Edukira joan

Gilbert Duclos-Lassalle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilbert Duclos-Lassalle

(2011)
Bizitza
JaiotzaLembeye1954ko abuztuaren 25a (70 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Gilbert Duclos-Lassalle (Lembeye, Frantzia, 1954ko abuztuak 25) txirrindularia izan zen, profesionala 1977 eta 1995 artean; denbora horretan, 72 garaipen lortu zituen.

Amateur mailan garaipen ugari lortu ondoren, Gilbert Duclos-Lassalle profesionaletara pasatu zen 1977an, Peugeot taldean. Talde berean jarraituko zuen bere kirol ibilbide osoan, taldeak babeslez aldatu bazuen ere.

Nagusiki klasiketan nabarmendu zen, Iparraldeko Infernua deritzon Paris-Roubaixen lortutako jarraikako bi garaipenak nabarmentzen direlarik, proba honetan bigarren ere izan zelarik behin. Lortu zituen beste ohorezko postu batzuen artean 1980ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortutako 4. postua eta 1988ko Frantziako errepide txirrindularitza txapelketan lortutako 3. postua daude.

Etapa garaipen batzuk lortu zituen proba txikietan, eta garaipena 1980ko Paris-Nizako sailkapen nagusian. Proba honetan bigarren ere izan zen 1982an.

1984an Frantziako jazarpen probako txapeldun izan zen, eta txapeldunorde amerikar proban.

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilbert Duclos-Lassalle - ProCyclingStats