Haizebeko uharteak
Haizebeko uharteak | |
---|---|
Bertako izena | Islas de Sotavento |
Geografia | |
Uhartedia | Antilla Txikiak |
Uharte nagusiak |
|
Politika | |
Herrialdea | Herbehereak Venezuela |
Gizartea |
Haizebeko uharteak[1][2] Antilla Txikietako uhartedi bat da, Venezuelako iparraldearen parean dagoena. La Blanquilla eta Los Hermanos, Los Testigos, Margarita, La Tortuga, La Orchila, Los Roques, Las Aves, Bonaire, Curaçao eta Aruba uharteek osatzen dute.
Ingelesen arabera, Haizebeheko uharteak (Leeward Islands) Birjina uharteen ekialdetik Dominikar Errepublikaren iparralderaino iristen diren uharteak dira: Saba, San Eustakio, San Martin, Guadalupe, Deseada, Antigua, Aingira, Saint Kitts eta Nevis, eta Montserrat. Sumendi izandakoak dira uharte hauek, klima tropikala dute, eta lehorteak izaten dira askotan.
Hizkuntza arteko aldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antilla Txikiak taldeka sailkatzean, alde nabarmena dago ingelesaren eta inguru hartako Mendebaldeko gainerako hizkuntza nagusien (frantsesa, gaztelania eta nederlandera) artean:
Hizkuntzak | Haizealdeko uharteak | Haizebeko uharteak |
---|---|---|
Frantsesa, gaztelania eta nederlandera | ||
Ingelesa |
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen albo erdara nagusiak diren gaztelaniaren eta frantsesaren sailkapenari jarraituz, hauek dira Haizebeko uharteak:
- ABC uharteak, Herbehereen mendekoak:
- Aruba
- Bonaire (Holandarren Antillak)
- Curaçao (Holandarren Antillak)
- Venezuelaren dependentzia federalak:
- La Blanquilla uhartea
- Los Hermanos uharteak
- Margarita uhartea
- Los Roques uhartedia
- Los Testigos uhartea
- La Tortuga uhartea
- La Orchila uhartea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.