Gurasotasun
Gurasotasunaren kontzeptuak amek eta aitek jokatzen dituzten rolei erreferentzia egiten die, seme-alaben hezkuntzan eta sozializazio prozesuetan aurrera eramaten direnak. Maila psikologikoan eta soziologikoan ulertua izan daiteke. Amen eta aiten rolak ezberdinak izan dira historian zehar, eta honen ondorioz eginkizun ezberdinak esleitu zaizkio rol bakoitzari. Gaur egun, kontzeptuaren berrikuntza bilatzen ari da, bi rolen arteko berdintasuna bermatzeko helburuarekin. Gurasoen helburu nagusia, haurren zaintza eta segurtasuna bermatzea da. Zeregin honetan autoefikazia maila altua aurkezten badute, hori, haurraren ongizate handiago eta integralago batean itzuliko da.
Gurasotasunaren bilakaera historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinatik, gurasotasuna giza biziraupenaren zerbitzura egon da eta prozesu honetan gizonek eta emakumeek, paper ezberdinak jokatu izan dituzte. Rol ezberdin hauen esleipena, faktore ugarien menpe egon da, hauen barruan: biologikoak, psikologikoak, sozialak, erlijiosoak, etab. Ikuspegi tradizionala da indar gehien izan duena, ildo horretatik, amaren rola, zaintza afektiboarekin erlazionatu izan da, etxeko giro baten barruan eta aitarena babes fisiko eta ekonomikoarekin. XIX. mendean zehar, aita familiaburu zen, eta seme-alabak haren jabetza pribatua ziren. XX. mendean, "Tender years" doktrinan, amak preferentzia aldarrikatu zen, same-alaben zaintzari dagokionez. Aldi honetan, psikoanalisiak emakumeak seme-alaben zaintzarako genetikoki programatuta daudela aldarrikatu zuen, aitaren zaintzarako papera gutxituz. Ikuspegi tradizional honen aldaketaren hasiera 70. hamarkadatik aurrera eman zen[1].
Gurasotasunaren inguruan emandako aldaketa hiru faktoreen ondorioz sorrarazi da: identitate maskulinoaren eta femeninoaren inguruko ideien elaborazio berriagatik, produkzio mailan eman diren aldaketagatik eta emakumeen eta gizonen arteko harreman mailagatik. Genero rolen aldaketarekin batera, emakumeei eta gizonei esleitzen zaien papera aldatu egin da, horrekin batera funtzioen aldaketa bat sortuz. Emakumearen eskubideen aldeko mugimenduek eta lan mundura sartzearen ondorioz, rolaren ideia tradizionala gutxitzen joan da. Modu honetan, gurasotasun eredu berriak agerraraziz ohiko familia tradizionalaren ikuspegia aldatzen joan da, ondorioz.2][2]
Gurasotasunaren curriculum optimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasotasun curriculum ezin hobea lortzeko hainbat aldagai ezberdin kontuan hartu behar dira[3].
Zeharkako aldagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasotasunaren eredu berriak: Gaur egun, gizartearen eboluzioa dela eta, familia eta gurasotasunaren eredu berriak sortu dira, hona hemen ohikoenak[4]:
- Familia monoparentalak (Guraso bakarrekoak): Zenbait arrazoi direla eta, guraso batek hartzen du familiaren ardura. Hau baliabide gutxiago edukiko dute ustearen arabera eta ekonomikoki ezegonkortasun handiagoa. Familia barneko gatazkak emateko propobalitate gehiago dago eta aldakortasuna haurren bizitzan markatuta egongo da. Haurrek jasandako ikaskuntza estiloa demokratikoa izaten da gehienetan, eta aitaren inplikazioa esanguratsua izaten da. Prebenitu behar da gurasoen alienazioaren sindromea, hau da, guraso baten errefusapena, deskalifikazioak eta abar, modu kontziente edo inkontzientean.
- Familia berreraikiak: Kasu hauetan esku hartze psikologikoek garrantzi handia dute, depresio tasak oso altuak direla ikusi delako. Familiaren berrantolaketa sistemikoa izaten da eta ondorio positiboak 5 urteko bizikidetzaren ostean ikusten hasten dira. Aita edo amaordeak etxeko eta haurren zereginetan inplikatu behar dira.
- Adopziozko familiak: Familia eredu hauek eraiki baino lehen zenbait baldintza bete behar dira ikuspegi judizialetik eta psikologikotik. Alderdi judizialetik zenbait baldintza bete behar dituzte adibidez guraso eta haurren artean 25 urte baino gehiagoko adin tartea egotea. Alderdi psikologikoan guraso hauek ulertu behar dute haurrak egoera zail batetik datozela, arazo emozionalekin, atxikimendu ez ziurrarekin, etab. Hori dela eta, emozio eta egoera berri hauek ondo kudeatu behar dituzte.
- Familia homoparentalak: Ikuspegi psikologikotik ez dago ebidentzia negatiborik, haurren heziketaren kalitatean edo kantitatean, ezta gurasoen gaitasunetan. Familia egitura berri honetan arazo larrienak gizartetik datoz, bazterketa soziala jasotzeko arrisku handia dagoelako.
- Ugalketa lagundua eta familia anitzak: Familia egitura honetan, aldez aurretik ondorio negatiboenak edukiko dituzten familiak dira. Nahiz eta hazkuntzaren kalitatea eta egokitzea egokiak izan, gehiegizko babesaren arriskua dago, fisikoa zein psikologikoa, zeinak amarengan eragina edukiko du. Garapenean atzerapenak egoteko arriskua dago.
Maila sozioekonomikoari erreparatzen baldin badiogu, hurrengo printzipio hauek argi egon behar dira: heziketa baliabideak lortzeko, baliabide ekonomiko eta kulturalen eskuragarritasunaren garrantzia ezagutzea eta haurraren formazio eta hezkuntza eskaerei modu egoki batean erantzuteko gaitasuna izatea. Hau indikatzaile batzuekin ebalutua izaten da: gurasoen hezkuntza mila, zer nolako lana eta diru sarrerak kontuan hartzen dira. Aldagai hauek guztiek mikrosisteman eta mesosisteman eragiten dute baina ez dira elkarreragileak. Ebaluazioan amaren hezkuntza maila oso aztertua izaten da honek haurraren garapen kogtiboarekiko daukan harremanagatik.(Da Rosa Piccolo, Arteche, Fonseca, Grassi-Oliveira eta Salles, 2016). Ikerketa batzuen arabera hezkuntza maila duen amak hezkuntza materialetan gehiago inbertitzeko prest egongo dela.
Elkarrekintzarako gaitasunak kontuan hartzen baldin baditugu, komunikazioaren garrantzia eta bere estiloak ezagutzea komenigarria da, besteak beste: asertibitatea, oldarkortasuna, pasibotasuna, entzute aktiboa eta enpatia.
Entzute aktiboa, enpatia eta asertibotasuna: Gurasotasuna garatu ahala, seme-alabak hezteko modua ere aldatu egin da. Batik bat diziplina ereduak indarkeria fisikotik, eite afektiboa duten ereduetara mugitu dira. Familia testuinguruan gurasoak jokabide eredu bihurtzen dira, umeek atxikimendu-irudiek eginikoa errepikatzeko joera dutelako. Hortaz haurrek ikontzienteki barneratzen dituzte, helduek sorturiko portera-patroiak. Honen aburuz, garrantzitsua da eite positibodun jokaerak egitea haurren aurrean, horiek errepikatzeko aukera gehiago baitago. Horrez gain portaera bakoitzak bere ondorioak ditu, hemen bi adibide:
- Entzute aktiboa: Gurasoak haurraren beharrak ase behar ditu eta hizkuntza ezinbestekoa da behar horiek identifikatzeko. Entzute aktiboaren bidez behar horiek identifikatzeaz gain, hizkuntza hasunarketarako eta kontzientzia hartzeko tresna bilakatzen da. Hori dela eta, garrantzitsua da gurasoak egunero une bat bilatzea haurrarekin hitz egiteko.
