Edukira joan

Gorozin

Koordenatuak: 42°40′55″N 1°59′50″W / 42.68194°N 1.99722°W / 42.68194; -1.99722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorozin
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaDeierri
Administrazioa
Herritarragorozindar
Geografia
Koordenatuak42°40′55″N 1°59′50″W / 42.68194°N 1.99722°W / 42.68194; -1.99722

Gorozin[1] Deierriko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 40 biztanle ditu.

1857ko errolda arte bere udalerria izan zuen baina harrezkero beste hainbat herrirekin batera Lizarrerriko eskualde honen batasun naturalaren isla den Deierri udalerriaren barruan dago.

Nafarroako hegoaldeko bertze anitz izen bezala, izen hau erromatarren garaikoa da. Grotius izeneko jaun bati zegokion lekua izendatuko zuen, eta latinez Grotianus "Grocioren lekua" izanen zen. Euskaraz aldaera zaharretan dakusagun bezala Gorociain erraten zitzaion, eta -ain horrek Nafarroako erromanizazio garaiko herrien berezitasun bat izateaz gain, -aren erran nahi du, hau da, Gorocioren herria edo tokia.

Dokumentu zaharretan egiaztaturiko aldaerak: Gorociain, Gorociayn, Goroçiayn (XIII-XIV, 1591, NEN mendea); Gorocien, Goroçien, Guoroçien (1257, NEN); Gorocin, Goroçin (XIII-XIV mendea, NEN); Gorozain (1064, NEN); Grocin, Grossin (1120, 1268, NEN).

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gorozingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
41 40 45 45 42 44 42 40

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren datu-base toponimikoa., Batzuetan euskaraz Goroziain erabili izan da.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa