'Unitat Popular - Crida Constituent (Herri Batasuneko Hautagaitza - Oihu Konstituziogilea). Uztailaren 30ean barruti bakoitzeko zerrendaburuak erabakiko dira, primarioen bidez. Ondorioz, Antonio Baños (Bartzelona), Benet Salellas (Girona), Ramon Usall (Lleida) eta Sergi Saladié (Tarragona) zerrendaburu gisa izango dira hautatuak. Parlametuko hauteskundeak positiboak izango dira alderdirako, 7 eserleku berri lortuz (3-10); eserleku hauek modu honetan banatuak egongo direlarik: 1 Tarragonan (Sergi Saladié), 1 Gironan (Benet Salellas), 1 Lleidan (Ramon Usall) eta 7 Bartzelonan (Antonio Baños, Anna Gabriel, Josep Manel Busqueta, Gabriela Serra, Albert Botran, Eulàlia Reguant eta Julía de Jòdar).

2015eko urriaren 15ean, Kataluniako Justizia Auzitegi Nazionalean (KJAN) Artur Masek deklaratu ostean, 2014ko Kataluniaren independentziari buruzko kontsultaren ondorioz, Miguel Bernadek, Manos Limpias izeneko sindikatu ultraeskuindarraren idazkari nagusiak, CUP-alderdia ilegalizatzeko izapideak martxan jarririk zeudela plazaratu zuen. Berria emateko momentuan, sindikatua jada Barne Ministerioarekin harremanetan zegoen, bai eta instrukzioko epaitegi batekin ere. Bernaden hitzetan, erabakiaren atzean, euren ustez alderdia organizazio "kriminal" bat zela zegoen.

2015eko irail eta abendu artean, gizarte-shockerako plan bat tratutzen egon zen Junts pel Sí-rekin batera, bai eta prozesu konstituziogile bat zein Kataluniako Generalitatearen presidentearen izendapena. Abenduaren 27an, igandea, Kongresurako hauteskundeak eta astebete geroago, ez-ohiko Batzar Nazional bat deitu zen Sabadell-en, alderdiko diputatuek Artur Mas Generalitateko Presidente modura inbestitu beharko luketen erabakitzeko. Eztabaidetan zein bozkaketetan egun oso bat igaro ostean, baiezkoaren eta ezezkoaren aldekoen 1,515 bozkako berdinketa batera iritsi ziren. Astebete geroago, Batzorde Politikoak (Consell Polític; hau da, CUP-ren hamahiru lurralde-batzarren ordezkariak), Ekintza Parlamentariorako Taldearekin batera (Grup d'Acció Parlamentaria; hau da, alderdiari eustazpia ematen dioten hamaika erakundeen ordezkariak), nukleo zein erakunde ezberdinen posizioa jaso ostean, Mas ez inbestitzeko erabakia hartu zuten. Erabakiak, hala ere, erakundearen zenbait militanteen artean ezontsa sortu zuen, alderdiak momentu politikoaren testuingurua kontutan ez hartzearren. Honen harira, hartutako erabakiaren aurrean, 2016ko urtarrilaren 4ean Antonio Baños diputatuak bere akta utzi zuen. Urte bereko ekainean, eta erabakiaren erantzun modura, Idazkaritza Nazionalaren (Secretariat Nacional) erdiak, hamabost ordezkaritik seik, bere postuari uko egin zioten.

2016ko maiatzean gertaturiko Batzar Nazionalean, Esparregueran, Idazkaritza Nazionaleko ordezkari modura taldeak eta ez soilik pertsonak hautatzeko aukera agertu zen.

Por España me atrevo (Espainiagatik ausartzen naiz) plataforma ultraeskuindarrak, Somatemps eta Democracia Nacional-eko kideek integraturikoa, 2017ko abenduaren 2rako manifestazioa bat deitu zuen, Els carrers ja no són vostres (Kaleak jada ez dira zuenak) lemapean, alderdiaren sede nazionalaren aurrean; izan ere, egun hartan, alderdiko zenbait kide abenduaren 21eko hauteskundeetarako programa bukatzen ari ziren. Honen erantzun modura, alderdiak bi salaketa aurkeztuko ditu, manifestazioa ekiditearren; bata Kataluniako Justizia Auzitegi Nazionalera eta, bestea, Hauteskunde-Batzordera. Salaketa egina egonda ere, bi erakundeek ez zuten manifestazioa ekidin, Barne-Departamentuaren konpetentzia zela argudiatuz. Honen erantzun modura, CUP-alderdiak bere sedearen aurrean kordoi bat egitera deitzen du, Casp kalean, 10:00etan. Kontzentrazio honetara, halaber, zenbait CDR (euskeraz, EDB) gehituko dira ere.

2017ko abenduaren 27an,

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]