- Enpatia: Ikerketen arabera, haurrekiko enpatia maila altua eta atxikimendu ziurra korrelazionatuta daude.
Gurasoen eraginkortasuna nahiko gai gatazkatsua da, guraso bakoitzak gaitasun desberdinak dituelako eta hauek eragin zuzena izan ditzaketelako seme-alabengan. Nahiz eta gaitasun ezberdinak eduki aldagai honen helburu nagusia, modu hoberenean seme-alabak heztea, hobetzea, zaintzea eta sustatzea da. Ikuspuntu sozial-kognitibo batetik, eraginkortasuna hurrengo informazio iturri desberdinen bidez neurtzen da; esperientzia pertsonala, beste pertsona batzuen atzeraelikadura bidez, beste gurasoek eskainitako informazioaren ondorio bidez eta azkenik, heziketak arousal psikologikoan izan duen eraginaren bidez. Eraginkortasun maila altu bat, seme-alabaren ongizate maila handiago eta integralago batean itzultzen da.
Garapen psikologikoaren faseak ezagutu behar dira umeen garapen normatiboa ezagutu ahal izateko. Hau ondo ezagututa haurraren fase bakoitzaren inguruan zer espero dezaketen jakingo dute eta umearen beharrak ezagutuko dituzte. Kontuan hartu behar da fase ezberdinen informazioa edukitzeak gurasoen espektatibak aldatzea ekartzen du, baina beti jakinez gehiegizko edo gutxiegizko estimulazioa ez direla onak (Vargas-Rubilar y Arán-Filippetti, 2014). Gainera haurraren faseak kontrolatzen badituzte fase bakoitzeko estimulazio zehatza eman dezakete, haurrari noraino eskatu dakiokeen kontuan hartuz (Sallés y Ger, 2012).
Ikaskuntzaren eta hezkuntzaren teoria inplizituak: Hezkuntzan inplizituak dauden lau teoria desberdin aurkitzen ditugu:
- Konstruktibista: Umearen garapena bere nahi eta ahaleginaren menpe dago, bera delako bere ekintzen arduradun.
- Ingurumenarena: testuinguruak definitzen du umearen garapena, beraz garrantzi handia ematen die gurasoen hezkuntza praktikei.
- Innatista: Herentziari pisu handia emanten dio, bestalde, diziplinari garrantzia kentzen dio. Honek haurra aldatzeko duen probabilitatea urria delakoan.
- Nurturista: Garapenaen alderdi fisiko eta motoreari ematen garrantzia. Eskola-arrakasta osasun eta elikadura egokiari atxikitzen zaio.
Gaur egun epigenesi probabilistikoa izeneko ikerketa eredu bat existitzen da, zeinek banakoaren garapena 4 analisi maila desberdinen errepikapen moduan azaltzen duen: genetikoa, aktibitate neurala, jokabidea bera eta ingurumen faktoreak. Honakoa kontsideratzen da teoriarik osatuen ikaskuntza eta hezkuntzaren aurrean.
Haurren errutinak modu ziur batean haurrak ingurunetik aritzean datza. Harreman egonkorrak mantentzen baldin badira, ingurune guztietara aplikatzeko posibilitatea egongo litzateke. Orokorrean errutinak haurrari egonkortasuna ematen dio, aurresangarritasuna, bizitza antolatu bat ermaten eta honen ondorioz haurrak lasaitasunez esploratzea baimenduko dio ingurune honek. Errritualak ere garrantzitsuak dira, errutinari esanguratsutasuna ematen diotelako (Spagnola y Fiese, 2007)... Errutina batek, erritualen laguntzarekin familia identitatea zaintzeaz gain, partaidetza-sentimendua sortzen du taldeko partaideen artean.
