Edukira joan

Helmuth Johannes Ludwig von Moltke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helmuth Johannes Ludwig von Moltke

Bizitza
JaiotzaBiendorf1848ko maiatzaren 25a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1916ko ekainaren 18a (68 urte)
Hobiratze lekuaInvalids' Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaAdolf von Moltke
Haurrideak
LeinuaMoltke (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
MugimenduaNaturismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraPrussian Army (en) Itzuli
Graduacolonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Lehen Mundu Gerra

Find a Grave: 8702439 Edit the value on Wikidata

Helmuth Johannes Ludwig von Moltke baita ere Moltke gaztea moduan ezaguna (Biendorf, 1848ko maiatzaren 25a - Berlin, 1916ko ekainaren 18a) alemaniar jenerala izan zen.

Helmuth izena jaso zuen osaba Helmuth Karl Bernhard von Moltkeren omenez. Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen granadarien erregimentu batean, 1875 eta 1878 bitartean Gerra Eskolan parte hartu zuen eta 1880an Estatu Nagusian sartu. 1891n osaba ordezkatu zuen Gilen II.a enperadorearen landa-laguntzako karguan, eta 1906ean Estatu Nagusiko buruzagitzara igo zen.

Armada zuzendu zuen Lehen Mundu Gerraren hasierako hilabeteetan, eta Alemania gerran sartu izanaren eta Marneko guduan amaitu zen Belgika eta Frantziaren inbasioaren erantzuleetako bat izan zen. Alemanak erretiratu eta gutxira Erich von Falkenhayn jeneralari utzi zion postua 1914ko irailean.