Edukira joan

Guiot

Wikipedia, Entziklopedia askea

Guiota urpeko mendi bat da, kono enbor forma duena. Ez da oso ohikoa guiotak bakarti egotea, eta, orokorrean, ehun inguruko lerrokadurak osatzen dituzte. Euren tontorra laua da, eta 900 eta 1800 metro arteko sakoneran dago. Bertan oso-oso antzinakoak diren arrastoak daude, batzuetan, kretazeoan datatu izan baitira. Dirudienez, oso iragan urrunean, uharte txiki bezala, itsas mailatik gora zeuden sumendi eraketak dira. Honela, euren tontorra, higadurak suntsitu zuen; beranduago, orain aurki daitezkeen sakoneraraino urperaketa eragin zuen subsidentzia bat gertatu behar izan zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]