Gurasoen hezkuntza-koherentzia, hezkuntzaren prozesu osoan zehar emango da eta beti koherentzia bat mantenduz. Gurasoek irizpide eta arau antzekoak jarraitzeko gaitasuna da, eta ekintzak denboran zehar egonkorrak mantentzeko. Egiten dutenaren eta esaten dutenaren artean, koherentziarik ez badago zalantzak eta zailtasunak sortzen arituko lirateke beraien haurrengan. Koherentzia izango litzateke, haurren hezkuntzan, leialtasuna, zintzotasuna eta hauekin loturik doazen beste balore batzuei zentzua ematen diena.
Amarengandik edoskitzea, nahiz eta azken urte hauetan mota ezberdineko eztabaidak sortu dituen gaia izan, abaintalak nabariak dira. Amaren esnea, elikatzeko funtzioa bete apartez; bien arteko elkarrekintzarentzako oso garrantzitsua da.Prozesu honetan familia -sistenak lagundutako edoskitzea-plangintza antolatzeko gaitasuna oso garrantzitsua da. Aipatu beharra dago edoskitzea ez egin ez dituela gabeziak eragiten.
Neurotoxikoen aurreko esposizioa alterazioak eragin ditzazke haurraren neurogarapenaren prozesuetan, eta baita nahasteak ere, ondorioak ekarriz, eta baita, aldaketa sakon eta iraunkorrak ere. Hauek, arreta berezi bat eskatzen dute, kalteak sortu ditzazketen kausak direlako, baina hauek ekiditea posible delako. Ikaskuntza-nahasteak, jokabide eta garapen nahasteak haurrengan, inguruneko faktore (fisiko, kimiko, biologiko, psikologiko eta sozialen) eta faktore genetikoen arteko interakzio konplexuen emaitzak dira, garapen-prozesuaren garai ahulenetan emango liratekeenak.
Familia eta aldagai kognitiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garapen kognitiboaren estimulazioa, funtzio exekutiboena bezala, jaio aurretik heldutasun goiztiarrera arte ezartzen eta garatzen dira. Bizitzako lehenengo urtean esanguratsuenak izaten dira, plastizidade neuronalaren maila altua dela eta. Hala ere, badaude eragin sendoa duten aldagaiak, adibidez: atxikimendu ziurrak funtzio exekutiboen garapenean eragiten du. Honek badu azalpena, azken finean lehenengo urteetan familia da garrantzi gehien duen testuingurua. Hortaz, kalitatezko testuinguru bat izateak, funtzio horien garapenean zuzenean eragingo du.
Ikaskuntzako estimulatzeko materialak bezala ulertzen dira, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragin eta prozesua errazten duten material multzoa. Material hauek oso garrantzitsuak eta lagungarriak dira. Kontuan eduki behar dugu adin bakoitzean haurrak helburu batzuk edukiko dituztela, hori dela eta materialaren helburuak ezberdinak izango dira. Material ezberdinak aurkitu ditzakegu: manipulatiboak, inprimaturikoak, audiobisualak etab ... Baita garrantzitsua da kontuan hartzea etxean dagoen jolasteko eta ikasteko materiala, eta horien eskuragarritasuna. Garapen kognitiboa sustatzen duten materiala minimoa eskaintzea garrantzitsua da eta baita hauen egokitasuna, hau da, haurraren etapara egokitua, bere beharrark kontuan hartuz.
Imitazioa jaioberrien imitazioarako aurrre jarrereaz eta horrek garapena estimulatzeko gaitasuna da. J. Piageten ustez, sinboloak erabiltzeko gaitasunak, pentsamendu sentsoriomotorraren etapari bukaera eta pentsamendu aurreoperazionalari hasiera ematen dio. Vigotskyren aburuz aldiz, goi mailako funtzio psikikoen maila eskuratzen dute, eta horrek eragingo du funtzio sinbolikoaren garapena, zeinak interakzio sozialerengandik baldintzatua egongo dena. Imitazioa haurraren garapen osoan oso garrantzitsua da eta horretarako eredu osasuntsu eta zuzen bat izan behar du. Gainera imitazioaren bides ikazkuntza errezten duten eredu berriak sustatzeko baliagarria izango da.
Jolasaren estimulazioa, aktibitate ludikoekin batera joko sinbolikoa indartzeko gaitasuna edukiko dugu. Aktibitate ludikoak beste zenbait ataletan aipatuta dagoen moduan egokituak izan behar dira haurraren adinarekiko. Anai - arreben arteko jolasak eta jolas familiarrak garrantzi handia edukiko dute jolasaren estimulazioan.
Jolasak garpen fisiko, kognitibo, emnozional eta sozialerako oso garrantzitsua da. Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak jolasa haurraren eskubide bat bezala onartzen du. Jolasak forma ezberdinetakoak izan daiteke eta horiek arabera gauza batzuk edo beste batzuk landuko dira:
- Jolas libreak ( ez egituratuak): hauek irudimena eta sormena garatzen laguntzen du.
- Jolas gidatuak: arauak barneratzen laguntzen dute, gainera funtzio exekutiboen hiru garun funtzio moten garapenrako onuragarriak dira.
Baita ama, aita eta aizpa - arreben arteko atxikimendua segurua sustatzeko ere oso garrantzitsua da jolasa, interakzioei esker. Beraz lehen aipatu den bezala jolasa ezinbestekoa da haurraren ongizate osorako (Milteer, 2012).
Funtzio sinbolikoaren garapena, ideiak edo gauzak adierazteko gaitasuna da zenbait modutan besteak beste, eraiketarekin, lengoaiaren, marrazketaren bidez... Garapen kognitibo goiztiarrean garrantzi handia dauka, eta elkarrekintzarekin hobetu ahal da.
Gogamenaren teoria, norbera zein besteei adimen egoerak egozteko gaitasuna da, hau da, sinesmen faltsuen ariketak gidatzen du, non haurrek sinesmen okerrak egozten dituzte objetu baten kokapenarekiko beste subjektu baten portaera aurresaterako orduan (Devine eta Hughes, 2014). Oso garrantzitsua da 2-7 urte bitarteko umeetan egozentrikoak direla ulertzekok eta adinaren arabera hau gainditzen joateko, hainbat ariketa daude. Ezaugarrien artean, pentsamenduari eta buru-egoerari buruzko ezaguerari dagokiona, sinesmen faltsuei dagokiona eta abar. Teoria honek faktore sozialak eta alderdi kognitiboen garapena ( funtzio exekutiboa) oinarri bezala dauka (benson, Sabbagh, Carlson eta Zelazo, 2013).
Funtzio exekutiboak, garunaren ariketa konplexuak dira, ezinbestekoak planifikatzeko, antolatzeko, zuzentzeko, berrikusteko, erregulatzeko eta ebaluatzeko. Bi taldeetan sailkatzen dira: Kognitiboak ( inhibizioa, lan oroimenam malgutasuna, metakognizioa eta,planifikazioa eta arazoen ebazpena) eta emozionalak ( ekimena, bulkaden kontrola, sariak atzeratu, emozioen kontrola eta jokabideen doikuntza soziala). Eskola arrakasta lortzeko ezinbesteko gaitasunak eskaintzen dituzte funtzio exekutiboek. Hauek jaio-aurreko etapan egindakoarekin menpekotasun handia dute. Adibidez: Etapa honetan kontsumitutako alkohol eta tabako kantitatea, zuzenean lotzen da helduaroko eta haurtzaroko galera exekutiboekin.
Garapen linguistikoaren estimulazioa, bi aro desberdinetan banantzen dira: Aro prelinguistikoa (0-2 urte) eta aro linguistikoa ( 2 urtetatik aurrera). Hizkuntzaren garapenaren estimulazio bideak anitz dira, hauek izanik garrantzitsuenak: zuzenketa kontingentea, istorioen kontaketa, abestiak abestea eta beste haurrekin kontaktua izatea. Haurren jolabide esploratorio eta komunikatiboei erantzuteko, hezitzailearen sentsibilitatea, hitz berrien ikaskuntzaren aldagai aurresale jokatzen du lengoaiaren garapoenaren lehengo aldietan (Tamis-LeMonda, Kuchirko eta Song, 2014). Aurreko ezaugarriak oso garrantzitsuak dira garapenerako, hizkuntza pertsonaren oinarrian baitago. Azken finean, lengoaiak, esperientziei eta munduari buru egiten dugun irudikapenari izena jartzea baimentzen digu.
Heldutasun akademikoaren estimulazioa, etxekolanetan sostengua ematearen garrantziaren ezagutza. Hauren dudak argitzeko, laguntzan emateko eta denbora eskaintzeko gaitasuna da. Ikaskuntzari dagokionez, lehen esperientziak etxean hasten dira eta ondoren, eskolan jarraitzen dute. Hori dela eta, garrantzitsua da intrintseko motibazioaren sustapena etxean hastea, honek geroago eskola-estuinguruan emaitza onak emango baititu. Honetarako kontuan izan behar dugu haurra zer estadiotan dagoen, bare maila egokian estimulatzeko. Heldutasun akademikoa estimulatzeko badaude beste beharrekoak diren ezaugarri batzuk, adibidez: erronka optimo bat ezartzea (garapen mailara egokitua), meta argiak ezartzea eta bere emaitzen feedback egoki bat ematea.
Familia eta garapen sozio-emozionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzeko aurreko lotura, sekulako garrantzia dauka, harreman afektiboaren sorrera ahalbidetzen duelako, umearen eta gurasoen artean. Jaio aurreko atxikimendua jaiotza osteko atxikimenduaren aldagai iragarlea izan daitekeela erakusten dute.
Atxikimendu ziurra sustatzea, umearean eskakizuenei modu eraginkorrean erantzun ahal izateko. Kontzeptu honek, atxikimendu-irudiaren eta haurraren arteko interakzioaren kalitateari egiten dio erreferentzi, zehazki, atxikimendu segurua haurraren behar biologiko eta sozialen eta amaren erantzun eraginkor eta egonkorraren sinkroniaren arteko produktua da. Lau mota deseberdintzen dira: ziurra, antsiatia, desantolatua eta errefusatsailea. Atxikimendu ziurra duten haurrek esplorazioan zehar zaintzailearen presentzia egiaztatzeko errekurtso kognitibo gutxiago erabiltzen dute. Halaber, honek autoerregulatzeko eta akzioak aurrera eramateko aukera gehiago ematen ditu. Gaur egun gizarteak bera moduak ematen ditu atxikimendu ziurra garatu ahal izateko, horiek esku-hartze politikoen bidez ematen dira, batik bat: bateratze neurriak, amatasun eta aitatasun bajak, enpresetako baimen bereziak etab ...
Hauek dira atxikimendu ziurrak haurrari eman ahal dizkion abantailak:
- Doitze psikologiko hobeagoa.
- Gurasoek jarritako arauen barneratze hobeagoa.
- B motako arrazonamendua nerabezaroan zehar.
- Doitze soziala.
- Autoestimu altua.
Gurasoen interesa haurraren sozializazioan, hau da, harreman sozialen garrantzia ezagutzea, eta hauek sustatzeko interkazio soziala sustatzea.
Frustazio optimoa, hau da, gutxieneko frustrazioen abantailak ezagutzea, garapen psikologikoa errazteko.
Autonomia estimulatzea, seme-alabek haien kabuz gauza espezifikoak egiteko, hau da, gurasoekiko izan ditzaketen gehiegizko dependentziarekin bukatzeko, eta horretarako autonomia funtzionala eta emozionala sustatu behar dute. Aldagai hau, familia-barnean ematen diren harremanen kalitatearen menpekoa da. Nerabezaroan autoestimua, gurasoek islatzen dutenaren araberakoa da. Hori dela eta, garapen osasuntsua lortzeko, garrantzitsua da gurasoek autoestimua sustatzea. Vigotskyren planteamenduaren arabera, norberaren irudia besteen iritziaren araberakoa baita, hau da, autokontzeptua sozialki moldeatu daiteke. Egunero zerbait positiboa esateak garrantzia handia dauka haurraren garapenean.
Autoestima estimulatzea, norberaren inguruan autokontzeptu positibo bat izateak duen garrantzia ezagutzea, garapen pertsonal egokia izateko.
Adierazkortasuna eta erregulazio emozionala maneiatzeko tresnak eskaini behar diete seme-alabei. Era honetan, hauek dituzten harreman sozialetan modu eraginkorrean murgiltzeko gaitasuna izango dute.
Neba-arreben arteko erlazio positiboak izateko garrantzia, haien arteko imitazioa, kooperazioa sustatuz eta haien identitate propioa garatzeko espazio espezifikoa eskainiz.
Hezkuntza- Tankera demokratikoa, eta beste hezkuntza estiloak ezagutzea. Indukzioa konbinatzeko ahalamena izan behar dute, limiteen eta afektuaren erabilpena sustatuz.
Sexu- hezkuntza sustatzea, gizakien sexu garepeneko etapak ezagutuz. Modu honetan, sexuaren inguruko informazioa modu naturalean transmititzeko ahalmena izan behar dute.
Familian, gizarte testuinguru eta ingurune fisikoa antolatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaten inplikazioa , gaur egun amak etxetik kanpo lan egiten du, hori dela eta aitaren papera berebiziko garrantzia hartu du haurraren garapenean. Inplikazio hau kalitatezkoa izan dadila aitak bere gaitasunak sustatu behar ditu, inplikazio aktibo batekin.
Kalitatezko ordezko zaintza, haurrei helarazten zaien ordezko zaintza kalitatezkoa izan behar da, hau da, estimulatzeko gaitasuna eduki behar dute haurren garapenean eragin zuzena baitu. Zaintza honen kantitatea kontuan hartzeko aldagai garrantzitsua da, jokabideko arazoak eragin ahal dituelako. Zaintza hau modu positibo zein negatiboak eragin dezake haurrengan.
Familia zabalarekiko harremanak, gainontzeko senideekin harremantzea onuragarria izan daiteke, eta bidez batez haurren garapen psikologikoan edukiko lituzke inpaktua ikustea
Sostengu sozialeko sare egonkor eta eraginkorra, hazkuntza prozesua jaio berriekin hasten da, hori dela eta, garrantzi handiko prozesu bat da. Haurrak inguratzen duten pertsonak sare egonkor eta eraginkor bat osa behar dute.
Kalitatezko errekurtso instituzionalak, Hainbat estrategia daude sostengu familiar egoki bat emateko, besteak beste, oinarrizko formakuntza eman, formakuntza espezifikoa….Errekurtso hauek eskuragarri egon behar dira biztaleri osorako eta modu egoki batean erabili behar dira, emaitz onuragarriak lortzeko.
Hezkuntza zentruarekin komunikazio egokia, eskolako lehengo urteetatik beharrezkoa da, harreman egoki bat finkatzea eskola eta gurasoen artean, arazoren bat egotekotan lehenbailehen ebazteko ahalmena izateko. Gurasoak ez dira soilik irakasleekin hitz egin behar, eskolako profesional guztiekin, hau da, psikologo, orientatzaile, pedagogoekin...
Euskarrietarako esposizioa gainbegiratu, adin guztietan haurrak esposizioa ikuskatu behar dugu, eta bere adinarekiko egokiak diren informazioa zabaldu behar diogu esparru desberdinetara adibidez, telebistako saioak, liburuak, lagunak… Nahiz eta haien adinerako egokiak ez diren gauzak ikusi, jokaera kritiko eta autoerregulatzaileak edukitzea sustatu behar dugu.
Egunerokotasuna bizitzeko esperientzia aniztasunak, haurrak estimulatu behar dira eta egoera desberdinen aurrean jarri, haiek garapen biopsikosoziala egokia sustatu ahal izateko. Horretaz aparte, egoera berriei modu ausart batean aurre egiteko eta bizitzeko gaitasuna izan behar dute.
Osasunerako hezkuntza,txikitatik ohitura osasungarriak hartzeko usadioa eduki behar dute. Ariketa fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu behar diogu, gure herrialdean gaixotasun bat ekiditzeko ahal den heinean, haur obesitatea. Elikadura eta zaintza ohitura egoki eta osasungarriak irakatsi behar dizkiogu eta indarrean jartzeko laguntza eman.
Adurazko kontsumoan heziketa, gizarte materialista, post-materialistaren bidean bizi gara, hori dela eta, haurrek kontsumitzeko ohitura betidanik ikusi dute eta ohitura hau aldatu behar dugu edo behintzat kontzientziatu. Kontsumoa kontrolatu behar dugu eta beharrezkoak diren gauzak edukitzeko ohitura sustatu behar diogu.
Familia- estres maila baxua, estresa eragin handia dauka gizakiongan, umeengan modu bortitz batean eragiten du eta hare gehiago gurasoen liskarratik edo egoera emozionalagatik eratortzen baldin badira. Bizitzako egoera asko estresa eragiten dute haurrengan, baino irakatsi behar zaie hauei modu positiboan aurre egiteko.
Gurasoen arteko gatazkak, aurrean esan dugun bezalaxe gurasoen arteko liskarrak umeengan eragin negatiboa daukate, estres maila igotzen, herstura eragiten… Hori dela eta, gatazkak pribatuan eduki behar dira, haurrak egoera hauetatik isolatzen.
Hezkuntza disfuntzionala: tratu txarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratu txar emailearen profilari dagokionez, pertsona oldarkorrak izaten dira, tratu txarrak heziketa moduan erabiltzen dutenak.Gehienetan, txikitan tratu txarrak jaso izan dituzten pertsonak izaten dira. Umearen hautemate negatiboa izaten dituzte, modu honetan, ez dituzte umearen beharrak ezagutzen eta honen ondorioz, behar hauek asetu gabe geratzen dira. Atxikimendu desantolatuarekin lotura handia izaten dute.
Tratu txar jasotzailearen profilari dagokionez, hazkuntzaren eta garapenaren patroi normalen alterazioak izaten dituzte. Gurasoekin atxikimendu desantolatua garatzen dute, honen ondorioz, psikologikoki hutsune bat izaten dute. Emozio mailan, antsietatea, oldarkortasuna eta etsaitasuna aukezten dute.
Tratu txarren efektuak anitzak izan daitezke, maila psikologikoan, fisikoan eta sozialean kokatzen direnak. Orokorrean, umearen garapen optimoa oztopatu dezakete, hutsune psikologikoak garatuz, disfuntzio fisikoak sortuz eta harreman sozial positiboak izateko ahalmena txikituz.
Prebentzio eta esku hartze ekintzak, garrantzi handikoak dira, umearen ongizate psikologikoa, fisikoa eta soziala bermatzeko. Prebentzio primario egin daiteke, tratu txarrak jasotzeko probabilitate gehiago dituzten haurrekin, hau da, haurren sitemak kontuan hartuz: mikrosistema ( gurasoen nahaste psikikoak, drogodependentzia, tratu txar familiarrak...) exosistema ( maila ekonomikoa, langabezia, isolamendu soziala...) eta makrosistema ( kriminalitatearen tasa handia, zerbitzu sozialen eskuragarritasun eza...).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Palomar Verea, Cristina. (2005). «Maternidad: historia y cultura» Revista de Estudios de Género. La ventana.
- ↑ Micolta, Amparo. Apuntes históricos de la paternidad y la maternidad. (Noiz kontsultatua: 2011).
- ↑ GURASOTASUNAREN CURRICULUM OPTIMOA: ALDAGAIEN AURKIBIDEA. .
- ↑ Edgar, De Jesús Yesca Palacios. (2015). Psicología social de la familia: Estructura, dinámica y nuevos modelos de familia en Nicaragua. .